"Guretzat balio handiena duena da badakigula bakoitzaren premiak eta egoerak kontuan hartzen eta horietara moldatzen". Hiru lagunen artean jarri zuten martxan Hiru Damatxo, eta laguntasun horretatik, naturala egin zitzaien konfiantzan oinarritutako funtzionamendua, lanekoak ez diren beste premiak kontuan hartzen dituena... geroztik hiru baino gehiago dira damatxoak eta pozik daude jakin dutelako lagun arteko funtzionamendu hori eramaten proiektura geroago batu diren pertsonengana: "Horiei ere espazio hori ematen eta beraien beharrak ere erdian jartzen", eta hasieran bezala konfiantzatik eginaz, sistematizatu gabe.
Ikasturte honetan kimu-berritu da taldea: irailean bi lankide berri sartu dira eta kide beterano batek utzi du, tesia egiteko. "Nahiz eta pandemia testuingurua ez zen batere aproposa horretarako, boskotea taldean oso ongi trinkotu da. Lehengo talde dinamika mantentzeaz gain, dinamika berri bat hasi dugu". Lehen hilabete horietan lehentasuna eman zioten kide berriak taldean sartzeko prozesua zaintzeari, ahalik gehien presente egonaz: "Uda amaierak horretarako aukera eman zigun eta baliatu genuen, eta behin martxa hartuta, bada denbora gutxiago ematen dugu elkarrekin baina sendo jarraitzen dugu".
"Ikuspegi jakin batetik eta euskaratik sortutako ikus-entzunezko lanak egiten ditugu, baina hori bezain garrantzitsua da guretzat bidea, bizigarria den proiektu bat izatea, eta bizigarria izateak eskatzen du proiektuei ez erabateko lehentasuna ematea". Hiru Damatxo "taldea osatzen dugunok ongi bizitzeko espazioa da". Azaldu dutenez, askotan lehenetsi dute taldeko kideen ongizatea anbizio handiko proiektuei heltzea baino: bat urtebeterako joan zen kanpora eta erraztasunak jarri zizkioten horretarako; beste kide batek bere ibilbide pertsonalean gehiago inplikatu nahi izan zuenean egokitu egin ziren Hiru Damatxo utzi beharrik izan ez zezan; denek berdin kobratzen dute baina gorabehera ekonomikoak egon direnean modua bilatu dute batzuek lehenago kobratu zezaten...
"Ez dugu sistematizatuta. Talde txikia gara, bilerak konfiantzan egiten ditugu eta hor mahai-gaineratzen ditugu bakoitzak gure premiak. Joera edo ohitura hori hasieratik daukagu baina ez dago araututa". Kasu bakoitzari egokien zitzaion formularekin erantzun diote: proiektuan inplikazio maila desberdinak ezarriz, ordutegiak eta lan egiteko lekuak egokituta... "Guretzat garrantzitsua da astean behin edo birritan elkartzea, eta aurrez aurre egitea taldearen jarraipena eta proiektuen sormena; baina hortik aurrera oso malguak gara bakoitzak behar eta nahi duen tokitik lan egin ahal izan dezan".
Urte eta erdiko gogoetan sakondu dute zein bideren aldeko apustu egin nahi duten: sareko ikusentzunezkoak: "Eguneroko kontsumoan sareko ikusentzunezkoetan gabezia handia dago eta hor partida garrantzitsua jokatzen da bai euskalgintzaren ikuspegitik, baita tokikotasunaren eta bertako erreferentzien ikuspegitik ere. Hor jarri dugu fokua, ez justu negozio aukera aurkitu dugulako, izan ere, egia esan ez da gaur egun proiektu bat lasai garatzeko eremua, baina bai uste dugulako etorkizunerako oso eremu garrantzitsua izango dela".
Sareko ikus-entzunezko ekoizpenak egin nahi dituzte, baina eragile guztiak zainduta: "Normalean, ikus-entzunezko ekoizpenetan oso zaintza gutxi dago. Berandu ordaintzen da, gauzak ez dira garbi esaten, oso azkar egiten dira gauzak aurrekontu mugatuarekin, sektore hotza da azaleko harremanetan oinarritua... gu saiatzen gara horri buelta bat ematen eta beste era bateko harremanak izaten kontratatutako kolaboratzaileekin, aktoreekin... saiatzen gara beste modu bateko harremana egiten".
FITXA
Zer egiten du: Komunikazio zerbitzuak eta burutazio propioak. Klase guztietako ikus-entzunezkoak, diseinu lanak, komunikazio-estrategiak…
Langile edo bazkideak: 5.
Noiz sortua: 2016an.
Egoitza: Donostian.
Harremanetarako: 943 47 48 01 info@hirudamatxo.eus
Erabat militantzian bizi ziren garai batean; lan ordaindua eta militantzia denborak bereizi zituzten ondoren beren egunerokoan; eta ama egin zirenean... beren lanbidea sortzeari ekin zioten, ordura arte militantziaz landu izan zuten feminismoa lan ordutan egin ahal izateko. Zer... [+]
Manu Robles-Arangiz Fundazioak sustatu duen Alda proiektuak egoitza ireki berri du Baionan, maiatzaren 30ean. Usaiazko eragile sozialak eta elkarteak ez direla klase herrikoiarengana iristen ikusita, AEBetako Community organizing antolaketa metodoa ezartzea du asmo, jendarte... [+]
Azken lau urte hauetan kooperatibagintzari buruzko hausnarketak landu dituzte Mitxelena tailerreko langileek. Kooperatiba sortu zutenei eta haien etxekoei eskertza egin zieten eta haiengandik “egina jaso” duten lan eredu hau baloratzeko eta kontzientzia hartzeko hiru... [+]
Burlatan duten sukaldean hamabi jaki prestatzen dituzte astero eta bost jasotze puntutan uzten dute. Ondalaneko bazkideek leku horietako giltza badute eta nahi dutenean pasatu daitezke janari ontzien bila. Etxekoak dira bazkideak: ez da kuotarik ez permanentziarik ordaindu... [+]
Irudikatzen al dugu herri bat, saskia hartuta erosketetara ateratzean, eskutan hartutako guztia bertakoa bagenu, etiketari begiratu beharrik izan gabe, edo saltzaileari galdezka ibili gabe? Herri osoa ez, baina plaza bada horrelakoa Azpeitian. Baserritarren azoka erdian... [+]
Garagardo artisau berexiak dastatzea bogan dago. Etxe bakoitzaren goren mailako kalitatezko hori, hain justu. Eta baten matizak eta bestearen lurrinak komentatzea. Planetaren zein izkinatatik ekarriak dira horiek guztiak, ordea? Bogak horri begiratzen dio, “bertako”... [+]
Pertsonaren ongizatean lagungarri izatea bilatzen du IDo photography-k lantzen duen argazkigintza terapeutiko eta pedagogikoak: “Ez da psikologo edo terapeuta batek eman dezakeen laguntza, nik irudia erabiltzen dut pertsonen ongizatea bilatzeko, bai arlo profesionalean edo... [+]
Izarkomeko webgunean mezu hau irakurri dugu larrialdi telefono zenbakiaren ondoan: “Kontutan izan, larrialdiko telefonoaren beste aldean, lan orduz kanpo artatuko zaituen langile bat dagoela, beraz, jai egun edo desordutan SMSa bidali aurretik, zuk zeuk hausnartu benetan... [+]
Lan dinamiketan, harreman eta gatazken lanketetan adituak diren ekonomia sozialeko hiru eragile elkartu ditugu Leitzaranen, indarrean datorren errekaren ertzean: Harago Aholkularitzako Aran Erasun Urtzelaieta, Farapiko Araitz Rodríguez Gutierrez eta Gabriela Errenteria... [+]
Hilekoaren erregistroa eginez hasi ziren, eta taldean kudeatutako ginekologia bizipen horietatik abiatuta sortu zuten 2018an Ara!Gorputz elkartea. Emakumeek* beren ziklo hormonalak behatuz jakintza kolektiboa lantzea eta zabaltzea dute helburu, gorputzen burujabetza... [+]
Telefono mugikorretarako aplikazioak egiten dituen Skura interkooperazioan aritu da hasieratik. Izan ere, bi pertsonak osatutakoa zen sorreran, eta aplikazio mugikorrak garatzeko behar dira beste zerbitzu batzuk ere, adibidez, zerbitzaria. "Zerbitzu horiek guk ere egin... [+]
Bira produkzioko kideak "bizigarritasunaz" eta "bizitza zentroan jartzeaz" mintzo dira, baina asebetetzea lan barruan bilatzen dute, ez lanetik kanpoko zereginetan. Lana eta hobbya uztartzea da horretarako gakoa: "Gustatzen zaiguna egiten dugu, eta hori... [+]
Aholkuk izenari men eginez, proiektuei asesoramendua ematen die, zenbaki kontutan. Proiektuetan eguneroko lanari eusteak buruhausteak ekartzen ditu, eta "kontabilitate fiskala" moduko hitzek beldurra ere ematen dute... Aholkukoak saiatzen dira proiektuen sorreran... [+]
Haragok aholkularitza eta bidelaguntzak egiten ditu pertsona, elkarte eta enpresentzat. "Guretzat ez da aukera bat gugan praktikan lantzen ez dugun zerbait besteekin lantzea" azaldu dute. Beren bizipenetatik ondorioztatu dute, lanean ospatzeari lekua emateak garrantzia... [+]
Lakari kooperatiba elikagai denda bat baino gehiago da: elikadura-arloan zein ekintzailetza sozialean aholkularitza zerbitzua eta ekitaldietarako mokaduak ere eskaintzen ditu. Elikadura burujabetza du helburu, baina lantokian beste burujabetzak ere lantzen ari dira hasieratik:... [+]