Historiako emakume surflari arrakastatsuenak sexismo etengabea salatu du

  • Layne Beachley historiako emakume surflari arrakastatsuena da, zazpi aldiz irabazi du munduko surf txapelketa. Horraino heltzeko egin behar izan dituen  “sakrifizioak” kontatu dizkio The Guardiani. Azaldu duenez, “egun emakumezkoen surfa onartua dago aurreko belaunaldietako surflari emakumeek egindako esfortzu izugarriarengatik”. Oraindik egiteko asko dagoela ikusten du.


2017ko martxoaren 15ean - 12:39
Layne Beachley

“Emakumeok ahalmen gutxiago dugula entzuten dudanean, 1988 urtea etortzen zait burura”, dio Beachleyk. Urte horretan sartu zen Surflari Profesionalen Elkartean, ia emakumerik ez zegoenean. “Hasieratik mehatxatuta eta gutxietsia sentitu nintzen, gizonek uste zuten guk ez genuela eskubiderik uretan sartzeko, ezta indarrik ere”, adierazi du. “Bakarrik sentitzen ginen, ez genuen babesik”. Baina, edozein oztoporen gainetik, borroka egitea erabaki zuten.

Neska bakoitzak bere erara egin zion aurre egoerari. Askok nortasun krisiak pairatu zituzten, Beachleyk azaldu duen moduan. “Aitorpena lortzeko edozer egiteko prest zeuden, askok uste zuten bide bakarra zela gizonak bezala jokatzea, gizonak bezala surfeatzea, hitz egitea, janztea”.

Bitartean, Wendy Botha, Pauline Menczer eta Pam Burridge bezalako emakumeak munduko lehiaketetan parte hartzen ari ziren, gizon onenekin batera. “Aitzindariak izan ziren, ondorengo belaunaldikooi bidea ireki ziguten”, ziurtatu du. Baina “musu-truk” egiten zuten: 1988ko emakumezko munduko txapeldunek 155.000 dolar irabazi zituzten, 16 lehiakideren artean banatzeko. Gizonek, berriz, 1,26 milioi dolar banatu zituzten 32ren artean. “Emakume hauek inspirazioa izan ziren guretzat”, azaldu du Layne Beachleyk.

Hamar urte geroago bere lehen munduko titulua irabazi zuen. Garai hartan ere sakrifizioak egin behar izan zituzten, ordea. “Lehiaketetan geundenean ezin genuen ostaturik ordaindu eta edonon egiten genuen lo, sariak saltzen genituen dirua irabazteko”.

Baina esfortzuak saria dakar. Pixkanaka, emakumezkoen surfa sendotu egin da, eta egun kirol duina eta onartua dela dio. “Harro sentitzen naiz etorkizuneko surflarientzako oinarria finkatu dugulako”, adierazi du Beachleyk. Hala ere, oraindik ez da lortu erabateko berdintasuna. Soldatak ez dira parekideak eta bere hitzetan, emakumeei lorpen handiagoak exijitzen zaizkie gizonei baino.      

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Surfa
2022-06-17 | Leire Artola Arin
June Torrealdai, Emakumea* Surflari elkarteko kidea:
“Surfa egiten dugu, baina guretzat inportanteagoa da emakume* sarea sortzea”

Ekainaren 18an, larunbatean, Emakumea* Surflari elkarteak topaketa antolatu du Zarautzen: surfa, jolasak, bazkaria, musika... Emakumeak* elkartu eta ezagutarazi, horixe da oraingoan ere helburua. June Torrealdai elkarteko sortzaile eta surflariak dio "online eskatuta... [+]


Olatu artifizialen aurka posizionatu da 2020an nazioartean 50.000 bazkide dituen Surfrider fundazioa

Irabazi asmorik gabeko eta mundu osoan 50.000 bazkidetik gora dituen Surfrider fundazioaren Europako federazioak honela adierazi du 2020ko ekainaren 15eko data duen oharrean: “Surfrider Europe-k ez du inongo olatuen igerilekuen proiekturik babesten”. Bertan diote... [+]


Donostiako surf parkeak desagertze arriskuan dauden hegazti ugariren habitata hondatuko lukeela salatu dute

Martutene auzoan dagoen Antondegi gainean surfa praktikatzeko eraiki nahi duten azpiegitura erraldoiak kezka sortu du hegaztiak eta haien habitatak ikertzen, babesten eta ezagutarazten aritzen den Itsas Enara ornitologia elkartean eta SEO/BirdLife-en. Kokagune honetan gutxienez... [+]


‘Arraun egin zure planetaren alde’ dokumentala aurkeztuko dute ostiralean Miarritzen

Arraun egin zure planetaren alde dokumentala lehen aldikoz proiektatuko dute Miarritzeko Le Royal zinema gelan otsailaren 28an. Kutsaduraz eta aldaketa klimatikoaz arduraturiko hainbat surflarik hondartzetan eraman borroka kontatzen du dokumentalak.


2017-05-19 | Euskal Irratiak
Euskal Selekzioak ezingo du parte hartu herrialdeen arteko munduko surf txapelketan

Surfean, larunbat huntan hasiko dira Miarritzen selekzioen arteko munduko xapelketak. Aste batez 250 surflari lehiatuko dira Miarritzeko Ondartza haundian, bai mutiko eta bai nesketan. Euskaldunak haatik, berriz ere Frantzia eta Espainiako selekzioekin ari beharko dute, atzo... [+]


Eguneraketa berriak daude