Sustrai Erakuntza: “AHTk ez du balio merkantziak garraiatzeko”

  • Hori da Sustrai Erakuntzak astearte honetan Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldian azaldutakoaren ondorio nagusia. Bere ustez, alternatiba ohiko trena hobetzea eta indartzea da, bai bidaiariak bai salgaiak eramateko.


2020ko irailaren 23an - 13:05

Fundazioak esan zuenez, gobernuek amu gisa erabiltzen dute AHTk salgaiak garraiatzen dituela, eta horrela kamioi kopurua murrizten dela errepideetan, baina bere aburuz ez da egia: “Bidaiari-trenetan eraman daitezkeen paketeak eta antzekoak eramateko bai”, baina ez askoz gehiago ez. Sustrai Erakuntzak balio eza hori erakusten duten hainbat erakunderen arrazoiak eta txostenak bildu ditu:

“CEOE Espainiako enpresarien elkarteak behin eta berriz esan du Abiadura Handiko Lineak ez direla “merkantziak garraiatzeko fidagarriak eta egokiak”. Gainera, azpiegitura horretan egindako gehiegizko gastua kritikatu dute, eta agerian jarri dute merkantziak eramateko ohiko trenbideak mantentze lanik gabe utzi izana. Esate baterako, Ekonomia Aplikatuko Azterlanen Fundazioak (Fedea), bere patronoen artean Espainiako Bankua duenak, honako hau dio bere azterlanetan: “Abiadura Handian egindako inbertsioak murriztu egin ditu sare konbentzionala garatzeko eta mantentzeko inbertsio asko”.

Azterketa mota hori erakunde ofizial batzuetara ere iritsi da. Europako Kontu Auzitegiaren kasua jarri du adibide gisa Sustraik, izan ere, Espainako Estatuan AHTri buruz egindako azterlanean arazo larriak aurkitu ditu: “gainkostuak', trafiko aurreikuspen baikorregiak”, “gaizki egindako kostuaren eta onuraren azterketa”, eta “epe luzeko iraunkortasunaren azterketa kritikorik ez egitea”. Antzeko ondorioak atera ditu Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independienteak (AIREF). Estatuko Gobernuak sortutako erakunde ikuskatzaile horrek zehaztu duenez, AHTren errentagarritasun ekonomikoa “ezer ez eta minimoa arteko da”. Hori dela medio, egungo trenbidea hobetzeko gastuak handitzea eta abiadura handiko trenbide berrietarako inbertsioak murriztea proposatu du.

Fundazioaren iritziz, Nafarroan, AHT “adreilua eta hormigoiaren” garaikoa da: “Ibilbidea 2004an onartu zen eta bakarrik bidaiariak soilik garraiatzeko. Hala, Anai Astiz Sustapen kontseilariak bere garaian azaldu zuen Nafarroako AHTaren zati batzuek ezin izango zutela merkantziarik eraman, gehiegizko maldak zituelako”. 2017an proiektua azaldu zitzaion Iruñerriko Abiadura Handiko Patzuergoko Zuzendaritza Kontseiluari, adieraziz Landabengo industrialdearen lotura, salgaien trafikorako, tren konbentzionalaren zabalera iberikoko trenbideak erabiliz egingo zela.

Horrela trenbide-sare bikoitza sortu nahi dela salatu du fundazioak: “AHTaren trenbide berriak bidaiariak distantzia luzeetan eta abiadura handian garraiatzeko baino ez lirateke erabiliko. Eta tren konbentzionalaren trenbideak, salgaien garraiorako eta geratzen diren aldiriko bidaiarien zerbitzu urrietarako”.

Eta hori guztia, “Nafarroako egungo trenbidearen hobetzea erraza denean, ia azpiegitura osoa prest baitago ia obrarik gabe bigarren bide bat ezartzeko. Horrek gure trenbide-sarearen ahalmena handituko luke trenak eramateko, bai bidaiarenak, bai merkantzienak”.

Mugikortasuna eta trena

Europako Mugikortasunaren Astea iragan berri da eta Sustrai Erakuntzak salatu du Nafarroan ez dela trenbidea hobetzeko inolako proposamenik egin. “Gauza bera gertatzen da Nafarroarako Mugikortasun Jasangarrirako Gidaplanarekin. Nafarroako Gobernuak laster onartuko du hori, eta ez dirudi trenbidearen gaineko ekintzarik eginen duenik, ezta zeharka ere”.

Ohiko trenaren alde egin behar dela dio fundazioak hori delako garraiobiderik jasangarriena: “Salgaiak nahiz bidaiariak garraiatzeko aukera ematen baitu, eta zerbitzua ematen die bai Nafarroako eskualdeei, bertatik aldiriko joan etorriak egiteko, bai ibilbide luzekoei. Beraz, autoak eta kamioiak errepideetatik kentzeko gai den garraiobide bakarra da”.

Guztiaren ondorioz, Sustrai Erakuntzak Nafarroako parlamentuari eskatu dio trenbide-politika berria planifikatzeko. Batetik, egungo trenbide-sarea hobetzeko inbertsioak egitea, bidaiarien garraioa hobetzeko, bereziki aldirikoena, eta merkantzien trenbide-garraioaren kuota igotzeko. Eta, bestetik, AHTaren egungo lanak bertan behera utz ditzatela, “xahuketa ekonomikoa eta ingurumen zentzugabekeria direlako, eta inondik ere ez duelako balioko Nafarroako garraioa jasangarriago izateko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garraioa
2025-01-23 | Leire Ibar
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan garraio publikoaren deskontuak mantenduko dira, oraingoz

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek aurreratu dute helburua %50eko deskontuarekin jarraitzea dela, baina oraindik Espainiako Gobernuaren erabakiaren zain daudela finantzaketa ziurtatzeko.


2025-01-08 | Julene Flamarique
12 urtetik beherakoentzako doako garraio publikoa EAEra iritsi da: Araba asteartean hasi da eta Bizkaia eta Gipuzkoa otsailean

Pilaketak saihesteko, Euskotrenek aparteko neurriak ezarri ditu Bat txartel pertsonalizatua tramitatzeko. Neurriaren lehen hilabetean, nahikoa izango da NANa edo familia-liburua aurkeztea doako garraioa eskuratzeko.


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2024-12-26 | Leire Ibar
Nafarroak garraio publikoaren %50eko deskontuak ekainera arte mantenduko ditu

Garraio publikoaren %50eko deskontuak sei hilabetez luzatuko ditu Nafarroako Gobernuak, 2025eko ekainaren 30era arte. Espainiako Gobernuak garraio-txartelaren kostuaren %30 hartuko du bere gain, eta Nafarroako Gobernuak %20. Aurreko urtearekin alderatuta, 2024ean garraio... [+]


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


2024-12-19 | Leire Ibar
Garraio publikoa garestitzearen aurka mobilizatu dira Bilbon

Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]


2024-12-10 | Jon Torner Zabala
Avanza autobus enpresari kontratua ez luzatzea eskatu dute Debagoieneko alkateek

Gipuzkoako Foru Aldundiak Avanza enpresarekin duen kontratua amaitzear denean, hura ez luzatzeko eta “zerbitzuan hobekuntzak” jasoko dituen kontratu berria onartzeko eskatu diote Debagoieneko alkateek.


2024-11-20 | LAB sindikatua
Garraiolariok ere komunera joan beharra dugu

Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.

Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]


2024-10-31 | ARGIA
12 urtez azpikoentzat garraio publikoa doakoa izango da EAEn

Garraio publikoa dohainik erabili ahal izango dute 12 urtetik beherako EAEko haurrek. Administrazio gehienek babestu dute neurria, eta datorren urteko urtarriletik aurrera sartuko da indarrean.


2024-10-23 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Aparkalekuak

Japonian auto (pribatu) bat izateko aparkaleku (pribatu) bat izatea derrigorrezkoa da. Neurria polemikoa iruditu dakiguke, hemengo araudiak (hemengo balore sistemak) autoaren gordailua publikoa den espazioak hartzea onartzen duelako. Hau da: arazoa publikotasunaren... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-09 | Leire Ibar
Erretiro adina aurreratzeko lanuzteak egitera deitu dute garraio sektorean

Sektoreko gidarien "egoera prekarioa" salatu eta lan baldintzak hobetzeko premia azpimarratzeko egin dituzte deialdiak CCOO eta UGT sindikatuek. Hiru sindikatuak eskaerak "oso motz" geratu direla kritikatu du. Hego Euskal Herrian 50.000 langile inguru daude... [+]


Eguneraketa berriak daude