Sari Nagusia jaso duten lanak ARGIAko elkarrizketak izan dira (Aiurrik grabatutako bideoan Colinaren bertsoak ikusentzungai). Kristiane Etxaluzi Jakinen eginiko elkarrizketa-biografiak jaso du Sari Berezia. Eta Irunero udal aldizkariko erreportaje sortagatik hautatua izan da Kazetari Berria.
Sustrai Colina, Sari Nagusia: Kantuz galderak, airean sentitzen ziren erantzunak
Bertsotan egin du saritu nagusiak bere hitzaldia. Bere buruari egingo lizkiokeen galderak jaulkiz (zorrotzak, Colinarenak ohi direnez). Aiurrik grabaturiko bideoan ikusentzun ditzakegu:
Epaimahaiaren hitzetan, "irakurlea erakartzea lortzen du hasieratik. Trebea da hizkuntzarekin jolasten. Eta aurrelan handia nabari da elkarrizketa hauetan".
Amagoia Gurrutxaga, Sari Berezia: "Irakurleak dira gure benetako sostengu"
Amagoia Gurrutxagak eskertu ditu sari horren prozesuan parte hartu duten denak. Tartean, ama, "eskolara joan aurretik irakurtzen irakasteagatik" eta aita "txiste, esaera... kontatzeko modu bereziak deskubritzeagatik"; "ez ditugu gauza berak irakurtzen, ezta beharrik ere. Baina neure kontaketa egiteko zumeak eman zenizkidaten". Berriari ere eskertu dio, idazten bertan ikasi izana eta Jakineko Lorea Agirreri, elkarrizketa egitea eskaintzeagatik eta elkarrizketa egiten laguntzeagatik. Kristiane Etxaluz ezagutzen oraintxe hasi dela aitortu du, hainbeste egindako eta bizitakoa ezin dela elkarrizketa bakarrean kabitu. Haren ekarpena nabarmendu dute bai Gurrutxagak, bai epaimahaiak.
Euskarazko komunikabideen estrategikotasunaz mintzatu da azkenik: "Irakurleak, zuek zarete kazetarien lanerako benetako bultzada. Gainerako arloekin alderatuta jartzen diren indarrak ikusita, ez daukat hain argi erakunde publikoek garbi duten euskarazko komunikabideen estrategikotasuna".
Epaimahaiak azpimarratu du elkarrizketa-biografia hau sakona baina irakurterraza dela, eta "bizi-gogoa transmititzen duela". Baita euskararen aldaerari eutsi izanak ematen duen hurbiltasuna.
Unai Oiartzun, Kazetari Berria: "Inguru erdaldunetan euskaraz aritzen diren kazetariak ekarri nahi ditut gogora"
Unai Oiartzunek eskertu zuen, sari hau "bultzada handia dela hasi berriontzat". Irunero eta Antxeta Irratiko lankideak ere eskertu zituen. Jarraian, bi aipamen egin zituen: "tokiko komunikabideetako lana saritu izanari balio handia ematen diot. Sarri baldintza txarretan aritzen gara, baina beharrezko da lan hau". Eta bereziki, "inguru erdaldunetan euskaraz aritzen diren kazetariak" ekarri zituen gogora: "Besarkada handi bat haientzat denentzat".
Rikardo Arregi gogoratuz, euskara indartzen egin dena eta egiteko dagoena
Ana Karrere Andoaingo alkateak aipatu zuen teknologia berrien eskutik, hedabide motak gehitzen doazela eta jarraituko dutela. Eta "hauetan euskara lehentasun izatea ezinbestekoa da. Hizkuntzak bizi behar badu, hor ere bizi behar du" azpimarratu zuen.
Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak gogora ekarri zuen aurten 50 urte bete direla Rikardo Arregik euskararen gaineko mintzaldi sutsua egin zuela Usurbilen, Udarregiren eskulturaren aurrean. "Berak euskarari buruz egin zuen iragarpen ezkorrak ezerezean geratu da. Har zioenez, 'martxa honetan ez da izango euskara hitz egingo duenik'. Zorionez, ez zuen asmatu. Bere iragarpena ez zen bete, besteak beste, berak eta bere belaunaldiak ekinaren ekinaz jarri zituzten oinarriei esker". 50 urte hauetan hezkuntzan eta komunikabideetan egindako lana aipatu du, eta euskararen berreskurapenean egindako lorpenak balioan jarri ditu. "Egungo kezka nagusia ez da biziraupena, baizik, bizi indarra, hizkuntza bizia izatea. Asko egin dugu baina asko dugu egiteko. Baina ausardia bada ere, esango nuke Rikardo Arregi bera asko poztuko zatekeela egungo egoera ikusita, eta batez ere ikusita askoz gehiago egiteko prest gaudela, adostasunez". Horretarako komunikabide eta kazetarien lana oso garrantzitsua dela adierazi zuen, eta hauen lana txalotzen duela.
Ekitaldiari amaiera aurkezle lanetan aritu zen Garazi Kamio idazleak eman zion. Ekitaldi osoa asko jantzi zuten bere hitzek, baita amaiera ere. "Rikardo Arregi berriz gogora ekarrita, bihar dira 47 urte Andoainen haren hil kanpaiak entzun zirela. Gaur saritu diren ARGIA eta Jakinen utzi zuen sinadura, beraz, gurpilak aurrera darrai. Baina duda egiten dut Andoaini begira kezkarik ez ote lukeen izango, bertako euskararen erabileraren putzu sakonaren aurrean. Erabilera %18 soilik dela ikusita. Zer esango luke? Esan ez dakit, baina seguruena esan baino egin egingo luke". Andoainen ekiteko gogo horri eutsita, irailaren 24an Andoain Euskaraz eguna ospatuko dutela iragarriz amaitu zuen sari banaketa, hurrengo urtera arte agurtuz.
Kazetaritza Saria eta Komunikazio Saria banatuko dituzte antolatzaileek. Epaimahaiak launa finalista aukeratu ditu sari bakoitzeko. June Fernández Kazetaritza sariko finalistetako bat da ARGIAn argitaratutako “Nerabeak eta sexu-heziketa: pornoa ote da arazoa?”... [+]
Bideak podcastak Kazetaritza saria irabazi du, eta Lore hostoak podcastak Komunikazio saria. Menane Oxandabaratz omendu dute Ohorezko Mugarriarekin.
Aurtengo finalisten berri eman du Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren epaimahaiak. Azaroaren 30ean izango da sari banaketa ekitaldia Andoainen. Zortzi finalisten artean Kazetaritza eta Komunikazio sari bana emateaz gain Elixabete Garmendia eta Patxi Baztarrika omenduko dituzte... [+]
Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren deialdia aurkeztu dute Donostian. Azaroaren 25ean egingo dute sari banaketa ekitaldia eta Martin Ugalde idazle andoaindarra omenduko dute.
Aldizkari digitalak Komunikazio saria jaso du, eta Hurbiletik saioak, berriz, Kazetaritza saria.
Rikardo Arregi Sarietan euskarazko kazetaritzan mugarri izandako hamar proiektu komunikatibo omendu dituzte aurten. Horien artean Anaitasuna aldizkariaren zuzendari ohia, Angel Zelaieta, nire aitatxo. Begoña Arregiren eskutik jaso zuen saria; benetan, momentu hunkigarria... [+]
Rikardo Arregi saria jaso du ARGIAk ostiralean eta 1980an ARGIAri eutsi eta ekin zion lehenengo lantalde hari eskaini diogu. Langile talde horren ordezkari, Joxemi Zumalabe gogoan, Josu Landak, Iñaki Uriak, Joxemari Ostolazak eta Pello Zubiriak jaso zuten, Estitxu... [+]
Urtero Andoaingo Udalak euskarazko kazetaritzako lanak nabarmenduz ematen dituen Rikardo Arregi Sariek 30. aldia izan dute aurtengoa. Horregatik, ekitaldi berezia izan da urriaren 26an Bastero antzokian egindakoa eta baita sarien planteamendua ere: "Hamar mugarri" izan... [+]
Rikardo Arregi Sariak aurten 30. edizioa ospatu du. "Hamar mugarri" saritu ditu aurtengoan, eta horien artean bat "Zeruko Argiatik ARGIAra" izenekoa izan da. ARGIA egiten duen egungo lantaldeak, bereziki eskaini zion saria 1980an ARGIAri eutsi eta ekin zion... [+]
Andoaingo Udalak deitzen dituen Rikardo Arregi kazetaritza sariak banatu dituzte larunbatean. Kulturrizketak telebista saioak jaso du sari nagusia eta Kixoteneak erreportaje ilustratuen liburuak aipamen berezia.
Sustrai Colinak jaso du Rikardo Arregi Sari Nagusia, ARGIAn eginiko elkarrizketengatik. Amagoia Gurrutxagak Sari Berezia irabazi du, Kristiane Etxaluzi Jakin aldizkarian egindako elkarrizketa-biografiagatik. Eta Unai Oiartzunek merezi izan du Kazetari Berriaren saria, Irunero... [+]
Julen Iriondo Martinez de Zuazok jaso du euskarazko kazetaritzaren XXVII. Rikardo Arregi sari nagusia eta Samara Veltek kazetari gaztearena. Mikel Ibargoien eta Iñigo Astitzen lanek sari berezia izan dute.