Suteek 43 hildako eragin dituzte Mediterraneo inguruko herrialdetan

  • Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.


2023ko uztailaren 26an - 08:28
Azken eguneraketa: 13:39

Tenperatura altuen eta lur eremu lehorren ondorioz suteak piztu dira Mediterraneo inguruko hainbat herrialdetan, eta ingurumen kalte erraldoiez gain hildako ugari eta zaurituak eragin ditu. Herrialdez herrialdeakako errepasoa egingo dugu jarraian, TheGuardian hedabidea iturri gisa hartuta.

Aljerian guztira hamabost probintzitan piztu dira suteak, eta ondorioz 34 pertsona hil dira eta 1.500 inguruk haien bizitokitik alde egin behar izan dute. Bertako suhiltzaileei laguntzera joan dira Europako beste 8.000 suhiltzaile.

Italian suteak ez ezik ekaitz larriek ere kalteak eta gutxienez zazpi hildako, tartean 16 urteko gazte bat, eragin dituzte. Milango herritarrek, adibidez, eurite handiek eta kazkabarrak kaleak "hondamendia" eragin dutela azaldu dute, kaleak urez gainezka eta zuhaitzak botatzea eragin baitute. Horrez antitesia bizi dute Sizilian, 47,6ºC-rainoko tenperaturak erregistratu baitituzte. Bertako presidenteak, Renato Schifanik, larrialdi-egoera ezartzea proposatu dio Italiako Gobernuari. “Azken hamarkadako egoera larriena bizitzen ari gara: ekaitzak, kazkabarrak eta tornadoak, besteak beste. Horrek gizartearen jarrera aldaketa bat eskatzen du”, azaldu du Nello Musumeci babes zibileko ministroak.

Grezian 20.000 pertsona inguru atera dituzte haien etxeetatik, eta bi suhiltzaile hil dira lanean ari zirela. Kyriakos Mitsotaki lehen ministroaren esanetan, gizateria osoak aurre egin behar dio bizitzen ari garen larrialdi klimatikoaren “puntu kritikoari”.

Tunisiako suteek mugako bi sarrera ixtera behartu dituzte agintariak, eta 300 pertsona inguru izan dira ebakuatuak. Suteek eragindako kearen ondorioz eskola bateko zuzendaria hil dela argitaratu du TAP albiste agentziak. Bizerta, Siliana eta Beja izan dira eremu kaltetuenak.

Iparraldeko Prentsa Agentziak Siriako ipar-ekialdean, Latakian, piztutako suteez hitz egin du asteartean: “Baso sute masiboak hitzaltzeko lanean dihardute bertako suhiltzaileak, baina oraindik ez daude kontrolatuta”.

Frantzian eta Kroazian, berriz, kontrolpean dituzte suteak. Lehenengoan, 300 suhiltzaile inguruk aurre egin diete asteartean Arles hiriaren inguruan piztutako suteei. Bigarrengoan, ere Dubrovnik hiriko suteak itzali dituzte.

Portugalgo sutea mendebaldeko mendi kate batean hasi da, eta 600 suhiltzaile aritu dira lanean. Carlos Carreiras, bertako alkatearen esanetan, haize boladek helikopteroan zebiltzan profesionalen lana “oztopatu” dituztela. Baso suteek gehien eragiten duten herrialdea da Portugal, Europar Batasunaren datuen arabera.

Kanariar Uharteetan 200 hektarea inguruko sute bat piztu da basoan, eta bertako hainbat herritar ebakuatzea eragin ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Suteak
2024-10-29 | Leire Ibar
Su hartu du Arberoa ikastolako eraikin batek

Astelehen gauean su hartu du Donamartiriko (Nafarroa Beherea) ikastolako eraikin batek. Ez da zauriturik izan, baina kalte material handia eragin du suteak.


2024-10-22 | ARGIA
Hodei toxikoa hedatu zen atzo Trapagaranen, txatarra pila batek su hartu ondoren

Portugaleteko eta Sestaoko bizilagunek leihoak itxi behar izan dituzte, suhiltzaileek hala ohartarazita.


Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


Pirozenoa: Su Aroan murgiltzen ari gara

Suak geroz eta leku gehiago hartzen du albisteetan. Azken urteetan sute askok partida irabazi digu, planeta osoan zehar. Egungo suteak ez dira lehengoak bezalakoak, erasokorragoak dira eta planeta sakonki aldatzen ari dira: Pirozenoa dei genezakeen garaiaren atarian jarri... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Euskal Herri osoan alerta laranja ezarri dute tenperatura altuengatik

Alerta gorria ere jarri dute eskualde batzuetan: zehazki, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetan, Ebro ondoko eskualdean, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdeetan eta Arabako erdialdean.


Suteen arrisku “oso altua” dela-eta, larrialdi plana jarri dute martxan Nafarroan

Sute arrisku handia aurreikusi dute egunotarako Nafarroan. Babes zibil eta larrialdietako zerbitzuak, suhiltzaileak, Poliziaren ingurugiroaren babes brigada, ingurugiroaren departamentua, Guardia Zibila eta Estatuko Agentzia Meteorologikoaren Nafarroako delegazioa abuztuaren... [+]


2023-07-19 | Ilargi Manzanares
Ipar hemisferioko muturreko beroak sute handiak eragin ditu

Inoiz erregistratu diren tenperatura altuenak ekarri ditu bero-boladak, eta horrekin batera baso suteen arriskua areagotu da.


2023-03-13 | Anuntxi Arana
IRITZIA
Betiereko sua

Lehen bioletekin bat, mendiko suak heldu dira tenoreko, beren desmasiek jarraikiak. Eta ondoren protestak, aldizkari honetara bidali ohi ditudanak barne.

Orain dela bi urtekoa ikaragarria izan zen. Lapurdi, Nafarroa eta Gipuzkoan hedatu ziren suteak, Larrun menditik... [+]


2022-12-22 | ARGIA
Errigorak 85.000 euro bildu ditu udako suteen kalteei aurre egiteko kanpainan

Ekainean Nafarroak inoiz jasan gabeko kalteak izan zituen suteen ondorioz. Errigora ekimenak diru bilketa abiatu zuen uztailean, ondorioak bideratu ahal izateko eta "lurrarekiko begirunez jardungo duten ereduak" sustatzeko. 85.000 euro bildu dituzte Euskal... [+]


2022-10-24 | ARGIA
Balmasedako sutea kontrolpean dago Bizkaiko eremuan

Gaua sutea mendean hartzeko lanetan eman ostean, Bizkaian egoera kontrolpean dago. Arratsaldetik aurrera arriskuak murriztera jo beharko luke, Euskalmet-en arabera haizeak baretzera joko baitu. Burgos (Espainia) iparraldera hedatu da sua, eta uneotan bertan dago egoera okerren.


Suteak landetan
Gizakiak eraldatutako ekosistema bat, berotze globalaren atakan

Aunitz euskal herritarrentzat, oporretara joateko tokia dira Gaskoiniako Landak (Okzitania). Duna luzez osatutako hondartzak, pinudi amaigabeak barnealderantz, eta herriak baino kanping gehiago ia. Hegoaldean Aturriko itsasadarrak markatzen du Lapurdirekiko muga. Iparralderantz... [+]


2022-08-24 | ARGIA
Bi gizon hil dira Basauriko landa-sute batean

73 urteko bi anaia dira hildakoak eta sutea Arteagagoitiko landetan gertatu zen, San Miguel auzoan, abuztuaren 23an, asteartez.


Biriatuko muga itxi dute kamioientzat sute larri batengatik eta auto-ilarak eragin ditu

A-8 eta A-63 autobideen arteko pasabidea ixtean auto-ilarak sortu dira. 6.200 hektareatik gora erre ditu abuztuaren 10ean Girondan (Frantzia) piztutako suteak. Landerara ere iritsi da eta 10.000 lagun inguru ebakuatu behar izan dituzte.


Eguneraketa berriak daude