Matiullah Wesa aktibista atxilotu dutela salatu du UNAMA elkarteak astelehenean eta Afganistango Gobernuari arrazoia argitzeko eskatu dio. Ekintzaile afganiarrak emakumeen hezkuntza errazteko Pen Pathen kanpainaren sortzailea da. Igandean bideo bat publikatu zuen hezkuntzarako eskubidearen alde protestan ari ziren emakume boluntarioekin.
Hezkuntzaren defendatzaile Matiullah Wesa atxilotu dute astelehenean Kabulen. Nazio Batuen Afganistango Laguntza Misioak (UNAMA) aktibistaren atxiloketa salatu du eta talibanen gobernuari arrazoia argitzeko eskatu dio, Twitter sare sozialean irakurri daitekeenez.
Matiullah Wesa ekintzaile afganiarra Pen Pathen kanpainaren sortzailea da. Kanpainaren helburua da hezkuntza landa eremuetara eraman eta bigarren hezkuntzako eskolak eta unibertsitateak berriz irekitzea, emakumeek hezkuntza jaso dezaten. Liburutegi mugikor bat ere ezarri dute. Duela urte eta erdi baino gehiago talibanak boterera iritsi zirenetik, emakumeak ezin izan dira ikasgeletara itzuli.
Wesa denbora honetan gogor aritu da emakumeek hezkuntza jasotzeko eta eskola edo unibertsitateetara joateko duten eskubidearen alde lanean. Bere azken agerpena, igandean izan zen, bideo bat partekatu zuenean sare sozialetan. Hezkuntzarako eskubidearen alde protesta egiten ari diren Pen Path kanpainako emakume boluntarioak ageri dira. Honela dio azpian ikusgai den txioak: "Gizonak, emakumeak, adinekoak, gazteak, herrialdeko txoko guztiak hezkuntzarako eskubide islamikoak eskatzen ari dira beren alabentzat".
Men, women, elderly, young, everyone from every corner of the country are asking for the Islamic rights to education for their daughters. Penpath female volunteers calls for girls education and their rights to education #PenPathGirlsEduCampaign #PenPathGirlsEduCampaign pic.twitter.com/gekG7fsGKj
— Matiullah Wesa ???? ???? ???? (@matiullahwesa) March 26, 2023
Zortzi aste falta dira azaroaren 5erako, Etxe Zuria hartzeko lehia hurbiltzen ari da azken txanpara, eta haren lorratzari iskin egiten dionak ere, edozein kantoitan egiten du topo kresalarekin. Azaroko hitzordu horrek argitzen baitu, adibidez, hiru urte hauetan isilpean egon den... [+]
Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.
2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]
Argudiatu dute Gobernuz Kanpoko Erakundeen lantokietan emakumeek ez dituztela janzkera arauak errespetatzen. GKE ugarik salatu dute emakumeen lanik gabe ezin izango dutela osasun eta giza arreta eman. Joan den astean, talibanek debekatu egin zieten... [+]
Gudarako droneen teknologian milioika dolarreko inbertsioak egin ostean, “historiako aire kanpaina zehatzena” iragarri zuen Barack Obama, AEBetako presidenteak. 2014tik gaur arte Pentagonoak bildutako dokumentuak aztertuta, ordea, “aire guda hau inteligentzia... [+]
2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI... [+]
Valladolid probintziako lur zabal bezain idorrean gindoazela heldu ginen harresiz inguratutako Urueñara. Herri txiki bezain bitxia da: 200 biztanle ez baditu ere, zortzi liburu-denda daude, literatur museo bat, baita literatura unibertsaleko ipuin ezagunen txokoa ere... [+]
Hogei urte pasa direla, berriz ere boterea hartu dute talibanek Afganistanen. Nazioarteko estatuek gobernu berri horri begira hartuko duten postura erabakitzeko orduan talibanen pentsamolde eta politika basatiek izanen dute eragina. Alta, beste behin ere lurpean dagoenak izanen... [+]
Naomi Kleinek The Shock Doctrine liburuan azaltzen zuen hondamendietatik eta kontingentzietatik sortutako shock psikologikoen erabilpena ezinbestekoa izan zela jendeak nahi ez dituen politika neoliberalak hedatzeko; izan tsunamiak, urakanak edo gerrak, haiek eragindako... [+]
"Erretiratzearekin duela 20 urte, 2001eko irailaren 11ren ondotik, abiatu genuen misioa bukatzen da", azaldu du astelehenean Kenneth McKenzie jeneralak Pentagonoan egindako agerraldian. Denbora horretan Osama bin Laden eta Al Kaidako hainbat kide hil izana... [+]