Surf parkerik ez dute eraikiko Donostiako Antondegin, udal gobernuak atzera egin du

  • Donostiako Udalak El Diario Vascori filtratu dionez, ez dute olatu artifizialen surf parkerik eraikiko Martutene eta Txomiñenea auzoen artean dagoen Antondegi mendian. Albisteak sorpresa eta poza eragin du mugimendu ekologistan, izan ere, orain arte EAJ eta PSE-EE sendo ari baitziren igerileku erraldoi horren alde lanean, oposizioari entzungor. Atzera egin dute ordea, eta hurrengo urteetako Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorrean (HAPO) eremu horiek guztiak nekazal eremu gisa izendatu eta askoren ustez zentzugabeak ziren plan hauek lurperatu dituzte. Wavegarden enpresak Donostian beste kokaleku baten bila hasi dela jakinarazi du.


2024ko maiatzaren 21ean - 00:00
Azken eguneraketa: 08:18

Duela hiru urte eta erdi, Donostiako Antondegi mendian surf parke bat egiteko asmoa zutela jakin berritan idatzi genuen erreportajea honela amaitu genuen:

“Ikusteko dago Gipuzkoan gai izango diren herri mugimenduak eta oposizio politikoa EAJ-PSE udal gobernuaren norabide neoliberala geratzeko. Azken urteetako aurrekariak ikusita –hiriaren erdigunea hankaz gora jarri duen metroan milioika euro xahutu, hirian AHTarentzat lurpeko geltokia egin, dozenaka hotel gehiago ireki, uhartean lau milioi euroko eskultura ordaindu, aldirietan erraustegi bat abian jarri, Garbera merkatalgunea bikoiztu, ondare arkitektonikoa zaborraren pare zaindu, eta abar–, talka iragartzeak ez dirudi erokeria. Nola amaituko den? Hori ikusteke dago”.

Erantzuna maiatzaren 17an argitu zen ustekabean: Ez dute olatu artifizialen surf parkerik egingo Antondegin. Hala filtratu diote –Donostiako Udaleko Urbanismo Sailak, itxura guztien arabera– El Diario Vascori, ostiralean argitaratu zuenez. Lurrak berriro ere nekazal lur izendatuta, baztertuta geratu da Wavegarden enpresaren asmoa. Vocentoko egunkariak jakinarazi duenez, ordea, enpresa ez dago amore emateko eta dagoeneko hirian bertan beste kokaleku bat bilatzen ari da halako igerileku bat egin asmoz.

Antondegi gaur egun. Lander Arbelaitz / ARGIA CC-BY-SA

Antondegiren magalean duela urte dezente egin nahi izan zituzten 3.000 etxebizitzei ere atea itxi diete erabat, artikuluan aipatzen denez, Loiolako militarren kuartelen eremuan, "aukera hobeak" daudela iritzita. Urbanismo Sailak aipatu du Antondegi hiriaren gerriko berdearen parte dela eta bere balio naturala babestuko duela, orain arte EH Bildu, Elkarrekin Donostia eta eragile ekologistek etengabe azpimarratu eta eskatzen ziotena.

HAPOaren zirriborroan jasotako informazioa da ostiralean El Diario Vasco-k argitaratu duena. Oraindik tramite luzea gainditu beharko du zirriborro horrek behin-behinean onartua izan arte, baina "apustu irmoa" egina dagoela adierazi du EAJko Urbanismo zinegotzi Nekane Arzallusek aipatu egunkarian.

Proiektuaren aurkako oposizioa hasi da garaipena ospatzen. Hiriko EH Bilduk ostiralean bertan honakoa idatzi zuen sare sozialetan: "PNV eta PSEk atzera egin eta sen ona gailendu da. EH Bilduk larrialdi klimatikoaren testuinguruan interes orokorraren alde lanean segituko du". Olatuak itsasoan lelopean sortutako Antondegi Berdea plataformako Eguzkik, beste adibide bat ekartzearren, honakoa adierazi du sare sozialetan: "Garaipena! Antondegi behintzat libratu da olatu artifizialetik. Ez da, ez, albiste txarra!!".

Uhin artifizialarekin bueltaka

Badira zenbait urte baga artifiziala eraikitzeko asmoak publikoki aipatu izan dituztela hiriko agintariek.

2007ko proiektua, olatu artifiziala Zurriolako hondartzan.

Historiarako geratu da Odon Elorza alkate zen garaian, 2007an, aurkeztu zuten olatu artifizialaren proiektua. Zurriolako hondartzan bertan, itsaso barrenean, 230 metro luzeko, 40 metro zabaleko eta Kursaal eraikinaren altuerako uhin mekaniko erraldoia egiteko asmoa adierazi zuten. Ander Usabiagak berreskuratu zuen sare sozialetan El Diario Vasco egunkarian Mitxel Ezquiagak orduan idatziriko artikulua, non asmakizuna aurkezten zuen “Gipuzkoa berritzailearen irudi” gisa. Hura ere ez zen turismoa erakartzeko proiektua izango, “energia berriztagarriak bultzatzea” zen asmoa, nahiz eta turismo zinegotziak aurkeztu ideia. Olatuaren proiektua inauguratzeko, zer eta energia berriztagarriei buruzko nazioarteko jardunaldiak antolatuko zituztela jakinarazi zuten, hirira etortzeko Al Gore edo Bono abeslaria gisako pertsonaia ezagunen izenak hasieratik aipatuz. Ez zen sekula egin eta proiektuak historiaren zabortegian amaitu zuen.

Hamarkada bat beranduago, 2017an, Ernesto Gasco Donostiako alkateordeak –gaur egun Espainiako Gobernuko haurren pobreziaren aurkako goi mandataria– adierazi zuen olatu artifiziala egiteko asmoa, oraingoan hiriaren periferian: Altzan edo Zubietan. 2018an surfari buruzko nazioarteko jardunaldi batzuetan berriz aipatu zuen ideia, baina oraingoan esan zuen Espainiako militarren kuartel berria Martuteneko Antondegin egiten ez bazen, bertan egitea proposatuko zutela. Uda sasoian “hondartzetako pilaketak saihesten lagunduko” zukeela esan zuen, baita 500 lanpostu sortuko zituzkeela ere, aurrez aipatu dugunez.

Esan bezala, 2020aren hondarretan, etorri zen Antondegiko proposamena, eta 2024ko maiatzean, atzera bota dute.

"Surfaren balioen aurka"

Europako surflariek sortutako irabazi asmorik gabeko Surf Rider elkartea – nazioartean 50.000 bazkiderekin– azpiegitura horien aurka posizionatu zen 2020an. Beren webgunean argudiategi osoa irakur daiteke. Funtsean diote Surf Park-ek ingurugiroari egiten dioten kaltea surfari egiten dioten ekarpena baino handiagoa dela.

ARGIAk surf parkeen gaiari jarraipena egiten dio eta kanal honetan aurkituko ditu interesa duenak artikulu gehiago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Surf parke artifizialak
2023-04-03 | Jon Torner Zabala
Surf parke bat atzera bota dute Landetan, pozik dira ekologistak

Frantziako Estatuan eraikitzekoak ziren hainbat surf parkeren proiektuak bota dituzte jada atzera. Castets Landes-ekoa izan da azkena, La Rèleve agerkarian irakurri dugunez. Egitasmoak aurreikusten zuen ur eta energia xahuketa salatu duten gizarte mugimenduak pozik agertu... [+]


2022-06-13 | Jon Torner Zabala
Donostiako olatu artifizialen parkeak ingurunean eragingo lukeen kalteaz ohartarazi du hainbat adituk

Donostiako Antondegin surf parke arifiziala eraikitzeko proiektuaz txosten teknikoa egin du ingurumen aholkulari Javier Ferreresek, Antondegi Berdea taldeak eskatuta. Instalazioak eragingo lituzkeen kalteak aztertu ditu txostenean, zeina sinatu duten kontserbazioaren eta... [+]


Olatu artifizialen Surfcity proiektuaren aurka antolatzen hasi dira herritarrak Sabadellen

Surfa egiteko olatu artifizialen 140 metro luzeko igerileku bat, bigarren igerileku bat, jatetxe bat, bi taberna, skatepark bat eta aparkalekua. Horixe da Sabadell Surfcity izenburupean udalak eta enpresa pribatu batek aurkeztu duten proiektua. Hamalau milioi euroko inbertsioa... [+]


“Denok probatu nahiko genuke olatu artifiziala, baina merezi du?”

Bizitzaren parte oso garrantzitsu bat da surfa Janire Virgala (1990, Andoain), Arkaitz Bardaji (1979, Añorga), June Torrealdai (1984, Antigua) eta Jabi Iraizoz (1978, Iruñea, Nafarroa) surflarientzat, eta Antondegin egin nahi duten olatu artifizialen parkearen... [+]


2021-06-21 | ARGIA
Frantzian bi surf parke egitasmo bertan behera geratu dira ekologisten borrokei esker

Loira Atlantikoan dagoen Saint-Père-en-Retz udalerrian olatu artifiziala ezartzeko egitasmoa atzera botatzea lortu dute. Itsasotik hamar kilometrora zortzi hektareako nekazaritza lurrak erabiltzeko asmoa zuten. Bestalde, Sevran udalerrian, Seine-Saint-Denis... [+]


2021-05-27 | ARGIA
Sinadura bilketa abian Donostiako surf parkearen aurka

Olatu artifizialak sortzeko azpiegitura Donostiako Antondegi mendian jartzearen aurkako sinadura bilketa abiatu dute sarean. Antondegi Berdea, olatuak itsasoan izeneko kanpaina abiatu dute orain zenbait aste hainbat eragilek.


2021-05-04 | ARGIA
Donostiako olatu artifizialen proiektua bertan behera uzteko eskatu du hainbat surflarik

Donostian eraiki nahi duten olatu artifizialezko Surf Park egituraren aurka hamabost argudioko manifestua aurkeztu dute. Gipuzkoako hainbat surflarik manifestua sinatu dute dagoeneko eta proiektua gelditzeko sinadura bilketa zabaltzea da orain asmoa.


2021-03-10 | Axier Lopez
Donostian eraiki nahi duten surf parkearen aurkako plataforma sortu dute: Antondegi Berdea - Olatuak Itsasoan

Surfaren eta ekologismoaren inguruko zenbait eragilek Antondegi Berdea - Olatuak Itsasoan kolektiboa osatu dute. Martutene auzoko Antondegi mendian, itsasotik lau kilometro eskasera eta hirian urbanizatu gabe geratzen den leku gutxi horietako batean, Donostiako Udalak eraiki... [+]


Surf park bat Donostian?

2015ean, munduko surflaririk ezagunenetako bat den Kelly Slater-ek gizakiak sortutako lehen olatua aurkeztu zuenetik, olatu artifizialak eraikitzen hasi dira –ez polemikarik gabe– batean eta bestean. Donibane Lohizunen herritarrek halako proiektu bat atzera bota eta... [+]


Donostiako olatu artifizialen proiektua gaitzetsi du Eguzkik

Martutene aldean, Antondegin, olatu artifizialen gainean surf egiteko proiektu bat "berreskatatu" du orain dela gutxi Eneko Goia Donostiako alkateak. Olatuok aisialdiari zuzendutako gune zabalago baten bihotza izango lirateke.


Olatu artifizialen aurka posizionatu da 2020an nazioartean 50.000 bazkide dituen Surfrider fundazioa

Irabazi asmorik gabeko eta mundu osoan 50.000 bazkidetik gora dituen Surfrider fundazioaren Europako federazioak honela adierazi du 2020ko ekainaren 15eko data duen oharrean: “Surfrider Europe-k ez du inongo olatuen igerilekuen proiekturik babesten”. Bertan diote... [+]


Donostiako surf parkeak desagertze arriskuan dauden hegazti ugariren habitata hondatuko lukeela salatu dute

Martutene auzoan dagoen Antondegi gainean surfa praktikatzeko eraiki nahi duten azpiegitura erraldoiak kezka sortu du hegaztiak eta haien habitatak ikertzen, babesten eta ezagutarazten aritzen den Itsas Enara ornitologia elkartean eta SEO/BirdLife-en. Kokagune honetan gutxienez... [+]


Surf Park bat egin nahi du Donostiako Udalak Martuteneko mendi batean

Martutenen bederatzi hektareako azpiegitura eraiki nahi du Eneko Goiaren udal gobernuak. Hala ekarri du Gipuzkoako El Diario Vasco egunkariak abenduaren 30ean. Itsasotik lau kilometrora legoke Surf Park hau, hiriaren inguruetan urbanizatu gabe geratzen den mendi gutxi horietako... [+]


2020-12-09 | Euskal Irratiak
Donibane Lohitzuneko Surf Parkearen proiektua geldirik mementuko

Hainbat elkartek alarma piztu zuten Donibane Lohitzuneko Surf park proiektuaren kontra. Uhain artifizialak eta inguruan hotelak. Hara ze itxura ukango zuen guneak. Baina dirudienez ez da urrunago joanen.


2020-10-06 | Euskal Irratiak
“Uhain artifizialen kontra bildu dira Getariako surflariak”

«Rame pour ta planète», surf rider fondation… hainbat elkarteek alarma jo dute Donibane Lohizuneko Surf Park proiektuaren aintzinean.


Eguneraketa berriak daude