Tarajalgo sarraskiak 10 urte: "Bizirik irten zirenak berriz kriminalizatu dituzte”

  • Duela 10 urte Ceutako Tarajal pasabidean 14 pertsona hil zituzten, itsasoz igeri Europara igaro nahian zebiltzala guardia zibilak haien kontra oldartu ostean. Geroztik Duintasun Martxa egin dute urtero, eta ekimen horretako Bilboko taldeak sarraskiaren eta “mugako erregimen genozidaren” inguruko irakurketa plazaratu du.


2024ko urtarrilaren 31n - 12:31
Azken eguneraketa: 19:19

2014ko otsailaren 6an 300 lagun inguru Castillejosko kanpalekutik irten ziren Europara iristeko asmotan. Jendarme marokoarrek atzeman zituzten eta haietako 200 inguruk itsasora egin zuen jauzi, moila inguratu eta Ceutara igeri iritsi nahian, Tarajalgo hondartza txikira. Beste aldean zeuden guardia zibilek gomazko pilotak eta negarra eragiteko gasa jaurti zieten etengabe igeri ari zirenei, eta hamalau pertsona hil zituzten. Soilik 27 lagunek lortu zuten hondartzara iristea, baina berehala kanporatu eta Marokoko poliziaren eskutan geratu ziren.

Yves, Samba, Daouda, Armand, Luc, Roger Chimie, Larios, Youssouf, Ousmane, Keita, Jeannot, Oumaurou, Blaise eta nola izena zuen ez dakiten beste pertsona bat. Denak gogorarazi nahi izan ditu Duintasunaren Martxa ekimeneko Bilboko komunikazio taldeak.

Sarraskia gertatu zenetik 10 urtera, euren irakurketa helarazi diote ARGIAri, urteotako “inpunitate eta injustizia” salatzeko. 16 agente deitu zituzten deklaratzera 2015ean, baina epaileak auzia artxibatu egin zuen, eta ordutik hona jarritako helegiteen aurrean, behin eta berriz absolbitu dituzte: “Hau adibide garbi bat da, nola eraikitzen den mugako krimenen gaineko zigorgabetasuna eta nola legitimatzen diren arrazakeria instituzionaleko jardunbideak”, diote.

16 agente deitu zituzten deklaratzera 2015ean, baina epaileak auzia artxibatu egin zuen, eta ordutik hona jarritako helegiteen aurrean, behin eta berriz absolbitu dituzte

Migratzailearen errua, migratzeagatik

Prozesua nola joan den oso kezkagarria iruditu zaie, migratzea "delitua" dela dioen ideia berresten duelako. Tarajalgo kasuaren abokatu Patricia Fernándezek azaldu moduan, auzia artxibatu zen lekukoak modu irregularrean zeudelako eta ezin zutelako deklaratu: “Ahotsa, egia eta justizia ukatu zitzaien, biolentziaz jazarri ostean”, diote, eta horrek berriz kriminalizatzen ditu bizirik irten zirenak: “Errua beraiena dela dioen ideia indartzen du, migratu egin zutelako”.

Duintasunaren Martxako Bilboko taldearen esanetan Espainiako Estatuko hegoaldeko muga “ez-leku” bat bihurtu da, eta gogorarazi dute Jorge Fernández Diaz orduko Espainiako Barne ministroak aitortu zuela legea ez dela berdin ezartzen mugako lurraldeetan: “Geografiak beste kontzeptu juridiko bati ematen dio bide”, esan zuen.

Sare solidarioetan zabaldutako argazkia: sarraskia gogoratzen duten kartelak Tarajalgo hondartzan

2023an 6.618 hildako eta auskalo zenbat desagertu

Tarajalgoa ez da isolatutako tragedia. Hor daude 2005ean Ceutako hesian gertaturiko sarraskia edo, denboran hurbilago, 2022an Melillako auzo txinatarrean izandakoa; 40 lagun hil ziren polizia espainiar eta marokoarren oldarraldiaren ondorioz. “Gugandik gertu ere –diote ekimeneko kideek– bizitza galdu duten pertsona asko daude, Bidasoako urak gurutzatu nahian”.

“Garrantzitsua da ulertzea honek guztiak 1492ko erregimenarekin hasi zen kolonizazio gerra naturalizatu eta zabaltzen duela"

Nahikoa da hotzikara sortzen duen datu bat, ulertzeko zergatik deitzen dioten politika migratzaileari “mugako erregimen genozida”: Ca-Minando Fronteras elkartearen arabera, 2023an Espainiako Estatutik Europara igaro nahian 6.618 lagun hil ziren –gehienak Kanariar Uharteetara doan ibilbide arriskutsuan–, horietarik 384 haurrak. Eta horri gehitu behar zaizkie itsasoan desagertu eta inon azaldu ez diren 84 ontzitako pertsona guztiak. Haien berririk ez daukagu, ezta estatistiketarako datu gisa ere.

“Garrantzitsua da ulertzea honek guztiak 1492ko erregimenarekin hasi zen kolonizazio gerra naturalizatu eta zabaltzen duela –azaldu dute–. Jerarkia arrazialak erreproduzitzen ditu demokraziaren eta giza eskubideen falaziapean eta euren logika geopolitiko eta kapitalisten barruan”.

Hildakoak beti gure aldekoak dira”

Ca-Minando Fronterasek antolatutako mahai inguru batean, Camerungo 46 urteko lider komunitario batek zera esan zuen behin: “Hildakoak beti gure aldekoak dira”. Hain justu, hori da benetan ezarri den “muga”, Duintasunaren Martxako kideen ustez. Tarajalgo kasuaren abokatu Fernándezek gogorarazi du “arrazakeria modu bat” dela pentsatzea pertsona batzuen bizitzak inporta duela eta haiengatik negar egitea merezi duela, eta beste pertsona batzuek ez dutela errukirik ere merezi, “heriotza haien bizitzako ibilbidearen parte bihurtu delako”.

2023ko Duintasunaren Martxa. Argazkia: CEAR

Duintasunaren Martxa duela 10 urtez geroztik antolatzen da hainbat tokitako elkarte askoren eskutik eta aurten ere hala egingo dute. Otsailaren 3an irtengo da martxa Ceutatik Tarajalgo hondartzaraino eta jadanik 150 kolektibo batu dira deialdira: “Ez dago antizarrazismorik ez badugu begirada hegoaldeko muga hartan jartzen; ez baditugu gure agendetan jartzen egunero hor gertatzen diren sarraski eta biolentziak”, amaitu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


Irungo Harrera Sarean Gautxori taldearen lana indartu da

2024ko balantzea egin du Irungo Harrera Sareak. Aurreko urtearekin alderatuta saretik migrante gehiago pasa dira, eta Gautxori taldearen harrerak laukoiztu egin dira. 6.000 pertsona inguru artatu dituzte guztira.


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-26 | Leire Ibar
10.500 migratzaile baino gehiago hil dira aurten Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ahaleginean

2024ean batez beste eguneko 30 migratzaile baino gehiago zendu dira Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ekinean. 10.457 heriotza errejistratu ditu Caminando Fronteras erakundeak eta "arrastorik utzi gabe" desagertu diren beste 131 ontzi zenbatu ditu. Kopuru hau... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


2024-12-18 | Mara Altuna Díaz
Migratzaileen Nazioarteko Eguna | Alberto Flores-Uranga, artzaina
“Amerikak asko eman dit, baina nik ere asko eman diot Amerikari”

20 urte zituela, Alberto Flores-Uranga Mutrikutik Idahora (AEB) joan zen artzain. Bakardadean, mendietan galduta, maiz koiote eta hartzak begira zituela."Berriro egingo nuke, zalantzarik gabe", dio, garai haiek gogoratuta.


Eguneraketa berriak daude