Taberna barruak ixteko agindu du berriz Nafarroako Gobernuak

  • Kutsatzeen kopuruak gora jarraitzen duela eta, Nafarroako Gobernuak berriz itxiko ditu tabernen barne aldeak Aste Santuari begira. Beste neurri murriztaileak ere iragarri dira ostiral honetan, besteak beste azalera handiko saltokien edukiera %40tik %30era jaitsiko da. Joko aretoak ere itxi egingo dira.


2021eko martxoaren 26an - 15:57
Argazkia: Pamplona actual

Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak iragarri ditu neurriok, azken egunotan adierazi duen ildoan, gobernua oso kezkatutako dagoelako laugarren olatu honek dakarren indarrarekin.

Indar hau batez ere kutsatu kopuruen gorakadan ikusi da. Azken hilabetean egunero 50 eta 70 arteko kutsatze kopuruak izan badira, azken egunetan gora egin dute nabarnen, ostegunean 205era iritsi arte; kutsatze tasa egun askotan 5,5etik behera egon bada ere, ostegunekoa 8,5ekoa da. Osasun agintariek jakinarazi dutenez, gainera, birusaren britainiar aldaerak eragindako kutsatzeak dira, eta zehaztu dutenez, eskoletan eta etxeetan azkar barreiatzen ari da.

Hala ere, neurririk gogorrena tabernei zuzendu zaie berriz ere eta datorren apirilaren 1etik aurrera barne aldeak itxiko dira. Uda eta gero, taberna barruak ireki eta itxi ari dira etengabe Nafarroan, eta honek kalte handiak ekarri ditu sektorera. Orain arte %30eko aforoarekin irekita egon dira. Terrazak %100ean erabili ahal izango dira gerora ere, orain arte moduan. Neurriok, dena den, Nafarroako Justizia Auzitegiaren esku jarri ditu gobernuak eta indarrean sartuko dira honek bere oniritzia ematen badu. Onartzekotan, neurriok apirilaren 8ra arte luzatuko dira.


Azkenak
Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Eguneraketa berriak daude