Herritar, guraso eta irakasle moduan egunetik egunera gehiago kezkatzen nauen gai batekin natorkizue. Gazteen irakurketa ohiturak, edo hobe esanda, irakurketa ezaren ohiturak. Aldizkari hau berau esku artean zenbat gaztek izango duten jakitea ondo legoke, adibide bat jartzearren.
Egungo gazteei mugikor edo gailuei egunero zenbat ordu eskaintzen dizkieten galdetuko bagenie, harrituta geratuko ginateke ziur aski, bereziki sare sozialei. Bizian zehar zenbat liburu irakurri dituzten galdetuko bagenie ere, asko eta asko aho zabalik geratuko ginateke seguruenik. Azken ikerketen arabera, gazteen artean mugikorraren erabilera egunero lau ordutik gorakoa da, eta eguna hastean eta bukatzean egiten duten lehenengo eta azkeneko gauza mugikorra begiratzea da. Esango nuke, eta hanka sartzeko beldur handirik gabe, gazte askok lau liburu ez dituztela irakurri bizi osoan zehar iniziatiba propioz. Azken urteetan gailentzen ari den joera horrek hainbat aldaketa edo ondorio sor ditzakeenaren ustean nago. Ondorio atzeraezinak, eta bizitzako hainbat eta hainbat arlotan eragin zuzena izan dezaketenak. Esaterako, askotan galdetu ohi diot neure buruari joera horrek gure hizkuntzaren erabileran zer eragin izan dezakeen. Gazteek kontsumitzen dituzten edukietatik zenbat izango ote dira euskaraz? Badirudi gazteen ohituretan eta euskararen erabileran eragin zuzena izan dezakeela, eta honek etorkizunean izan ditzakeen eraginei buruz hausnartzea ez legoke gaizki.
Teknologia berrien erabilerak gure bizimoduetan eraldaketa ekarri duela begi-bistakoa da, eta horiek erabiltzen jakiteak onurak ekarri dizkigulakoan nago. Baina hori da gakoa, erabilera, eta zehazki, erabilera egokia. Nire barnean sentimendu bat ernatzen joan da azkenaldian; hain zuzen, guk izan ez ditugun hainbat baliabide eskaintzeko asmoz, mendeetan zehar hezkuntzan oinarri izan diren hainbat ezagutza ez ote diren garrantzia galtzen ari. Egunerokotasunean zur eta lur geratzen naiz gazteek irakurtzean dituzten ulermen arazoak ikustean. Esaldi edota esamolde laburrak abiadura biziz irakurtzen ohiturik beraien gailuetan, hiru edo lau lerroko paragrafoak irakurtzean izugarrizko arazoak sortzen zaizkie, edo okerrago, zuzenean errefusatu egiten dituzte, irakurtzeari uko eginez. Irakurtzea ez zaiela gustatzen esan ohi dute askok, baina, whatsappetik iristen zaizkien mezuak irakurtzeko ez dute traba handirik izaten...
Esango nuke helduon gehiengoak irakurketa eta ulermena bat eginik ulertzen ditugula, irakurketak zentzua izan behar badu behintzat. Gure heziketan, gure irakats-prozesuan oinarrizko tresna izan da, oinarrizkoena agian. Egunerokotasuna ezingo genuke ulertu egoki irakurtzen jakin gabe. Zoritxarrez egun, irakurketa/ulermen sinbiosi horretan arrakala sortzen ari dela dirudi, bereziki gazteengan. Ezinbesteko gaitasun bat, etorkizunean egunero beharrezkoa izango duten gaitasun bat. Izan ere, irakurketa ez al da izan ezagutza geureganatzeko tresna eraginkorrena belaunaldietan zehar? Bere onuren artean asko aipa genitzake, baina irakurketa hezkuntzaren oinarrizko tresna bat dela esango nuke ezbairik gabe.
Arestian aipatutakoaz gaindi, badirudi irakurtzeko gaitasun gabezia horren eraginez, egun kontraesan bat sortzen ari dela. Bizitzen ari garen gizarte digitalizatuan, gailu guztietan eta une oro informazio kopuru izugarria etengabe jasotzen ari garen garaian, sekula baino garrantzitsuagoa dirudi komunikazio gaitasun trebatua izateak. Jasotzen dugun informazio zaparrada guzti hori prozesatu eta interpretatzeko gaitasuna izateak. Izan ere, eta esaerak dioen moduan, asko balio du gaztearen indarrak, baina ez ote du hainbeste balio landuriko buru azkarrak…
Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu, eta helduon jarrerak zeresan handia duelakoan nago. Topikoa da bai, baina esan beharrik ez dago gazteak direla gizartearen isla argia. Jakina da gazteek ikusten dutenetik gehiago ikasten dutela entzuten dutenetik baino. Mahaigaineratu beharreko eztabaidak beraz, ez ote luke izan behar, helduok eskaintzen dizkiegun ereduak egokiak ote diren?
Kimuek etorkizuneko argia egoki baliatu behar badute, sustraiak sendo errotzeko baliabideak erein beharko…
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]