TaskRabbit: altzariak muntatzeko IKEAren azpikontrata berria

  • TaskRabbit aplikazioaren bitartez jatetxe, denda edo ekitaldietan ilarak egin ditzakete langileek. Gomendatutako tarifa orduko 9 eurotik gorakoa izanda baina IKEAko altzariak muntatzea da gehien eskatzen dutena bezeroek.


2021eko otsailaren 23an - 11:40
Argazkia: TaskRabbiteko webgunea

TaskRabbit 2008an sortu zen Bostonen, baina Suediako konpainiak 2017an erosi zuen: nahiz eta marka eta konpainia independente gisa aritu, ez dira horrela. Azken urtean IKEA multinazionalean erositako altzariak muntatzea bihurtu da aplikazioaren jarduera nagusia. 

Aplikazioaren azpiegitura murritzak oso esanguratsuak dira, ez baitago mugikor zenbaki bat ere deitzeko. Bezeroarekiko arreta guztia aplikazioko chataren bidezkoa da eta Espainiako Estatuan ez dago langile bakar bat ere, Londrestik egiten dute lan. Hainbat bezerok esan duenez, IKEAko saltokian bertan egin dezakezu eskaera saltzailearen eskutik.

ElDiario.es-ek informatu duenez, IKEA/ TaskRabbit bezeroak ordaintzen duenaren %27-arekin geratzen da. Bezeroak 80 euro ordainduz gero, langileari 60 euro inguru heltzen zaizkio. Langileek “esperientziaren” arabera kobratzen dute, bakoitzak erabakitzen du aplikazioan hasberri ala aditu bezala jarri bere burua.

Langileen esperientzia

ElDiario.es komunikabideak hainbat esperientzia pertsonal bildu ditu. Danielen kasua aztergai (asmatutako izena), 27 urteko tasker langile gazte bat da, lanean hasi zenean erramintak ere ez zituen eta lagun batek utzi behar izan zizkion. Enpresak eskatzen duen bakarra autonomo ziurtagiria dela dio: “Autonomo ziurtagiria eskatzen dizute. Zure ordutegia jarri eta listo”. Danielek igo egin du bere esperientzia maila aplikazioan, “esperientzia pixka bat gehiago daukat, aditu-mailan jarri naiz. Horregatik gehiago ordaintzen didate”. Beti ez dutela bakarrik lan egiten dio, oso altzari handiak direnean bi langile bidaltzen dituzte lana egitera, ezezagunak: lan egiteko momentuan bertan batzen direla lehen aldiz azaldu du Danielek.

Bezeroen esperientzia

Olga, bere burua IKEAko bezero bezala aurkeztu duenak azaldu duenez, 80 urteko bere amarentzako egin zituen erosketak: “Muntatzaileak lau ordu eman zituen ohea soilik jartzen. Nola zihoan ikusteko deitu nuenean, armairua erabat apurtu zela eta mutilak alde egin zuela esan zidan amak. Aplikazioaren bidez deitu nion, eta TaskRabbiti abisua eman ziola eta itxaron egin behar nuela esan zidan”. Erreklamatzeko orduan, IKEAk guztia TaskRabbiten eskuetan utzi zuen. 

Beatrizek aldiz bere kasua sare-sozialen bidez zabaldu zuen. “Bi armairu, apal bat eta telebistako altzari bat erosi nituen. IKEAk zerbitzua eskaintzen zuen, beraz, profesionalei ordaintzea erabaki nuen. Ehun euro ziren”. (...) "Armairu bat muntatzen hasi ziren langilea ete bere semea. Lau ordu behar izan zituzten, baina lortu zuten. Bigarrena muntatzera joan ziren unean pieza bat puskatu zuten, ahal izan zuten moduan konpondu zutena". Enpresak mota guztietako frogak eskatu zizkion Beatrizi eta azkenean armairuaren dirua itzuli eta berriro muntatzeko aukera eman zioten, ez erabiltzea erabaki bazuen ere. 

Enpresa eta langileen arteko harremana

Enpresak bertako langileak independenteak direla baieztatzen du eta bakoitzak bere gaitasunak eta esperientzia zehazten dituzte. Enpresak ez ditu egiten diren lanak gainbegiratzen, baina 10.000 eurorainoko bermea du, bezeroak eta langileak arazoa elkarren artean konpondu ezin badute. Langileak egoera oso ezberdinetan daude, esperientzia gutxikoak eta ezinbestez lan egin behar dutenak edota beste negozio batzuk dituztenak baina bezero berrien bila dabiltzanak.

Glovo eta Deliverooren kasuak oso pilpilean daude gaur egun. Espainiako Auzitegi Gorenak ondorioztatu zuen Glovoren banatzaile bat autonomo faltsua zela. María José Landaburu UATAE autonomoen elkarteko idazkariaren ustez, plataformek "ondasunak eta zerbitzuak trukatzeko tresna" izan beharko lukete, eta horren bidez kopuru "sinbolikoa" kobratu. Autonomoak tarifak finkatzeko eta mandatuak baztertzeko askatasuna badu, ez luke arazorik egon behar. Ez dirudi TaskRabbit-en kasua hori denik, altzarien muntaketari dagokionez behintzat. "Itxura txarra du. Azkenean, IKEAren azpikontrata gisa funtzionatzen du", dio Landaburuk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Greba egingo dute asteartean Iruñeko FCC-ko langileek, Iosu lankidearen heriotza salatzeko

Lan istripuz 33 pertsona hil dira Euskal Herrian aurten. Azkenekoa, Iruñeko sanferminetan garbiketan lanean ari zen Iosu izeneko langilea. Kamioiaren gainetik erori zen eta hartutako golpe larriaren ondorioz hil da. LABek FCC (Iruñerriko Mankomunitateko... [+]


63 urteko laborari bat eta 12 urteko ume bat hil dira Aiherran, traktore istripu baten ondorioz

Ezbeharra astelehen goizean izan da, eta gizonaren emazteak 13:23ean dei egin die larrialdi zerbitzuei. Bi biktimak bihotz-gelditze egoeran aurkitu dituzte, eta sorospenek ez dute lortu horien bizitza salbatzea. Umea herriko bizilaguna zen.

 


2024-07-10 | Castillo Suárez
Jogurtak ordainetan

Nire lehendabiziko poema liburua argitaratu nuenean errezitaldi bat ematea eskaini zidaten unibertsitate batean. Musikariak dirutan kobratu zuen eta niri Jorge Oteizari buruzko liburu bat eman zidaten, hartu ez nuena, baneukalako etxean. Horixe izan zen onartu ditudan eskaera... [+]


Donibane Lohizuneko arrantzale bat hil da Espainian, Kantabrian

Itsasoan gertatutako istripu baten ondorioz hil da arrantzalea. Hunekin Aski itsasontzian lanean ari zelarik erreskatatu zuten gizona, larunbat arratsaldean. Erietxean hil zen.


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


2024-06-21 | Gedar
Gasteizko Azkena Rock jaialdiko lan-baldintza miserableak salatu ditu Laneko Autodefentsa Sareak

Last Tour enpresa eta Gasteizko Udala seinalatu ditu erantzule gisa, azken horrek "langileon prekaritatea finantzatzen eta legitimatzen" duela nabarmenduta. Azkena Rocken aritu diren hainbat langileren lekukotzak bildu ditu LASek.


Emantzipatu ezin diren gazteen kopuruak gora egiten jarraitzen du Europako herrialde guztietan

Emantzipatu nahi duten baina ezin duten gazteen kopurua gero eta handiagoa da Europar Batasunean. Errealitate hori datutan jarri du Eurofund erakundeak argitaratu berri duen ikerlan batek, eta etxebizitzaren garestitzea da arrazoi nagusietako bat, baina ez bakarra.


2024-05-28 | ARGIA
Hil egin da iragan astean Bergaran zauritutako langilea

Iragan asteko ostegunean zauritu zen larri Bergarako (Gipuzkoa) Embalan 3 lantegiko langilea, zama bat gainera erorita. 2024 urtean hiltzen den 26. langilea da.


Hil egin da Lizarrako langile bat, gidatzen zuen kamioian istripua izan ostean

51 urteko garraiolariaren kamioia irauli egin da Ejea de los Caballerosen (Aragoi). 2024an hiltzen den 23. langilea da.


2024-05-13 | ARGIA
Alternatiba ekosozial justua aldarrikatu dute Iruñean eta Bilbon

Maiatzaren 11n egin dira mobilizazioak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialistak antolatu dituzte. 60 eragile sozial baino gehiagok bat egin dute mobilizazioekin.


“Hiperproduktibitatea barneratua dugu, kostatzen zaigu mugak jartzea”

Estresa, nekea, antsietatea eta beste dira sisifemiak eragiten dituen zenbait ondorio.  Esanahiaz, jatorriaz eta prebentzio neurriez mintzatu da Ziortza Karranza psikologoa.


Zorroza Gestión de Residuos enpresak onartu egin du Bassirou Dioneren gorpua mugitu zutela, lan heriotza ezkutatzeko

Asteazkenean eseri dira epailearen aurrean Zorroza Gestión de Residuos enpresako arduradunak, 2020an gertatutako lan heriotzaren harira. Epaileak urtebete eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta 30.0000 euroko kalte-ordaina ordaintzea ezarri die bi akusatuei.


Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


Eguneraketa berriak daude