Azken lau urte hauetan kooperatibagintzari buruzko hausnarketak landu dituzte Mitxelena tailerreko langileek. Kooperatiba sortu zutenei eta haien etxekoei eskertza egin zieten eta haiengandik “egina jaso” duten lan eredu hau baloratzeko eta kontzientzia hartzeko hiru saio egin dituzte. Denbora libreko orduetan joan dira batzuetan lantokira formazioa jaso eta eztabaidatzera, eta makinak gelditu dituzte beste batzuetan hausnarketa hori egiteko. Enpresan parte-hartzea eta inplikazioa handitzen laguntzen duen sormen taldea dute martxan eta barne araudia zein estatutuak aztertzea da emango duten hurrengo pausoa, nolako kooperatiba eredua izan nahi duten erabakitzeko.
“Tailerreko langileon artean kooperatibagintzari buruz hitz egiten egotea edo kooperatibagintzak munduak zer eragin duen edo zer kooperatibagintza eredu ezberdin dauden aztertzen aritzea… hori oso berria izan da guretzat eta horretarako makinak gelditu egin dira gainera”, azaldu dute Talleres Mitxelenako langileek. Kooperatiba ez zutela haiek sortu eta batzuetan eginda jasotakoa ez baloratzeko arriskua egoten dela diote. Izan ere, 1957an sortu zen enpresa eta 90eko hamarkadan langileak egin ziren jabe, SL forma juridikoa hartuz. 2000. urtean bihurtu zen kooperatiba.
Baina tailerreko lanetik ere era bateko mundua edo beste molde batekoa eraiki daitekeela pentsa daiteke, langile hauek beren jarduera nola definitzen duten ikusita: “Pieza oso-oso handiak mekanizatzea da gure lana. Hein batean zerbitzu enpresa gara: enkargua egiten digunak jartzen digu pieza eta egiten du planoa. Gu espezialistak gara mekanizatzen eta gure bereizgarria da guk pieza bakarra egiten dugula, ez dugula inoiz seriatua egiten. Makinan dauden langileek ematen diote forma piezari eta beraiek programatzen dute: sektorean joera justu kontrakoa izaten ari da, sistematizazioa, pertsona batek programatzea eta beste batek makinari ematea, zer egiten duen jakin gabe. Guk ez dugu hori nahi, gauza askogatik: makinaren parean dagoen pertsonagatik, gure filosofiatik kanpo dagoelako automatizazioa eta gure burua ez dugulako merkatuan horretan ikusten, horrek eramaten zaituelako beste negoziazio eta bezeroekin beste harreman mota batzuetara, eta ez dugu hori nahi”.
2019ko irailean jubilatu zen sortzaileetan azken langilea, eta ospakizuna baliatuz omenaldia egin zieten sortzaileei eta haien etxekoei, soka-dantza eginaz. “Oso garbi genuen etxekoei ere eskertza egin behar geniela, garai hartan ez baitzen posible izango sortzaileak egunean 12 ordu dena ematen egotea, beste batzuek etxeari eusten egon ez balira”.
Bertan lanean hasterako kooperatiba martxan ezagutu duten langileek kontzientzia hartzea beharrezko dela diote: “Norberak sortzeko lana egin ez duenean, askotan ez da baloratzen. Horregatik hasi gara hausnartzen, eztabaidatzen, ea kooperatibagintzaren inguruan kontzientzia hartzen dugun. Bestela badirudi kooperatiba dela dirua dagoenean banatzea eta batzarrera joatea baina aktiboki parte hartu gabe”. Azken lau urte hauetan ari dira gogoetak bultzatzen:
Farapi kooperatibak gidatuta “Erakide” erraminta aplikatzen lehenetarikoa izan zen Talleres Mitxelena. Erakidek erantzukidetasun sozialean enpresa nola dagoen diagnostikoa egiten du puntuz puntu hainbat eremu aztertuz: adibidez parte-hartzea, berdintasuna, zer harreman dituzten hornitzaileekin... “Erakide erramintaren bidez talde txikitako eztabaidetatik langileon bi heren pasatu ginen”, azaldu dute. Prozesu hau egin ostean, denen artean lehentasunezko zitzaien bi gai aukeratu zituzten: barne-komunikazioa eta parte-hartzea. Eta parte-hartzea sustatzeko moduen artean atera zen sormen-taldearen ideia (artikuluan beherago azalduko dugu zer den).
Farapirekin egindako prozesu horren ostean, hiru saio egin dituzte EHUko Gezki institutuarekin. Saio horietako batean azaldu zien Gezkik kooperatibagintzaren historia; beste saio batean azaldu zieten kooperatiba izateak zer ondorio dituen legez; eta hirugarren saioan azaldu zieten kooperatibagintza munduan eragiten ari dena eta zein kooperatiba eredu dauden. “Saio hauen ostean, bakoitzak bere ideiak partekatzen ditu eta eztabaida sortzen da modu naturalean, adibidez nolako gobernantza nahi dugun, non ikusten ditugun gure hutsuneak, parte-hartzea handitu nahia…”.
“Ikusten genuen proiektuaren parte sentitzeko, ekintza dela gakoa, hau da, ez dela aski batzarrean iritzia emate hutsa, zerbait egiteak berak egiten zaituela benetan parte”. Horretarako sortu zuten sormen taldea: bertan edozein langile elkartu daiteke, proiektu bat proposatu eta exekutatzeko. Sormen taldeko lanketatik berritu zuten bentilazio eta berotze sistema, eta orain espazio komunen hausnarketa egiten ari dira: sukaldeari zer nolako erabilera eman, zein behar ikusten dituzten... “Proiektu horretan interesa duten pertsonek eramaten dute aurrera: proposamena egiten dute, batzarrean beste lankideen aurrean azaltzen dute eta exekutatu ere bai. Eta pertsona horiek parte sentitzen dira”.
Makinak gelditu eta kooperatibagintzari buruz hausnartzeak hainbat aldaketa ekarri ditu, beraz, Talleres Mitxelenan: sormen taldea eratzea, honek hainbat proiektu burutzea, inplikazioa gehitzea... eta hurrengo urratsa, barne araudia eta estatutuak berritzea izango da: “Prozesu parte-hartzailea egiten ari gara barne araudia eta estatutuak berritzeko. Orain da eztabaidatzeko garaia, nolako kooperatiba izan nahi dugun”.
FITXA
Zer egiten du: Tamaina oso handiko piezak mekanizatu.
Noiz sortua: 1957an.
Zenbat bazkide eta langile: 30 langile, horietatik 27 bazkide.
Harremanetarako: info@talleresmitxelena.com / 943 55 25 12
Non kokatua: Hernanin.
Erabat militantzian bizi ziren garai batean; lan ordaindua eta militantzia denborak bereizi zituzten ondoren beren egunerokoan; eta ama egin zirenean... beren lanbidea sortzeari ekin zioten, ordura arte militantziaz landu izan zuten feminismoa lan ordutan egin ahal izateko. Zer... [+]
Manu Robles-Arangiz Fundazioak sustatu duen Alda proiektuak egoitza ireki berri du Baionan, maiatzaren 30ean. Usaiazko eragile sozialak eta elkarteak ez direla klase herrikoiarengana iristen ikusita, AEBetako Community organizing antolaketa metodoa ezartzea du asmo, jendarte... [+]
Burlatan duten sukaldean hamabi jaki prestatzen dituzte astero eta bost jasotze puntutan uzten dute. Ondalaneko bazkideek leku horietako giltza badute eta nahi dutenean pasatu daitezke janari ontzien bila. Etxekoak dira bazkideak: ez da kuotarik ez permanentziarik ordaindu... [+]
Irudikatzen al dugu herri bat, saskia hartuta erosketetara ateratzean, eskutan hartutako guztia bertakoa bagenu, etiketari begiratu beharrik izan gabe, edo saltzaileari galdezka ibili gabe? Herri osoa ez, baina plaza bada horrelakoa Azpeitian. Baserritarren azoka erdian... [+]
Garagardo artisau berexiak dastatzea bogan dago. Etxe bakoitzaren goren mailako kalitatezko hori, hain justu. Eta baten matizak eta bestearen lurrinak komentatzea. Planetaren zein izkinatatik ekarriak dira horiek guztiak, ordea? Bogak horri begiratzen dio, “bertako”... [+]
Pertsonaren ongizatean lagungarri izatea bilatzen du IDo photography-k lantzen duen argazkigintza terapeutiko eta pedagogikoak: “Ez da psikologo edo terapeuta batek eman dezakeen laguntza, nik irudia erabiltzen dut pertsonen ongizatea bilatzeko, bai arlo profesionalean edo... [+]
Izarkomeko webgunean mezu hau irakurri dugu larrialdi telefono zenbakiaren ondoan: “Kontutan izan, larrialdiko telefonoaren beste aldean, lan orduz kanpo artatuko zaituen langile bat dagoela, beraz, jai egun edo desordutan SMSa bidali aurretik, zuk zeuk hausnartu benetan... [+]
Lan dinamiketan, harreman eta gatazken lanketetan adituak diren ekonomia sozialeko hiru eragile elkartu ditugu Leitzaranen, indarrean datorren errekaren ertzean: Harago Aholkularitzako Aran Erasun Urtzelaieta, Farapiko Araitz Rodríguez Gutierrez eta Gabriela Errenteria... [+]
Hilekoaren erregistroa eginez hasi ziren, eta taldean kudeatutako ginekologia bizipen horietatik abiatuta sortu zuten 2018an Ara!Gorputz elkartea. Emakumeek* beren ziklo hormonalak behatuz jakintza kolektiboa lantzea eta zabaltzea dute helburu, gorputzen burujabetza... [+]
Telefono mugikorretarako aplikazioak egiten dituen Skura interkooperazioan aritu da hasieratik. Izan ere, bi pertsonak osatutakoa zen sorreran, eta aplikazio mugikorrak garatzeko behar dira beste zerbitzu batzuk ere, adibidez, zerbitzaria. "Zerbitzu horiek guk ere egin... [+]
"Guretzat balio handiena duena da badakigula bakoitzaren premiak eta egoerak kontuan hartzen eta horietara moldatzen". Hiru lagunen artean jarri zuten martxan Hiru Damatxo, eta laguntasun horretatik, naturala egin zitzaien konfiantzan oinarritutako funtzionamendua,... [+]
Bira produkzioko kideak "bizigarritasunaz" eta "bizitza zentroan jartzeaz" mintzo dira, baina asebetetzea lan barruan bilatzen dute, ez lanetik kanpoko zereginetan. Lana eta hobbya uztartzea da horretarako gakoa: "Gustatzen zaiguna egiten dugu, eta hori... [+]
Aholkuk izenari men eginez, proiektuei asesoramendua ematen die, zenbaki kontutan. Proiektuetan eguneroko lanari eusteak buruhausteak ekartzen ditu, eta "kontabilitate fiskala" moduko hitzek beldurra ere ematen dute... Aholkukoak saiatzen dira proiektuen sorreran... [+]
Haragok aholkularitza eta bidelaguntzak egiten ditu pertsona, elkarte eta enpresentzat. "Guretzat ez da aukera bat gugan praktikan lantzen ez dugun zerbait besteekin lantzea" azaldu dute. Beren bizipenetatik ondorioztatu dute, lanean ospatzeari lekua emateak garrantzia... [+]
Lakari kooperatiba elikagai denda bat baino gehiago da: elikadura-arloan zein ekintzailetza sozialean aholkularitza zerbitzua eta ekitaldietarako mokaduak ere eskaintzen ditu. Elikadura burujabetza du helburu, baina lantokian beste burujabetzak ere lantzen ari dira hasieratik:... [+]