Tapia sailburuak ingurumenari eraso


2021eko abenduaren 22an - 14:30
Azken eguneraketa: 15:31

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu izendatu zutenetik, etengabe plazaratu dira EAE osoan,ingurumena modu esanguratsuan kaltetzen duten proiektu, plangintza eta egitasmoak: hainbat lehendik ezagunak zirenak, beste hainbeste eta gehiago, Zaldibarreko hondamendiak eragindako krisiaren aterabide izan nahi dutenak.

Egitasmo horiek aurrera egiteko baina, Eusko Jaurlaritzak Aldundien eta Udalen onespena behar du. Udalena bereziki, edozein jardueren baimena Udalen eskumena baita, gaurdaino. Baldintza honek, gure administrazioen arteko botere harremanen oreka bermatzeko pentsatuta, zaildu egin ditu Tapiaren asmoak, hainbat Udalek ez baititu begi onez ikusi proiektu kaltegarri horiek.

Egoera hau iraultzeko, EAJren aterabidea legea aldatzea izan da, Udalei eskumenak kenduz, Jaurlaritzari bere ekimenak gauzatzeko bidea irekitzeko. Hala, Ingurumen Administrazioaren Lege berriak, ingurumenari ez ezik, demokraziari egin dio eraso, herritarrek gertukoenak dituzten botere-organoak ahuldu dituelako. Parlamentuan gertaera larri hauei buruz galdetutakoan, Tapia sailburuak erantzun du, EAJk lege hau onartzeko eskubidea daukala herritarren gehiengoarekin gobernatzen dutelako. Baina alderdi politikoak hauteskundetara aurkezten direnean programak aurkezten dituzte, eta, EAJ alderdiaren programan ez zegoen, inondik inora, herri honen antolaketa administratiboari halako erasoa egiteko aurreikuspenik.

EAJ-ren programan klima aldaketaren kontrako politikak, naturaren eta ingurumenaren aldeko proiektuak eta garapen jasangarriaren aldeko gobernantza jaso ziren. Auzo-lana iragartzen du alderdi horrek etengabe hedabideetan, eta berriki egin duen kongresuan, herritarrei entzuteko nahia adierazi du. Beraz, zaila da sinestea, alderdi hori bozkatu zutenak lege honen alde daudela.Horren adibide dira, esaterako, alderdi horrek gehiengoarekin gobernatzen dituen eta lege honen kontra agertu diren herriak, edota, berriki, Bilbo eta Gasteizen EAE osoko talde ekologistek eta bestelako eragile sozialek egin dituzten agerraldiak eta manifestaldiak.

Interes orokorrekoak diren proiektuak gauzatzeko behar omen du Tapiak lege hau. Iritzi berekoa da Maria Eugenia Arrizabalaga, legebiltzarrean adierazi zuenez, «2030erako hitzartuta dauzkagun konpromisoetara iritsi beharra daukagu, eta euskal industriaren beharrei erantzuteko lekurik gabe geratzen ari gara zabortegietan. Gure asmoa hauxe da: oso denbora gutxian, gainean ditugun zenbait arazo larriri irtenbide bat emateko beharrezko legezko tresna berri bat sortzea».

Interes orokorraren mesedetan aritzea eta egun, gure industriak epe motzean dituen interesak defendatzea bateraezinak dira. Zergatik eskatzen du bestela EAJk trantsizio energetikoa? Zergatik ari dira baita ekonomia zirkularra eta hondakinen politika gutxitzeaz hitz egiten? Interes ekonomikoak babesteko, kontrol politikoa eta soziala ahalbidetzen duten tresnak eta prozedurak aldatzea, nekez uztar liteke interes orokorrarekin.

Tapia legearekin herritarren interesen kaltetan aritzeko borondate argia erakutsi du EAJk. Ingurumenaren defentsan aritzea hori baita, herritarren mesedetan aritzea. Ingurumen osasuntsuaz gozatzea eta natur ingurunea zein bioaniztasuna kontserbatzea herritarren eskubideak direlako, gure osasunaren baldintza direlako.

Udalei, mankomunitateei eta alderdi politiko guztiei, PSEri barne, eskatzen diegu Tapia Legeari kontra egitea. EAJri eskatzen diogu EAEKo Lurralde Antolaketarako Legedia errespetatzea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Eguneraketa berriak daude