Hauek dira otsailaren 17an Ermuan 500 herritarren aurrean azalpenak eman zituzten kideak: Jesús Peña Martinez, lehendakaritzako idazkari nagusia; Ignacio Berraondo, Osasun sailburuordea; Arkarazo Zabalaga, Ingurumen teknikaria; Joseba Bidauzaga, Osasun Publikoko zuzendari-ordea; Iñigo Elosegi, Gipuzkoako Ur kontsortzioko zuzendari gerentea; Saioa Ferro Aire arduraduna; Josu Perea Uraren kalitatearen euskal agentziako kidea; Iñaki Arrate, Planifikazio arduraduna eta Hipolito Bilbao, Ingurumen Baimen Bateratuen zerbitzuen arduraduna.
Kezak eta eztabaida gehien osasunaren gaiak eragin zuen (albiste honetan laburtua). Hauek dira aipatu ziren beste gai garrantzitsu batzuk:
Uretan amonioa eta hainbat metal detektatu dituzte
Josu Pereak azalpen zehatzak eman ditu uretan egindako neurketen inguruan, eta datu berri hau eman du: lixibiatuan amonioa detektatu dute, "ur lixibiatuetan ohikoak diren portzentajean". Neurtu dituzten 85 parametroen artean, 75en datuak badituzte dagoeneko. Hauen da ur lixibiatuetan detektatu dutena: disolbatzaile organikoen presentzia txikia, hidrokarburoak, eta metal hauek: kadmio, nikel eta selenioa". Isurketen bolumena handitzen ari da: "Egun segundoko hiru litrokoa da isurketa, gehienez ere. Baina handitzen ari da".
Zaborra behera erortzeko arriskua handia da oraindik
Jesus Peña Martinezek azaldu duenez, egunero geoteknia adituen mahaia biltzen da, parez pare, mahai teknikoarekin. Geologoak biltzen dira bertan. "Zergatik? Ba terreno zati handi bat erori da, baina oraindik terreno zati handiagoa dagoelako mendi hegalean, erortzeko arriskuan". Honen ondorioz, lurperatutako langileen bilaketa lanak ezin egonkortu gabeko eremuetan egin, nahiz eta euren aurrikuspenaren arabera, aurkitzeko aukerarik handienak zonalde desegonkorrean dauden. Sutea itzaltzeko ezin dute ur kantitate handirik bota, hondakinek pisua hartu, masa mugitu eta berriz zabor-jauzia eragiteko arriskua legokeelako. Eta euri-urak drenatzeko egitura ahalik lasterren konpontzea urgentziazkoa da, hondakinak mugitu ez daitezen.
Saioa Ferro: "Egunean 12-15 orduz ari gara lanean, atseden egunik gabe"
Saioa Ferro: "Otsailaren 6tik egunean 12-15 orduz ari gara lanean, igandeak barne. Destajuan ari gara lanean ura, aire eta osasun teknikariak, prozesatzeko igortzen ditugu datu zaparrada osoa". Behin baino gehiagotan azaldu zuen atsedenik gabeko lanak publikoarengan eragin zuen enpatia, batetik, baina bestetik, baita zalantza ere, ea nahikoa baliabide jartzen ari diren lan hauetarako, eta ea osasun publikoarentzako ona ote den horrela aritzea: hasteko langileen beraien osasunarentzat, eta besteko hain estres eta kontzentrazio handia eskatzen duen lan teknikoa baldintza horietan ongi egin ote daitekeen.
Ardura: Erabaki larririk hartu behar bada, mahai politikoarena
Jesus Peña Martinezek eman ditu azalpenak: Otsailaren 13tik egunero biltzen da jarraipenerako mahai teknikoa, 20 kide inguru. Jaurlaritzako bost sail daude ordezkatuta bertan eta eguneroko informazioen koordinazioa egiten da. Ez dira ez ikerketa mahaia, ez politikoa.
Honela argitu du arduren eskema, publikotik kide batek galdetu diolarik erabakien mailaketaz, eta azken arduradunaz: "Mahai honek informazio teknikoa ematen du, baina erabakiak erakunde-arteko mahaiak hartzen ditu. Erabaki larririk hartu beharko balitz, erabakia politikariek hartuko lukete".
Kanpaina egitea zer da?
Saioa Ferrok bere sarrerako hitzartzean adierazi zuenez, "badugu zoritxar bat, eta da hautes prozesu bat tokatu zaigula tartean, eta hori eragiten ari zaigu gure lanaz kanpoan zabaltzen den iritzia eta erabilera". Publikoan gaitzespen zurrumurruak zabaldu ziren. Azalpenen ostean zabaldutako galderen tartean, herritar batek adierazi zion: "Zu izan zara hauteskundeak aipatu dituzun lehena. Eta gaurko agerraldi hau ere zer da, bada?"
Ehunka lagun ibili dira iganean Ermuko plazatik Zaldibar auzoko Eitzagara, Verter Recycling zabortegia bertan behera erori zeneko bigarren urteurrenean.
Luiziaren ondorioz hildako Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze oroitzeaz gain, Zaldibar Argitu plataformak otsailaren 6a baliatuko du Eusko Jaurlaritzari erantzukizunak bere gain har ditzan eskatzeko.
Zaldibarko zabortegia kudeatzen zuen Verter Reyclingeko arduradunek astelehen honetan deklaratu dute Durangon, auzia daraman epailearen aurrean. Haietako bik uko egin diote epailearen galderei erantzuteari eta hirugarren batek ezin izan du auzitegira joan, koronabirusarekin... [+]
Zuhurtziagabekeriazko hilketagatik eta langileen segurtasunaren aurkako delituagatik auzipetuko dituzte zabortegia kudeatzen zuen enpresako hiru arduradun, horrela espetxea saihestuz.
Zaldibarko zabortegiaren hondamendian hil zen bi langileetako bat da Joanquin Beltran zallarra. 463 egun igaro dira haren gorpuaren bila hasi zirenetik. Ostiralean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak publikoki jakitera eman duenez bilaketa lanak bertan... [+]
Jaurlaritzak ohartarazi du aurkikuntzak Joaquín Beltrán langilearenak direnik ezin daitekeela ziurtatu, hala egiteko aztarnen faltan.
Eusko Jaurlaritzak ondorioztatu du Zalbibarko zabortegia kudeatzen duen Verter Recycling enpresa dela zabortegiak eragindako ingurumen kalteen erantzule.
Atxondoko eta Zaldibarko eskolek eta Iurretako Juan de Orobiogoitia institutuak sukaldea izango dute udatik aurrera, eta Durangoko Zabalarra eskolan 2022ko udan hasiko dira eraikitzen, Gure Platera, Gure Aukera taldeak jakinarazi duenez.
Zaldibarko zabortegia amildu zenetik ia urtebete igaro den honetan, elkartasun ekitaldia antolatu dute ondoko helburuekin: gertatu zena oroitzea, erantzukizunak eskatzea eta epaiketan herri akusazioa martxan jartzea. Ekitaldia urtarrilaren 23an egingo da Eibarko Armeria Eskolan.
Hamaika hillabete pasatu dira Alberto eta Joaquinek lana egiten zuten Zaldibarko zabortegia amildu zeneti. Gertatutako ezbeharraren erantzuleak argitzea eskatu du beste behin Zaldibar Argitu plataformak Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat herrietan egindako mobilizazioetan.
Urtarrilaren 6an 11 hilabete beteko dira Zaldibarko Verter Recycling zabortegia erori zenetik, azpian harrapatuz Alberto Sololuze eta Joaquín Beltrán langileak. Zaldibar Argitu plataformak sei herritan deitu ditu mobilizazioak egun horretako eguerdirako.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Zaldibar Argitu plataformak “kalean erakutsitako kezka eta indarra epaitegietara eramateko garaia” dela azaldu dute. Erantzukizun “zehatzak” argitzea eskatuko dute herri akusazioan.