GuraSOSek berri eman duenez, "sute ikaragarria" izan da astearte honetan aipatu tratamendu plantan. Bertako hobian hain zuzen, aipatu taldetik zehaztu dutenez
Bizilagunen eskutik jaso duen beste bideo batekin Zubieta gainean jazotakoaz ohartarazi du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. "Antza sutea piztu da erraustegian. Guk dakigula alarmarik ez da zabaldu inguruan, baina inguruko herrietako airean ondoriorik suposatu al du?", galdetu du.
Galdera gehiago egin ditu baita Usurbilgo alkateak, sare sozialen bidez. "@tgurasos en arabera, errauste plantaren fosoan sute bat izan da. Zer gertatu da? Seguru al gaude? Inork azalpenik emango al du? Instalazio arriskutsua dugu herri ondoan, eta kontrol eta jarraipen publikoa exijitzen ditugu".
Argibide eske
Gertatutakoaren inguruan GuraSOSek azaldu duenez, "GHKk eman digu bere bertsioa: sute txiki bat bolumen handiko hondakinen hobian. Horrek esan nahi du mankomunitateren bateko norbaitek bota duela material sukoia. 07:45etarako piztu dela sutea eta 10:00etarako kontrolatuta zegoela. Erraustegiko baliabideekin itzali dutela. Keaz aparte, beste kalterik ez dela izan".
Horren aurrean, zenbait argibide eskaini nahi izan ditu. "Ez da zilegi besteei errua botatzea bertan sartzen diren hondakinen kontrola beraien ardura denean. Zer esan nahi du ez dagoela sarrera kontrolik? Deskontrola? Ez da gainera lehen sutea, gutxienez laugarrena da".
Gaineratu duenez, "azkenik bolumen handiko fosoan industrialak eta arriskuan gehien duten hondakinak daude eta erre dira, bi ordu baino gehiago kutsadura oso potenteko kea sortuz. Ezin da esan kea aparte kalterik ez dela izan, kaltea ke hori denean. Edo biztanleen osasuna eta segurtasuna ez al da kalte nahikorik? Jakin nahi dugu zer material zehatz eta kopuru erre den eta zer substantzia arriskutsu isuri diren eta zergatik ez zaion biztanleriari abisua eman eta baimenak behartzen duen bezala 112ra deitu ote duten".
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]
Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]
Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.
Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]