Partidua irabazten ari zen San Diego Loyal futbol talde estatubatuarra, baina homosexuala dela publikoki esana duen jokalarietako batek aurkariarengandik irain homofoboa jaso eta azkar hartu zuen erabakia San Diegoko entrenatzaileak: zelaia berehala uzteko agindu zien bere jokalariei. “Hau futbola baino handiagoa da”, adierazi du klubak.
3-1 irabazten ari zitzaion San Diego taldea Phoenix Rising klubari, Collin Martin jokalariak irain homofoboa jaso zuenean. Zelaira atera zen bere entrenatzailea, eta arbitroak txartel gorria atera zion horregatik, baina ez zuen atzera egin: jokalariak aldageletara bidali zituen, eta taldekidearekiko elkartasunez, hala egin zuten San Diegoko futbolariek.
“Tira, futbolaren gauzak”
Arbitroarekin eta aurkarien entrenatzailearekin hitz egin zuen entrenatzaileak, erabakiaren zergatia azaltzeko. “Tira, futbolaren gauzak”, erantzun zion aurkarien entrenatzaileak, gertatutakoari garrantzia kenduz (bideo honetan entzun daiteke elkarrizketa). Baina garbi du klubak: “Hau futbola baino handiagoa da. Gure komunitatearekiko leialak gara, jokalariekiko leialak, zuzena denarekiko leialak”.
Jarrera onartezinen aurrean, planto
Jende askok txalotu du enpatia ariketa sare sozialetan. Azken finean, futbolean matxismo, arrazakeria, eta homofobia adibideak ugariak dira, eta halako jarrerak mozteko beharra aldarrikatzen dute gero eta ahots gehiagok. Jarrera horiek toleratzen dituzten klubei isun gogorrak ezartzea defendatzen du hainbatek, baina jarrera horiekiko mespretxuz planto egitea eta halakorik ez dutela onartuko garbi adieraztea ere eskatzen zaie jokalari eta klubei, eta hori da San Diegok egin duena.
C’est une image très forte. L’équipe de foot de San Diego quitte le terrain comme un seul homme...pour un seul homme : Collin Martin, milieu de terrain (n•17), ouvertement gay, victime d’une insulte homophobe lors d’un match contre Phoenix. Respect. pic.twitter.com/lVU30PugYW
— 𝔾𝕦𝕚𝕝𝕝𝕒𝕦𝕞𝕖 𝔸𝕦𝕕𝕒 (@GuillaumeAuda) October 1, 2020
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Jose Ignacio Munilla gotzainak enegarren aldiz erakutsi du bere homofobia, homosexualitatea “sendatzeko” terapiak defendatuz. Valentzian irakasle bat harrapatu dute ikasleekin birmoldaketa homosexualeko terapiak egiten, eta Donostiako apezpiku ohia bere alde atera... [+]
Errezilgo Udalak jakinarazi duenez, aurpegia estalirik eta jarrera “oso bortitza” zuen gizon talde batek bikote baten etxeari eraso egin eta bikotea iraindu zuen. Udalak erasoa gaitzetsi du.
Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]
Soraluzen Señora Bertso egunean eta Tolosako Inauterietako Zaldunita gauean bi eraso homofobo izan direla salatu dute.
Mutil-lagunari eskua emanda zihoan Asier; atzetik bi gizon gazte agertu eta muturreko bat eman zioten, hain bortitz, ezen sudurra apurtu zioten eta lurrera bota zuten. Sudurreko ebakuntza egin berritan hitz egin du ARGIAk berarekin: "Diskurtso faxista indartzen eta... [+]
Bermeoko Udalak Elantxoben larunbatean gertatutako erasoa gaitzetsi du, eta Anitzak Bilbao LGTBIQ+ elkarteak asteartean Bilbon gertatutakoa.
Asteartean deklaratu dute joan den asteko eraso homofoboarekin lotutako ustezko erasotzaileek eta biktimek. Ekainaren 21ean izango da hurrengo saioa.
Gazte talde batek jipoitu eta irain homofobo zein arrazistak egin zizkietela salatu dute biktimek, larunbat gauean taberna batetik ateratzean Villabonan (Gipuzkoa). Lakuako Segurtasun Saila gertatutakoa ikertzen ari da.
Zumaiako Mugimendu Feministak jakin duenez, txosnagunean bi eraso sexista izan dira, eta taberna batean eraso homofoboa. Elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan.
Larunbatetik iganderako gauean, jende gehiagorekin batera Hondarribiko jatetxe batetik ateratzen zelarik gizon bati beste batek iseka eta irain homofoboak egin zizkion eta jo egin zion aurpegian. Ertzaintzak erasotzailea izan daitekeena identifikatu du. Astearte arratsalde... [+]
Lucasek 13 urte baino ez zituen, urtarril honetan bere buruaz beste egitea erabaki zuenean. Homosexuala zelako auzoan eta batez ere eskolan jasaten zuen jazarpenak eraman du heriotzara, gurasoek salatu dutenez. Bullyingaren eta homofobiaren aurkako borroka eztabaidagai jarri du... [+]
50 apaiz gay italiarrek sinaturiko gutun irekiak hautsak harrotu ditu Eliza Katolikoan: ezin dutela beren sexualitateaz hitz egin, trabak jartzen zaizkiela eta seminarioetatik homosexualitatearen aurkako gorrotoa bultzatzen dela salatu dute.
2021ean salatutako edo ezagututako gorroto delituen berri eman du Espainiako Barne ministroak. Hego Euskal Herrian, 309 kasu zenbatu dituzte denera, baina askoz gordinagoa da errealitatea: gorroto delituren bat jasan dutenen %80ak ez du salatzen, hainbat ikerketaren arabera.