Tafallan eta inguruko herrietan izandako uholde larrien ondoren, herria normaltasunera itzultzeko lanekin jarraitzen dute. Auzolanean ari dira lokaztutako kaleak eta etxeak garbitzen eta Euskal Herri osoko jendeari laguntza eskatu diote.
Tafallako Udalak Twitter bidez jakinarazi duenez, 9:00etan eta 16:00etan dira auzolanerako hitzorduak herriko plazan. Bertara joaten direnei eskatu diete palak, eskularruak, eskorgak, erratzak eta garbiketarako beharrezkoa den beste edozein material ere eramateko.
Herrira joan ezin duenak laguntza ekonomikoa eman dezake. Horretarako, ondorengo kontu korrontean egin daitezke diru-ekarpenak, Tafallako Udalak jakinarazi duenez: ES85 2100 3696 6122 1015 1810.
Euskalerria Irratiak jaso duenez, 15 milioi euroko galerak eragin dituzte euriteen ondorioz izan diren txikizioek.
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Oraingoz Nafarroan, 53 izango dira estatuaren biktima aitortuak eta horietatik 27 torturaren biktimak. Floren Beraza, Txaro Buñuel, Cecilio Ruiz, Patricia Perales eta Izaskun Juarez dira aitortutako torturatu berriak.
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]
Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]
Baigorri eta Tafalla herrien arteko senidetzea ospatuko dute asteburuan Baigorrin. 1978an hasi ziren lehen harremanak, baina hautetsien aldaketarekin pixka bat galdu zen ondotik. Haatik, duela hiru urte Tafallakoak berriz Baigorrira hurbildu ziren.
“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]
UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]
Erdialdeko Euskal Jaia larunbatean ospatuko da Tafallan egun osoko eta adin guztietarako egitarauarekin, euskarak eta bere kulturak Erriberriko merindadean daukan errotzea erakusteko helburuarekin.
Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]
Hori salatu du Sustrai Erakuntza elkarteak. Azaldu duenez, Nafarroako AHTk eta beste hainbat egiturek inguratuta gera daiteke aintzira, batzuk jada eginak daude eta beste batzuk eraikitze bidean dira.
137 udal langile daude Tafallan, eta horietatik lau lanpostuk besterik ez dute eskatzen euskaraz jakitea; gainontzeko postuetan euskarak ez du "meritu gisa" ere balio, Administrazioan Euskaraz Taldeak jakitera eman duenez.
Azaroaren 25ean justizia feminista eta autodefentsa feminista aldarrikatu zituzten Euskal Herriko hamaika herri eta hiritan, baina erasoek ez dute etenik izan asteburuan: 18, 34, 35 eta 36 urteko lau gizon atxilotu dituzte, indarkeria matxistari lotuta, Tuteran, Tafallan,... [+]