Asteartean bildu da Tabakaleraren administrazio kontseilua eta, besteak beste, kuturgune horretan kokatuta dagoen Ubik sorkuntza liburutegiaren lan-gatazka aztertu du. Arazoa langileen eta Ubiken esleipena daukan Sedena enpresaren artean konpondu behar dela adierazi du Tabakalerak prentsa ohar batean.
Duela 26 egunetik greban daude Tabakalerako Ubik sorkuntza-liburutegiko langileak eta afera lehenagotik ere hedabideetan zeresana ematen ari da, baina momentuz, ez dirudi erakunde publikoek konponbiderik dutenik. Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dute Tabakalerako administrazio kontseilua eta, grebari dagokionez, “komunikazio-kanalak” zabalik mantentzeko prest agertu dira, baina ez dute beste pausorik iragarri.
“Kontseiluak gaur arte afera honi lotuta dagoen dokumentazioa eta informazioa partekatu eta aztertu du, eta Tabakaleraren jarrera berretsi zuen, kontuan hartuz, lan-gatazka bat den heinean, arazoa Sedena enpresaren eta bere langilen arteko harremanaren eremuan konpondu behar dela”, dio zehazki Donostiako Kultura Garaikideko Nazioarteko Gunearen administrazio kontseiluak prentsari bidalitako oharrak.
Ubikeko langileak aurretik bildu dira administrazio kontseiluko zenbait ordezkarirekin. Besteak beste, urtarrilaren 14an informatu zutenez, Eneko Goia Donostiako alkatearekin batzartu ziren: “Aitortu digu gure lan baldintzak txarrak direla eta Tabakalera-k diru gehiago jarri beharko duela mahai gainean, baina oraingoz proposamen zehatzik ez”, azaldu zuten grebalariek euren sare sozialetan.
Beraz, Ubikeko grebak aurrera jarraituko duela dirudi. Langileak herritarren babesa jasotzen ari dira: egunero Nestor Basterretxea plazan sinadurak jasotzen ari dira greba hasi zenetik eta horretaz gain, herritarrei dei egin diete Tabakalerako infopuntuan erreklamazioak jar ditzaten.
Tabakaleraren plan estrategikoa onartu dute
Ubikekoa ez da izan administrazio kontseiluak landu duen puntu nagusia, nolanahi ere. Astearteko bilerak utzi duen emaitza nagusia Tabakaleraren plan estrategiko berria izan da. Dokumentu hori izango da datozen urteetan zentroa gidatuko duen lan-lerro eta proiektuen ardatza eta jakinarazi dutenez, Tabakaleraren zuzendaritzak garatu ondoren partekatu du kulturguneko gainontzeko erakundeekin.
Horrez gain, administrazio kontseiluak 2019ko aurrekontua onartu du: 6.096.475,75 eurokoa izango da eta erakunde bakoitzak 1.630.000 euro jarriko ditu. Horrez gain, Tabakalerak diru-sarrera propio handiagoak lortu beharko dituela erabaki du administrazio kontseiluak, autofinantzazio bidez 1.206.475,75 euro eskuratu beharko baititu (finantzazio osoaren %20 litzateke hori, iazko %18arekin alderatuta bi puntuko igoera).
Azkenik, Tabakaleraren Kultur Zuzendari postua beteko duen pertsonari eskatuko zaion profil profesionala onartu zuen. Ane Rodriguezek kargu hori utziko duela iragarri ostean, hutsik geratuko da eta udaberrirako aurreikusten dute ordezkaria izendatzea.
Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan dituen 6.300 metro koadroak erabiliko ditu Kutxa Fundazioak espazio berriarentzat eta 15 milioi euroko aurrekontua du proiektuarentzat. 2026ko udazkenean ireki asmo dute Atenea, eta hori baino lehen itxiko dute Miramongo... [+]
Azaroaren 30etik abenduaren 3ra egingo dute kultura feministaren jaialdiko aurtengo edizioa, Donostiako Tabakaleran. Ahoa narras lelopean, egitarau oparoa antolatu dute: hitzaldiak, performanceak, mahai-inguruak, ibilaldiak eta beste eskainiko dituzte 25 bat artista, pentsalari... [+]
Hemezortzi egileren lanak biltzen ditu Emma Kunzen unibertsoa. Bide-urratzaile bat arte garaikidearekin elkarrizketan erakusketak. Emma Kunz (1892-1963) ikertzaile eta sendalari suitzarrak pendulua erabiliz egindako tamaina handiko irudiek dute zentraltasuna, eta artista... [+]
Iaz Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan lehen aldiz Sail Ofizialean lehiatu ostean, Euskal Herrira itzuliko da aurten Claire Simon zinema zuzendaria. Tabakaleran haren filmografia osoa proiektatuko dute apirilaren 7tik aurrera eta maiatzaren 28an, Récreations filmaren... [+]
Sismika leloa hautatu dute aurtengoan Plazandreok antolatzaileek, eta 30 artista, aktibista eta pentsalari baino gehiago egongo dira hitzaldi eta ekitaldietan.
Beñat Achiary, Bartzelonara bidean zen Artze anaiekin, ikuskizuna eskaintzera, txalaparta eta ahots inprobisazioa abangoardia ziren garaian –eta ez soilik ekitaldietarako betekizuna–. Auto motela, errepide luzea, aulkia erdi etzana, eguzkia kopetan, eta... [+]
Beñat Achiary, Bartzelonara bidean zen Artze anaiekin, ikuskizuna eskaintzera, txalaparta eta ahots inprobisazioa abangoardia ziren garaian –eta ez soilik ekitaldietarako betekizuna–. Auto motela, errepide luzea, aulkia erdi etzana, eguzkia kopetan, eta... [+]
Izenburu horren pean hasi zen 2018an Tabakalerako zinema ziklo feminista. Gaur egun, Artiumekin elkarlanean antolatzen da, eta hilean behin eskaintzen diren filmek eta hauei buruzko hitzaurreek osatzen dute. Kanonetik kanpo gelditu diren emakume zuzendarien pelikulak ezagutzera... [+]
Uda garaiko egun bero horietako bat da, Kontxako hondartza jendez lepo dago, eta egunero bezala, aldiro, megafonia pizten da. Megafoniatik entzuten diren hasierako hiru tonuen ondoren, ohiko ahotsaren eta mezu programatuen ordez, guztiz ezezaguna egiten zaigun ahots bat entzuten... [+]
Badira erakusketa madarikatuak. Horietako bat izan zitekeen Nestor Basterretxeari Donostiako Tabakaleran dagoen Kutxa Kultur Artegunea aretoan eskaintzen zaiona, inauguratu eta handik astebetera itxi behar izan baitzituen ateak. Ekainaren hasieratik urrira bitartean baina,... [+]
Maider Oleaga, Leire San Martin eta Maider Fernandez Iriarteren arteko solasaldi digitala antolatu du Tabakalerak ostiral honetan. Bakoitzak film baten pasartea aukeratuz, 19:00etan abiatuko da erreferente zinematografikoak ardatz izango dituen saioa eta streaming bidez jarraitu... [+]
Kulturan lan egiten dutenentzat ere greba eguna izan da osteguna. Donostian ikusi, entzun eta sentipentsatutako gauzen bilduma da ondorengoa.
Filipa César artista eta zinemagile portugaldarra da. Egun baina, Berlin eta Ginea Bissau artean bizi da, azken herrialde honetako historian ari baita lanean 2011 urtea geroztik, Ginea Bissauko zinema artxibo militantea bere ikerketaren zutabe bilakatu zuenetik... [+]