Sustrai elkartea ez doa Nafarroako mugikortasun batzordera, AHTan erabakiak hartuta daudelakoan

  • Ingurumenaren aldeko eta alferrikako azpiegitura handien kontrako borroketan ezaguna den Sustrai fundazioak jakinarazi du planto egingo diola Nafarroako Legebiltzarraren Mugikortasun batzordeak bilerarako egindako deiari. Berrikitan Madrilen 2.852 alegazio entregatu zituen Sakanan AHTarentzako egin nahi duten bide berriaren kontra.


2018ko martxoaren 05ean - 16:14
Iruñea-Gasteiz AHTari egindako alegazioak aurkezten Madrilen. (Argazkia: Sustrai fundazioa)

Martin Zelaia buru duen Sustrai Eragintza fundazioak jakinarazi duenez, berak 2015ean sortzen bultzatu zuen Mugikortasun batzordetik egin dioten gonbidapenari ezezkoarekin erantzun dio. Zabaldutako agirian argudiatu duenez, "zertarako balio ote du Mugikortasunerako Batzorde batek erabakiak hartuak izan badira Legegintzaldi honen lehen egunetik eta urratsez urrats burutzen ari badira, batzuetan publikoki, eta besteetan, pribatuki?".

Batzordea hasieran baldin bazen "trena bilakatzea nafarrentzako garraio eredu publiko eta sozialaren muina", Sustraik jarraitzen du proposatzen "aztertzea nola sustatu trena eskuragarriago, erabilgarriago, ekonomikoago eta moldakorragoa izan dadin. Azken finean, trenaren aldeko apostu irmoa egin etorkizunerako gakoa delakoan". Hala ere, sortuz geroztik batzordea hilabete luzez geldirik egon den bitartean, bitarte horretan  Nafarroako Gobernuak jarraitu egin du aurrerapausoak ematen Abiadura Handiko Trena bultzatzeko. Orain, "mugimendu guzti hauen erdian –dio Sustraik– Mugikortasunerako Batzordea jarri da martxan. Ez dakigu zeintzuk diren helburuak, zein den bide orria… Ez dakigu zergatik duten hainbeste presa bukatzeko orain arte geldirik izan dutenean. Ez dugu ezagutzen nork parte hartu duen eta zein txosten eskatu egin diren…(...) Sustrai ez da joanen Parlamentuaren Mugikortasunerako Batzordera. Konklusioak idatzita daude. Guk jarraituko dugu lanean astakeria hau geldiarazteko. Etorkizuna hemen dago, Prestazio Handiko Trena diru publikoa da pentsioak bezainbeste".

Berrikitan, Guaixek zabaldu zuenez, AHTren egitasmoari 2852 alegazio aurkeztu dizkiote Sakanatik Madrilen, Sustrai elkarteak bultzata. Haietatik 119 Itza eta Oltzako zendeetan jasotakoak dira eta gainontzeko 2.733ak Sakanan. Aipatzekoa da sakandarrek sinatutako alegazioen % 29,3 arakildarrenak direla. Iruñetik Gasteizerako proiektua denez, Gasteizen ere pareko ekitaldia egin zen. Batzuen eta besteen artean 11.000 bat alegazio aurkeztu zituzten.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-12-18 | ARGIA
Euskal Y-a ez da Ipar Euskal Herriarekin lotuko gutxienez 2042 urtera arte

Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean.


AHT: Nafarroa-‘Euskal Y’ loturarako “hirugarren” alternatiba bat aztertzen ari da Espainiako Gobernua

Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Zundaketa lanak egiten hasi dira Otsobi kontzejuaren lurretan, baimenik eskatu gabe

Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak plataformak jakinarazi du egoera: "Izako Udalari edo Otsobiko kontzejuari... [+]


Lapurdi zeharkatzekoa duen AHT proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu dute

Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.


AHTren Ezkio-Itsasoko loturak “arazoak” dituela dio Espainiako Gobernuak eta Gasteizkoaren alde egin du

Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.


AHTren obrak eta Renfe: murrizketak eta buruhausteak Gipuzkoako tren zerbitzuan, zazpi urtez

2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]


2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: “Trena benetako garraiobide bihurtu dadin”

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude