Taser pistola Foruzaingoaren armen araudian sartu nahi du Nafarroako Gobernuak

  • Nahiz eta Nafarroako hainbat udalerrietako udaltzaingoek taserrak dituzten, ez dago armen araudian jasota. Azkoienen lau aldiz erabili dute, eta Iruñean aurtengo ekainean erabili zuten lehen aldiz.


2024ko abuztuaren 19an - 11:11
Iván Ortueta Izco, Nafarroako Foruzaingoaren burua. Argazkia: Diario de Noticias

Nafarroako Gobernua lanean ari da Foruzaingoaren armen araudia aldatzeko, besteak beste, taser pistola sartzeko, foru-poliziek eskatuta. Foruzaingoak proposamen bat aurkeztu du Herrizaingo Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, non arauzko arma gisa onartzea eskatzen duten Kontrolerako Gailu Elektronikoa (DEC edo taser pistola) “beste arma batzuk” atalean. Horrez gain, eskaera horretan proposatu dute 17 HRM Erriflea “su-arma luzeen ereduak” atalean sartzea. Polizien arabera “biak Foruzaingoaren hainbat unitateren berezko funtzio eta jarduketetara egokitzen” dira, Noticias de Navarra-k informatu duenez. Nahiz eta 137/1993 Espainiako Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan “bereziki gaitutako funtzionarioentzat” taserraren erabilera arautzen den, irailean egitea espero da arma horien ezarpena Nafarroako Foruzaingoaren armen araudian.

Nahiz eta araudian jasota ez dagoen, Nafarroan taser pistolak dituzte Iruñea, Azkoien, Funes, Faltzes, Azagra, San Adrián, Cintruénigo, Cascante, Valtierra eta Corellako udaltzainek, Noticias de Navarra-k jaso duenez. Azkoiengo Udaltzaingoak 2016. urtetik ditu pistola elektrikoak, eta zortzi urtetan taserra lau aldiz erabili dute, horietatik hiru alditan udaltzain agente berak. Iruñean lehen aldiz aurtengo ekainean erabili zuten taser pistola, Buztintxuri auzoan. Iruñeko Udaltzaingoak erabilitakoa Taser T7 pistola da, eta udaltzainek “armaren erabilera arautzen duen protokolo zehatz bat jarraitzen dute”. Irismen laburreko arma da eta deskarga elektrikoen bitartez pertsonak immobilizatzeko gai da.

Taser pistolaren aurrekariak

Taser pistolen erabilera eztabaidagaia izan da azken urteotan. Astigarragan (Gipuzkoa) aurtengo otsailean agerraldi psikotikoa zuen gizon bat hil zen, familiak salatu zuenez Ertzaintzak “bortizki esku hartu” ostean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ziurtatu zuen biktimaren aurka jardun zuten polizia-agenteek ez zutela taser pistolarik erabili, baina hildakoaren familiak salaketa aurkeztu zuen Donostiako Instrukzioko 5. epaitegian, gorpuak “higadurak eta urradurak” zituelako, eta “taser pistolarekin bateragarriak ziren markak” ikusten zirelako, Noticias de Gipuzkoa-ren arabera.

Amnistia Internazionalak ziurtatu zuen AEBetan 2001 eta 2012 urteen artean taser pistolekin 500 pertsona inguru hil zituztela, BBC-k 2013an egindako erreportajean irakur daitekeenez. “Zalantzarik gabe, taser batek bat-bateko heriotza eragin dezake. Hori erabat argia da”, adierazi zion Indianako Osasun Unibertsitateko ikertzaile eta kardiologo Douglas P. Zipes-ek BBCri.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Foruzaingoa
2024-09-24 | Gedar
Foruzainei ere emango dizkiete taser pistolak

Araudi-aldaketa bat egitean, Foruzaingoan taser pistolak modu progresiboan hedatzea espero da: oraingoz, 150 ematea aurreikusi dute. Beste polizia-indar batzuetan ere ari dira arma hori zabaltzen, tartean, Nafarroako hamaika udaltzaingotan eta Guardia Zibilean.


Hainbat gizon atxilotu dituzte asteburuan indarkeria matxistagatik

Tuteran 30 urteko gizon bati 23 urteko bikotekideari erasotzea leporatu diote, eta Ondarroan 31 urteko gizon bati lankide bati ukituak egitea, herriko osasun etxean. Bilboko jaietan bi sexu eraso salatu dituzte, eta Donostian 20 urteko gizon bat atxilotu dute, hiriaren... [+]


Trafiko eskumena Nafarroaren esku uzteko dekretua atzera bota du Espainiako Auzitegi Gorenak

Guardia zibilen Jucil elkarteak jarri zuen helegitea. Gorenak ebatzi du posible dela trafiko eskumena Nafarroako Gobernuaren esku lagatzea, baina Foru Hobekuntzan jasota ez dagoen eskumena izanik, horretarako beste bide bat bilatu beharko litzatekeela: esaterako, Foru Hobekuntza... [+]


2022-12-22 | Gedar
Taser pistolak ere erabiliko dituzte aurrerantzean Iruñeko udaltzainek

"Bortxaren erabilera progresiboa beharrezkoa denean" erabiliko dituzte arma berriak. Bideokamera pertsonal bat ere izango dute taser pistolak daramatzaten polizia-agenteek.


2022-01-14 | ARGIA
15 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen diote martxoaren 8an Iruñean atxilotutako emakumeari

2021eko martxoaren 8an Nafarroako Parlementuaren inguruetan egindako ekintza baten harira, istiluak jaso ziren feministen eta Poliziaren artean. Gertakariaren ondorioz, bi emakume zauritu egin ziren, eta horietako bat atxilo eraman zuten. Atxilotutakoari 15 hilebeteko... [+]


2021-11-26 | Gedar
Foruzainen jubilazio-adina 60 urtera jaitsi du Espainiako Gobernuak

Nafarroako Foruzaingoko polizia-agenteen erretiro-adinaren aurrerapena Espainiako Estatuaren 2022ko aurrekontuen gaineko negoziazioen testuinguruan zehaztu da. Estatuko polizia-indar guztien jubilazio-baldintzak "berdintzea" adostu du PSOE-Unidas Podemosen gobernuak,... [+]


2020-11-12 | ARGIA
Chivite eta Ruizen muxua erakusten zuen marrazkia apurtu dute foruzainek

Kartela Nafarroako Legebiltzarraren aurreko posta-kutxa baten jarri zuen LKN kale artistak, eta PSN eta EH Bildu negoziatzen ari diren aurrekontuei erreferentzia egiten zien, Chivite lehendakaria eta EH Bilduko Bakartxo Ruizen muxuarekin.


Iruñeko talde bortxaketa bat argitzeko frogak ezkutatzeagatik Espainiako Poliziako agente bat ikertzen ari dira

2016an jazotako talde bortxaketaren harira, bi ikerketa lerro abiatu dira. Bata sexu erasoaren gainean, eta bestea erasoa estaltzeko Espainiako Poliziako agente batek ustez izandako esku hartzearen inguruan. Bortxaketarekin zerikusia dutenen artean, foruzain bat ere bada.


681 euroko plusa jasotzen dute Nafarroako polizia eta guardia zibilek

Espainiako Gobernuak "ez du etorkizunean pizgarri hori kentzeko aukerarik planteatzen".


2020-01-30 | ARGIA
Hamar lagun atxilotu dituzte Greba Orokorraren aldeko ekintzetan

Burlatan, Donostian, Ermuan, Zornotzan eta Iruñean izan dira atxiloketak.


2019-11-06 | Gedar
Poliziak gutxienez 277 kontrol egin ditu Lizarraldean azken lau hilabeteetan

Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren 277 kontrol zenbatu ditu Lizarrako Pikutara mugimenduak azken lau hilabeteetan. Urtarriletik martxora bitartean 211 kontatu zituzten.


2.606 polizia izanen dira sanferminetan, lehen aldiz baita zaldi gainean ere

Espainiako 700 polizia, 796 guardia zibil, 710 foruzain eta 400 udaltzaingo arituko dira lanean Iruñean, sanferminek irauten duten bitartean.


2019-01-09 | ARGIA
Porlanarekin itxiko dute Iruñeko Maravillas gaztetxeko atea

Asteazken eguerdian Maravillas gaztetxetik materiala ateratzen jarraitzen dute beharginek eta Diario de Noticiasek argitaratu duenez, eraikineko atea porlanarekin itxiko dute.


Nafarroako Gobernuaren jarrera gaitzetsi du Maravillas gaztetxeak

Herri batzarra eta kalejira egin dute Iruñeko Alde Zaharrean barrena astearte iluntzean. Foruzaingoak Nabarrerian jarraitzen du, auzokideei kalteak eraginez. Istiluak izan dira.


Maravillas gaztetxean sartu da Foruzaingoa

Goizeko 5:00ak aldera sartu dira barrura; ez zegoen inor bertan. Espainiako Poliziak Nabarreria plaza inguru osoa itxi du, inor bertaratu ez dadin. Foruzainen hitzetan, gaztetxearen egoera ikuskatzea dute helburu. Gaztetxekoek uste dute aitzakia hutsa dela eraikina husteko... [+]


Eguneraketa berriak daude