Zeozertan dabil baina ez dakit zertan
Konpainia: Metrokoadroka sormen laborategia.
Noiz: Urriaren 27an.
Non: Nafarroako Antzerki Eskolan (Iruñea).
------------------------------------------------------
Bilatzen dugu: teilatupe honetan elkarbizitza egiteko norbait, maitia. Etxe bat, zurea izan zitekeena. Etxeko atea beti zabalik, zurean ere egin zenezakeen bezalaxe. Etxe arruntetako elementuak: sofa, manta, lanpara, plastikozko loreak, mahaia, bizikleta estatikoa… Zureak izan daitezkeenak. Bikote bat, ohikoa izan zitekeena. Antzik ez izatean soilik bat egiten duten horietako bat. Bikote bat al da? Kax-kax. Lehen bisitaria.
Onartzen ditugu: zaldien modura ibiltzen direnak, txiste oso txarrak egiten dituztenak, idazle klasikoaren konplexua dutenak, bollera ez monogamoak, monogamiaren erruz koadrilarik gabe geratu direnak, dinosauroak, sitcometako barre enlatatuen pare irri egiten dutenak, galdera existentzialak egiten dituzten lagunak, bizikleta estatikoan ibiltzea onartzen dutenak, eta beste pertsonaia, objektu eta une surrealista askoz gehiago ere bai, maitia.
Teilatu baten azpian egunero gertatu daitezkeen (edo ez) gertaeren sekuentzia luze bat. Tarteka oso barrura eramaten zaituzten eszenak. Zergatik galdetzailearekin hasten diren galdera-kate luze bat. Dantza motelak. Txunda-txunda dantzatzeko momentuak. Gorputz biluziak, eta zetazko jantzi orteroak. Croma urdinaren aurrean ikusezin den izaki bihurria. Maite, Javier eta Marina. Edurne gaurkoan ez. Kax-kax. Beste bisitari bat.
Eskaintzen dugu: zure familia, lagunartea, harreman sexu-afektiboak eta bizikidetza zalantzan jarriko duen saio zoro bat, maitia.
Everything is gonna be allright! Baina dena ez dago ongi. Familia teilatu beraren azpian bizi da. Edo ez. Teilatu beraren azpian zenbat indarkeria eta jarrera onartzen ditugun. Teilatu azpi horretatik ihes egitea familiari traizio egitea da. Familia lotura da. Familia ez da aukeratzen. Familia tokatzen zaizu. Familia deitzen ahal diozu zure lagunei, baina ez da familia izango. Familia da eta puntu.
Zergatik jarri duzu iragarki bat orduan, maitia?
Alfonbra azpian arazoak eroso gordetzen segitzen dugulako maitia. Bizikleta estatikoa bezain estatikoa delako zurekin bizitzea, maitia. Mahaiaren gainera igo, eta lauzpabost kontu oihukatzeko ditudalako, maitia. Bizitza haizea galtzen ari den sofan jarrita ikusten pasatzen dugulako, ezer ere egin gabe, maitia. Txantreakoak garelako, maitia.
ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.
Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.
-------------------------------------------
Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.