Teknologiarekin euskaraz komunikatu ahal izateko auzolan digitala abian

  • Astelehenean Tabakaleran egindako prentsaurrekoan auzolan digital erraldoi baterako deia egin du Librezalek. Helburua teknologiarekin euskaraz komunikatu ahal izateko 10.000 ahots ordu grabatzea da. Auzolan horren barnean grabazio maratoia antolatu dugu Librezale eta Hirikilabs-ekin elkarlanean apirilaren 9rako. Animatu eta parte hartu!

Common Voice ahotsaren ezagutza teknologia hobeak eta guztientzat irisgarriak sortzeko helburua duen Mozilla Fundazioaren ekimena da. Gero eta ohikoagoa da makinekin elkar eragiteko ahotsa erabiltzea baina orain arteko sistemek (Google Assistant, Apple Siri, Microsoft Cortana, Amazon Alexa...) hainbat arazo dituzte:

Hizkuntza zabalduenetan bakarrik erabil daitezke. Atzean dituzten enpresa handiek etekin ekonomikoei soilik begiratzen diete eta hizkuntza txikiak ez dira bideragarriak haientzat. Alternatibarik sortu ezean euskaldunok erdaraz mintzatu beharko diegu telebista, sakelako telefono eta bestelako gailuei. Berdin gertatuko zaie beste hizkuntza txikien ehunka milioi pertsonei ere mundu osoan.

Common Voice aldiz ahalik eta hizkuntza gehienetan egongo da erabilgarri, potentzialki edozein hizkuntzatan. 20 hizkuntza ahots grabaketak egiten ari dira dagoeneko eta beste 70 gehiago horretarako prestaketak egiten. Teknologiari gure ama hizkuntzan hitz egiteko aukera emango digu euskaldunoi eta gurea bezalako munduko beste hainbat hizkuntza komunitateri.

Ez dute ahots aniztasuna kontutan hartzen. Hizkuntza nagusi bat hitz egiteak ez du ziurtatzen gailuak zure ahotsa ulertuko duenik. Azentuarekin hitz egiten baduzu edo emakumezkoa bazara zailtasun gehiago izango dituzu, historikoki motor horiek entrenatzeko erabili diren ahots gehienak klase ertaineko gizon zurienak izan baitira.

Common Voicek ahots mota guztiak hartu nahi ditu kontuan. Horregatik euskarazko ahots errekonozimendua entrenatzeko ahalik eta ahots anitzenak nahi ditugu: emakumeak eta gizonezkoak, adin guztietakoak, euskaldun berriak eta euskaldun zaharrak, Euskal Herriko txoko guztietakoak...

Etengabe entzuten egoten dira eta gure ahotsen grabazioak zerbitzarira bidaltzen dituzte. Pribatutasun aldetik amesgaizto bat dira. “Gure borondatez” etxean sartu ditugun espioiak dira. Jabedun softwarea direnez erabiltzaileok ezin dugu jakin gure ahots grabazioekin gailuan zer egiten den eta ez daukagu zerbitzarian gertatzen denaren gaineko inongo kontrolik. Enpresa handiek herritarron datu pribatuak salduz mozkinak ateratzen dituzte.

Common Voicek pribatutasunari lehentasuna emango dio, gure ahotsa ez du inora bidaliko. Ahots prozesamendua gailuan bertan egingo da. Gure ahotsa ez da inora bidalia, aztertua edo monitorizatua izango. Software libreko proiektuek teknologia beste modu batean sortu daitekeela erakusten dute, herritarren beharrak eta eskubideak helburu bezala jarriz.

Common Voice-ri buruz gehiago jakin nahi baduzu proiektuaren Ohiko galderak orria irakurtzea gomendatzen dizugu.

Auzolan digitalerako deia

Teknologiarekin euskaraz hitz egin ahal izateko ahotsaren ezagutzarako motorra entrenatzeko 10.000 ahots ordu behar dira. Horretarako auzolan digitalerako deia egin du Librezalek. Parte hartu nahi baduzu grabaketak edozein ordutan eta edozein lekutik egin ditzakezu:

  • https://voice.mozilla.org/eu ireki nabigatzaile batekin.
  • "Hitz egin" aukera sakatu.
  • Irakurri ozen agertzen zaizkizun esaldiak, jarraibideei jarraituz.

Dagoeneko egin diren grabaketak balioztatzen ere lagun dezakezu. Horretarako, sakatu "Entzun" eta jarraitu argibideei. Oso erraza da eta ordenagailu batetik zein zure sakelako telefonotik egin dezakezu. Hori bai, leku isil batean grabatzea gomendatzen dizugu, grabaketek kalitate ona izan dezaten.

 

 

Apirilak 9an grabazio maratoia Hirikilabs-en

Auzolan digital horren barnean grabazio maratoi bat antolatu dugu Librezale eta Hirikilabs-ekin elkarlanean. Donostiako Tabakaleran izango da apirilaren 9an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Anima zaitez eta parte hartu!

Teknologia, diseinua eta komunikazioa uztartzen dituen enpresa bezala teknologia libreak sustatzen ditugu eta euskara guretzat balio bat da. Hori dela eta, teknologia aurreratuetan euskarak ere presentzia izan dezan ahalegintzen gara. Ondorioz, honelako proiektu parte-hartzaile eta libreak sustatzea beharrezkoa dela uste dugu, kasu honetan bezala, etorkizunean makinekin euskaraz komunikatzeko produktu desberdinak esku artean izan ditzagun eta euskara bigarren mailako hizkuntza izan ez dadin.

Garrantzitsua iruditzen zaigu burujabetza teknologikoaren alorrean urratsak ematea eta herri bezala konpainia handien aurrean alternatibak eraikitzea. Maratoi honen antolaketa ez da bide horretan ematen dugun lehen pausoa, adibidez, iaz Mastodon.eus Twitterren alternatiba izan daitekeen euskarazko sare soziala abiarazten lagundu genuen.

ARGIAren ekarpena proiektuari

Ahots grabazioen fasearekin hasi aurretik bost eta hamar hitz arteko 5.000 esaldi bildu behar ziren. Esaldiek Creative Commons Zero (CC0) lizentzia eduki behar zuten, jabetza publikoan egotearen pareko zerbait, eta horrek zailtasuna eransten zion lanari. Librezaleko kideek 2.000 esaldi baina gehiago idatzi zituzten eskuz eta Bizitza ederra da bezala jabetza publikoan dauden filmen azpitituluetatik ere eskuratu zituzten. ARGIAk espresuki proiektu honetarako jabetza publikoan utzitako testuetatik ateratako beste 3.900 esaldirekin osatu zen bilduma. Esaldi horiekin egindako grabazioak dira ahotsaren ezagutzarako motorra entrenatzeko erabiliko ditugunak.

Albiste hau Iametza Interaktiboak argitaratu du eta Creative Commons lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Software librea
Fedibertsoko edukiak euskarara itzultzeko zerbitzu librea gehitu dute Mastodon.eus-en

Mastodon.eusen euskara da hizkuntza nagusia, baina Fedibertsoa ehunka hizkuntza hitz egiten dituen komunitate global eta bizia da. Horregatik, itzulpenak egiteko Libretranslate tresna librea erabiltzen hasi dira. Horri esker, nazioarteko eragile eta norbanakoek argitaratukoak... [+]


Jaurlaritzak baztertu egin du ikastetxeei software libreko sistema eragileak eskaintzea

EH Bildu talde parlamentarioak legez besteko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, EAEko ikastetxeetako ordenagailuetan software libreko sistema eragileen (GNU/Linux) ezarpena ere bermatzea eskatuz. Aurrera atera den EAJ-ren eta PSE-EE-ren osoko zuzenketan ez da jasotzen... [+]


Baionako Etxepare Lizeoak sare sozial libreak bultzatuko ditu helburu pedagogikoekin

Gero eta ohikoagoa da Mastodon edo Pixelfed bezalako sare sozial libre eta federatuetan kontuak izatea. Horretarako, euskaldun gehienek mastodon.jalgi.eus, mastodon.eus edo pixelfed.eus instantziak erabiltzen dituzte. Baionako Etxepare Lizeoak pauso bat harago eman du, ikasle... [+]


X-ren (lehen Twitter) akatsak errepikatu ala, behingoz, burujabetza teknologikorantz urratsak eman?

X bezalako espazioetan, gaur-gaurkoz, eztabaida publikoa eta borroka kulturala ematea, ezinezkoa dela onartu beharko dugu noiz edo noiz. Zentzu horretan, akats bat da ezkerreko aldaketa bat gidatu nahi duten proiektu politikoek X bezalako plataformak uztea, soilik modu erabat... [+]


2024-08-29 | Sustatu
Suitzan diote: Diru publikoa, kode publikoa

Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]


Gazteak teknologiaren ikuspuntu kritiko eta arduratsuan hezteko proiektuaren alde bozkatzeko azken eguna

Gazteen artean teknologia libreen ezagutza zabaltzeko “Digitalizazio arduratsua” proiektua prestatzen ari dira Baionako Etxepare Lizeoa eta Iametza. Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Ideiak2024” aurrekontu parte-hartzaileetara aurkeztu dute egitasmoa. Gaur da [+]


2024-07-09 | Sustatu
PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean audioliburuen gisa

Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.


TxikiLinux Txokoa Herri Urratsen, sistema eragile libre eta euskalduna ezagutzera emateko

Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]


Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


AntennaPod: entzun podcast guztiak aplikazio bakarrean

Martxoaren 15ean RSSak (Really Simple Syndication) 25 urte bete ditu. Gehienek ez dakite zer den eta beste batzuk hiltzat jotzen dute, baina teknologia burujabetza ikuspuntutik oso interesgarria izaten jarraitzen du eta bizi-bizirik dago. Bitartekaririk gabe gure intereseko... [+]


Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Software librea erabiltzen duten ikastetxeek beraien esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarrean

Software librea erabiltzen duten Lezo BHI, Irungo Hirubide BHI eta Donostiako Antigua-Luberri BHI ikastetxeek beren esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek eskatuta. Institutuetako ordezkarien aurkezpenen bideoak [+]


Whatsapp-a ez da izango EAEko hezkuntzako oposizioetan akreditazioa lortzeko bide bakarra

Eztabaida eragin zuen 2023ko urriaren 21ko EAEko irakasleen oposizioetara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere eman zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hemendik aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude