Sutea piztu da Angeluko auto bereiztegi batean

  • Asteazken goiz honetan piztu da sua eta bertako bi langile ospitaleratu dituzte intoxikazioagatik, eta beste bat ere bai, "arinki" erre delako. Jean-Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko presidentea kutsaduragatik kezkaturik agertu da, ur edangarria bideratzen duen "Usine de la Nive" enpresa hortik 200 metrora delako.


2020ko urriaren 21ean - 11:43
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sute handia piztu da asteazken goiz honetan Angeluko Careco Prieur auto bereiztegian. Plastiko errearen usain txarrez eta ke beltz lodiz estali da ingurua. Istripuaren gunean da Jean-Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko presidentea eta kutsaduragatik kezkaturik agertu da, ur edangarria bideratzen duen "Usine de la Nive" enpresa hortik 200 metrotara delako.

Orotara hiru langile ospitaleratu dituzte, bi intoxikazioagatik eta beste bat "erredura arinengatik". Sud Ouest komunikabidean irakurri daitekeenez, auto batetik abiatu da sutea. Suhiltzaileak bertan daude.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Eguneraketa berriak daude