Syriza, gehiengo osoaren bila

  • Greziako Inkestek Syriza alderdi ezkertiarra jotzen dute garailetzat urtarrilaren 25eko hauteskundeetan eta gehiengo osotik gertu kokatzen dute. Hurrengo astean egingo dituzte hauteskundeak.


2015eko urtarrilaren 19an - 09:15
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Alexis Tsipras Syrizako burua. (Argazkia: www.thetoc.gr)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Alexis Tsiprasen alderdiak botoen %35,5 lortuko luke Pubic Issue institutuak egindako inkesten arabera. Gehiengo osoa lortzeko botoen %38 eta 151 diputatu behar ditu.

Inkesta horren arabera parlamentuko 300 eserlekuetatik 144 izango lituzke Syrizak; egun agintean den Demokrazia Berriak berriz, 81.

Hauteskundeetako hirugarren indarra zein izan litekeen zalantzan dago oraindik. To Potami (Ibaia) zentrista, KKE komunista, Urrezko Egunsentia neonazia eta Pasok sozialdemokratak lehiatuko dute postu horrengatik, EITBk argitaratu duenez.

Inkesten arabera, herritarren % 21ek boto zuria emango du.

Gehiengo osoa beharrezkoa

Tsiprasek gehiengo osoa lortzeko deia egin die boto-emaileei.

Syrizarentzat beharrezkoa da gehiengo osoa izatea Troikarekin egin beharreko negoziazioetan “eskuak lotuta ez izateko” eta zorra eta erreskatea berregituratu ahal izateko.

Syrizak gehiengo osoa lortu ezean, hirugarren indarrak izango du Gobernuaren giltza.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Syrizaren erronka
Eguneraketa berriak daude