Bideozaintza ez da gauza berria gure kaleetan, ez Donostian, ezta Euskal Herrian ere, baina bereziki larria dena zera da, segurtasunaren eta kontrol sozialaren areagotzea dakarren bideozaintza adimentsuaren hazkundea inolako eztabaida sozialik gabe eta isilpean ematen aritzea. Izan ere, adimen artifizialaren eta bideozaintzaren arteko uztartzea bideratzen duen teknologia berria bazter guztietara indarrez zabaltzen ari da Euskal Herrian ditugun segurtasun indar guztien eskutik, izan lokalak, autonomikoak, estatalak zein nazioartekoak, BAITA Donostian ere.
Egun bakarrean edota astebetean egiten dugun bizitza normala ikuspuntu honetatik aztertuko bagenu, beldurtzeko moduko errealitatearekin egingo genuke topo: kalera atera bezain laster, bideozaintzarako kameren zaintzapean jartzen gara, geu ohartzen ez bagara ere. Ehunka kameren begiradapean bizi gara egunero; kalean, aparkalekuan, plazan, edonolako espazio publikoan, lantokian, garraioan, kutxazainean, bankuan, merkataritza gunean, kiroldegian, zineman, unibertsitateko kanpusean... Orain, adimen artifizialarekin errealitate hori askoz ere gogorrago bihurtu da.
Isilpean zabaltzen ari diren bideozaintza adimentsuaren bidez, kamerek ikusi ez ezik, zaindu ere egiten dute, pertsonak ezagutuz edota ustezko jokabide susmagarriak detektatuz. Hori guztia gutxi balitz bezala, kamerek jasotako irudi eta informazio hori administrazioak gutako bakoitzaren inguruan dituen beste datu baseekin gurutzatu eta norberaren bizitzaren inguruko informazio osoa eskuratzeko bide informatikoa zabaldu dute. Non bizi garen, non, nola eta norekin mugitzen garen, zer egiten dugun, non lan egiten dugun, nola portatzen garen, isunik ala zigorrik jaso dugun, zer erosten dugun, zer jaten dugun, zer ikasten dugun, nolako gaixotasunak ditugun, nolako banku kreditua dugun... den dena loturik geratuko da ondorengo urteetan.
Kalera atera bezain laster, bideozaintzarako kameren zaintzapean jartzen gara, geu ohartzen ez bagara ere
Prentsak kaleratu eta inork gezurtatu ez dituen datuen arabera, Ertzaintzak 300.000 aurpegi eta 590.000 hatz marka jasoak ditu dagoeneko, bere informaziorako adimen artifizialean oinarrituriko sistema biometrikoan... Baina Ertzaintzak aitortu zuenez, 1982. urteaz geroztik 67.000 atxiloturi egin omen dizkie polizia fitxak. Norenak dira orduan, gainerako aurpegi eta hatz markak eta nola jaso izan dira datu horiek? Telefono mugikorren kontrolen bidez zenbat datu eskuratu ditu Ertzaintzak inolako baimen juridikorik gabe, segurtasunaren izenean?
2021ean, Barne Kontseilaritzak onartu zuen bere gastuen %28 “finkoak eta mugikorrak diren telekomunikaziorako ekipamendu elektroniko eta informatikoak finkatzeko” erabili zituela. Ertzainen datuez gain, zenbat aurpegi, hatz marka eta ezaugarri biometriko zein DNAk dituzte jasoak Euskal Herrian Guardia Zibilak, Polizia Nazionalek, CNIk, Gendarmeriak, DSTk, Polizia Foralak eta Udaltzaingoak? Hiru milioi eskas dituen Euskal Herrian, arrazoi batengatik ala bestearengatik, zenbat gara fitxaturik gaudenak? Bada, herritar guztiok geure mugikorren kontrolaz gain, hemendik aurrera bideozaintza adimentsuaren bidez ere kontrolatuko gaituzte eta horretarako urratsak ematen ari dira.
Bide horretan, joan den abenduaren 14an Donostiako Udalaren gai informatikoak lantzen dituen DonostiaTIK erakundeak bideozaintza adimentsua indartzeko eta bideratzeko lehen urratsak eman zituen, besteak beste, bideo kamera berriak erosiz. Horrez gain, kamera horiek adimen artifizialarekin funtziona dezaten beharrezko azpiegitura teknologikoa ere instalatzea erabaki zuen, jasotako irudiak Udalaren eta Udaltzaingoaren esku jartzeko. Berrikuntza horiek guztiak Europako Next Generation funts famatuen laguntzaz eraman nahi dira aurrera. Horretarako, ez dugu Europar Batasunaren funtsik nahi.
Mozal hiria den Donostian, zenbat kamera dauden edota zenbat jarri nahi dituzten ere ez digute esan nahi
Besterik gabe, eta inolako eztabaida sozialik gabe, onartu behar al ditugu horrelako kontrol sistemak Euskal Herrian, eta gure kasuan, Donostian? Kontxako baranda edota Alderdi Ederreko tamarindoak bezala, gure hiriko paisaiaren partetzat jo behar al ditugu bideozaintza adimentsurako kamera berriak, gure mugimendu guztiak kontrolatzeko tresna izango direla jakinik? Mozal hiria den Donostian, zenbat kamera dauden edota zenbat jarri nahi dituzten ere ez digute esan nahi, ez kamera publikoak eta ezta pribatuak ere, noski. Eta nork kontrolatuko ditu kontrol sistema indartsu horiek kontrolatzen dituztenak? Nork eta nola kontrolatuko du kontrolatzailea? Izan ere, gu guztiok kontrolatuak izango gara, baina guk ez dugu beraiek kontrolatzeko aukerarik izango.
Gero eta argiago ikusten ari gara ustezko segurtasunaren izenean gure oinarrizko eskubideak suntsitzen ari direla, besteak beste, agintean dauden indar politiko nagusi guztiek Euskal Herri osoan horren alde jotzen dutelako. Horretarako, estatuen eta Europar Batasunaren laguntza osoa dute gainera.
Munduan egin diren hainbat ikerketek adierazi dute bideozaintza adimentsuak zenbait egoeratan eta tokitan segurtasuna areagotzen duela; baina era berean, askotan, segurtasuna bermatu beharrean, arriskuak beste toki batera eramaten duela eta gauzatzeko modu berrien asmaketa bultzatzen duela. Ordaintzen den prezio soziala izugarria da: jendartearen kontrol osoa izatea zenbait gertakari larri ekiditearen truke. Hori da Donostiara eta Euskal Herrira datorkiguna. Presta dezagun erantzuna.
Maria Luisa Sanchez, Andoni Rodriguez, Urko Seis Dedos, Loren Roca eta Joseba Alvarez,
PIZTU Donostiaren izenean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]