Talibanek Afganistanen gaineko kontrola hartu dute

  • Igandean Kabul hiriburua konkistatu zuten matxinoek. Datozen egunetan iragarriko dute Afganistango Emirerri Islamikoa. Ihes egin nahi duten herritarrak aireportuetan pilatu dira baina momentuz ez dute inor ebakuatu. Kabulgo aireportuan bost hildako egon dira.


2021eko abuztuaren 16an - 09:20
Azken eguneraketa: 11:25
Talibanak Afganistango gobernuaren eraikin batean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ostiralean piztu ziren lehen alarmak, milizia armatuek bost hiri garrantzitsu —tartean, Herat eta Kandahar— okupatu eta gero. AEBetako tropak maiatzean hasi ziren Afganistandik erretiratzen, eta talibanek aurrerapen azkarra izan dute ordudanik. Matxinoen indarra gelditu eta gerra ekiditeko asmoz, Afganistango Gobernuak talibanekin agintea partekatzea proposatu zuen aste bukaeran, Dohako elkarrizketetan. 

Baina igandean talibanek Kabul hartu zuten eta horrekin Afganistanen gaineko kontrola bereganatu. Ashraf Ghani presidenteak herrialdetik alde egin du, “odol gehiago isurtzea saihesteko”, eta matxinoak gobernu berria eratzeko planak egiten ari dira.

Mohammad Naeem talibanen bozeramaileak Al-Jazeera Mubasher TV hedabideari eskainitako elkarrizketan iragarri du gerra bukatu egin dela: “Lortu dugu bilatzen ari ginena, herrialdearentzako askatasuna eta gure jendearentzako independentzia”. Erregimen baketsua ezarriko dutela gaineratu du Naeemek, eta “laster” iragarriko dutela nolakoa izango den botere antolaketa.

Talibanen buruzagietako batek Reuters berri agentziari adierazi dionez, hainbat probintziatan sakabanatuta dauden matxinoak batuz joango dira, eta atzerriko indar guztiek Afganistan utzi arte itxarongo dute gobernua antolatzeko. Hala ere, talibanek datozen egunetan iragarriko dute Afganistango Emirerri Islamikoa. 

Naeemek azaldu du ez dutela herrialdea isolatuta gobernatu nahi, eta nazioarteko komunitateari negoziazioetarako deia egin dio. “Trantsizio baketsu” hori defendatzeko, sharia legearen barruan emakumeen eta gutxiengoen eskubideak errespetatuko dituztela adierazi du.

Talibanek orain arte konkistatu dituzten lurretan, ordea, gobernatzeko era berriaren lehen arrastoak ikusi dira. The Guardian hedabidearen arabera, Afganistango hainbat eremutan, emakumeei debekatu egin zaie eskola eta unibertsitateetara joatea edota etxea uztea gizonezko baten laguntzarik izan ezean. 

1996 eta 2001 urteen artean talibanek ezarritako Emirerri Islamikoan gertatutakoa errepikatuko den beldur dira asko. Andrazkoek debekatuta zuten eskola eta hainbat espazio publikotan egotea eta etxetik irteteko gorputza eta aurpegia guztiz estalita izan behar zuten. Lege erlijiosoaren aurka egiten zutenei harrika hiltzea eta urkatzea bezalako zigorrak ezartzen zitzaizkien.

Kabulgo aireportuan, bost hildako

Talibanen mehatxuaren aurrean, biztanle asko herrialdetik ihes egiten saiatzen ari dira. Igandean, Kabulgo aireportutik irtetear zeuden hegazkinetara azkar eta trumilka sartzen ahalegindu zen jendea. AEBetako indar militarrek airera tiro egin zuten herritarrak atzera bota zitezen, hegazkinak diplomatikoentzako eta enbaxadetako langileentzako zirela argudiatuz. 

Reuters agentziaren azken informazioaren arabera, bost hildako egon dira Kabulgo aireportuan. Lekuko batek adierazi du gorpuak autoetan sartzen ikusi dituela. Oraindik ez dakite ihes egiten zebilen jende erauntsiagatik hil diren edo tiro egin dieten. 

Atzerriko herrialdeak beren herritarrak Afganistandik ebakuatzeko lanetan ari dira. Hegaldi komertzialak gelditu egin dira, eta ihes egitea lortu duten bakarrak agintari gutxi batzuk izan dira. Ghani presidenteaz gain, hainbat ministrok egin dute alde: Bismillah Khan defentsa ministroa eta bere hiru semeak daude tartean, Berria-k zabaldu duenez.

AEBek ostiralean hasitako plana eraman dute aurrera: enbaxadako langile guztiak erreskatatzea lortu dute astelehenean. Datozen egunetan beste 1.000 tropa bidaliko dituzte Afganistanera AEBetako hiritarrak eta laguntza taldeak aberriratzeko.

Nazioarteko erantzuna

65 herrialdek baino gehiagok komunikatu bat sinatu dute Afganistango biztanleak ere herrialdetik ebakuatzea eskatzeko. Nazio Batuen Erakundeko António Guterres presidenteak adierazi du milaka pertsonak alde egin dutela giza eskubideen urraketen beldur direlako. NBEko Segurtasun Kontseiluak larrialdiko bilera antolatu du astelehenean New Yorken, Afganistanen nola jokatu erabakitzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Afganistan
2024-09-10 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Nola ezin den Kabulgoa ulertu Bagramekoa zuzen gogoratu gabe

Zortzi aste falta dira azaroaren 5erako, Etxe Zuria hartzeko lehia hurbiltzen ari da azken txanpara, eta haren lorratzari iskin egiten dionak ere, edozein kantoitan egiten du topo kresalarekin. Azaroko hitzordu horrek argitzen baitu, adibidez, hiru urte hauetan isilpean egon den... [+]


Milaka pertsona hil dira Afganistanen izandako lurrikaren ondorioz

Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Emakumeek hezkuntza jasotzeko eskubidearen aldeko kanpainaren burua atxilotu dute talibanek

Matiullah Wesa aktibista atxilotu dutela salatu du UNAMA elkarteak astelehenean eta Afganistango Gobernuari arrazoia argitzeko eskatu dio. Ekintzaile afganiarrak emakumeen hezkuntza errazteko Pen Pathen kanpainaren sortzailea da. Igandean bideo bat publikatu zuen hezkuntzarako... [+]


2022-12-26 | ARGIA
Unibertsitatean ikasketak egiteko debekuaren ostean
GKEtan lan egitea debekatu diete emakume afganiarrei talibanek

Argudiatu dute Gobernuz Kanpoko Erakundeen lantokietan emakumeek ez dituztela janzkera arauak errespetatzen. GKE ugarik salatu dute emakumeen lanik gabe ezin izango dutela osasun eta giza arreta eman. Joan den astean, talibanek debekatu egin zieten... [+]


Droneekin milaka zibil hil eta isilpean pasa dituztela frogatu dute Pentagonoaren dokumentu ezkutuek

Gudarako droneen teknologian milioika dolarreko inbertsioak egin ostean, “historiako aire kanpaina zehatzena” iragarri zuen Barack Obama, AEBetako presidenteak. 2014tik gaur arte Pentagonoak bildutako dokumentuak aztertuta, ordea, “aire guda hau inteligentzia... [+]


2021-09-21 | Axier Lopez
Irailaren 11ko legatua: Yes we drone

2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI... [+]


Gorputzen (des)kontrola

Valladolid probintziako lur zabal bezain idorrean gindoazela heldu ginen harresiz inguratutako Urueñara. Herri txiki bezain bitxia da: 200 biztanle ez baditu ere, zortzi liburu-denda daude, literatur museo bat, baita literatura unibertsaleko ipuin ezagunen txokoa ere... [+]


Nazioartearen estrategia finkatzeko unean talibanen basakeriak bezainbat eragin izan dezake hango lurpeko litioak

Hogei urte pasa direla, berriz ere boterea hartu dute talibanek Afganistanen. Nazioarteko estatuek gobernu berri horri begira hartuko duten postura erabakitzeko orduan talibanen pentsamolde eta politika basatiek izanen dute eragina. Alta, beste behin ere lurpean dagoenak izanen... [+]


Shocketik porrotera 20 urte ondoren

Naomi Kleinek The Shock Doctrine liburuan azaltzen zuen hondamendietatik eta kontingentzietatik sortutako shock psikologikoen erabilpena ezinbestekoa izan zela jendeak nahi ez dituen politika neoliberalak hedatzeko; izan tsunamiak, urakanak edo gerrak, haiek eragindako... [+]


Eguneraketa berriak daude