TaPuntu kooperatibak bi urtez behin proiektu bat saritzen du eta sustatzaileek urtebetez haien egitasmoan aurrera egiteko baliabideak jasotzen dituzte. 2021-2022 aldiko irabazlea Biziberritu da. Larraitz Esnaola eta Alexander Barandiaran sustatzaileen helburu nagusia enpresetako material soberakina eta material akasduna berrerabili eta hezkuntza munduaren esku jartzea da. Sariketaren laguntzaileak dira ARGIA eta PuntuEUS Fundazioa.
Hiru proiektu finalisten artean aukeratu dute Biziberritu. Beste biak Mauritania-Euskadi soziokultura elkartea eta Iñurri minbiziaren aurkako elkartea izan dira.
Biziberrituren helburua enpresetako material soberakina eta material akasduna berrerabili eta hezkuntza munduaren esku jartzea da. Hari horri tiraka, hezkuntzako profesionalei aholkularitza ematen diete, material horren erabilpen aukerei buruz hausnartzeko bidea egiten diete. Esperimentazioari eta sormenari ateak zabaltzea proposatzen dute. Sustatzaileen ustez, proiektua gizartearentzat oso garrantzitsua da, jasangarritasunari heltzeko eta enpresetako hondakinak berrerabiltzeko apustua egiten dutelako.
Biziberritu egitasmoak batik bat kanpora begira ikusgaitasuna lortzeko laguntza beharko luke ondoko eremuetan: sare sozialak, logoa, izena, publizitatea, komunikazioa, diseinua, txantiloiak eta dokumentuen itsura bateratua. TaPuntu kooperatibak horretan lagunduko die.
25 etxebizitza eraikiko dituzte, eta baratzea eta zerbitzu komunak izango dituzte. Eraikina Etxekide kooperatibak eraikiko du, Nafarroako Gobernuaren babesa du, eta Iruñeko Udalak lursail bat utziko du proiektua eraikitzeko. 2026rako amaitzea aurreikusi dute eta... [+]
Irabazleak TaPuntu Kooperatibaren zerbitzuak jasoko ditu urtebetez eta enpresak sarean duen presentzia hobetzen lagunduko dio, komunikazio-estrategia pertsonalizatu bat garatuz.
Energia berriztagarriak, auto-hornitze eta autokontsumo energetikoa eta tokiko kooperatiba eredua oinarri, sei eguzki-parke fotovoltaiko eraikiko dituzte Araban, 3.000 etxebizitzari zerbitzua emango diotenak.
Arrigorriagara iritsi diren migratzaileek bizikletak konpontzeko, alokatzeko eta bizikletan ibiltzen irakasteko proiektua abiatu berri dute. Gutxienez hiru urtez paperik gabeko herritar ilegal izatera kondenatuta daudelarik, autoenpleguaren bidez egoera administratiboa... [+]
Koop57 irabazi asmorik gabeko kooperatibak eta Udalbiltzak lankidetza hitzarmena sinatu dute, hiru ardatzetan oinarrituta: Euskal Herriko lurralde desorekak arintzea, ekonomia soziala eta tokiko garapena sustatzea eta Euskal Herriaren kohesioan laguntzea.
Otsokop elkarteak saltegi berria ireki du apirilaren 3an Baionan. Bere Super Merkatua sortu nahi zuen, bi hitzetan.
Hondarribiko Agroaldean Udalak utzitako lursailetako bat ustiatzen du 2015az geroztik, baina orain arte barazki ekologikoak kontsumitzeko hautu pertsonala zena, jantoki kolektiboetara eramateko proiektu berritzailea aurrera eramango dute, izan eskola, zahar etxe eta bestelakoei,... [+]
19 urterekin alde egin zuen etxetik. Gurasoak ez omen ziren sobera aztoratu, zazpi anai-arreben artean gazteena izaki. Orduz geroztik, ahateen modura igeri, oinez eta hegan omen dabil. Bateko gaztandegia, besteko Ernaizu kooperatiba, escape room jokoak… 850 biztanle... [+]