SAT

Supermerkatutik ateratako eskola materiala banatu du SATek

  • Andaluziako SAT sindikatuko kideek asteburuan banatu dute aurreko astean Carrefour supermerkatutik ateratako eskola materiala.


2013ko irailaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Eskolak hasteko egun baten faltan, 30 motxila banatu dituzte beharra duten familien artean.

SATetik adierazi dute ekintza horrekin ez dutela Andaluzian laguntzarik jasotzen ez duten 300.000 familien egoera konpondu nahi, arreta deitu baizik baliabiderik ez duten familien inguruan. Ekintza sinbolikoa izan zela adierazten du Diego Cañamerok bideoan bertan ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: SAT
2018-06-14 | ARGIA
SAT sindikatuko buru Oscar Reina atxilotua, sare sozialetan espainiar erregea “iraintzeagatik”

Oscar Reina Sindicato Andaluz de Trabajadores-eko (SAT) idazkari nagusia atxilotu egin zuen asteazken arratsaldean Guardia Zibilak Gilena herrian, Sevillako 4. Instrukzio epaitegiaren aginduz, “Koroaren kontrako gorroto irainak” egotzita.


BBVAren kontra altxatu dira Andaluzian, Cerro Libertad lursaila desalojatuko duela eta

Cerro Libertad Jaenen okupatutako lursaila hustea ebatzi du hiriko epaitegiak. BBVArena da 75 hektareako lursaila, eta Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) okupatu zuen. SATeko kideek salatu dute tokia “abandonatuta” daukala BBVAk, eta Nekazaritza Politika... [+]


SAT sindikatuko bozeramailea: “Independentziak Andaluziaren garapena erraztuko luke”

“Garapen ekonomiko eta soziala” erraztuko lukeela argudiatuta, Andaluziaren independentzia aldarrikatu du Oscar Reina SAT sindikatuko bozeramaileak, orain Podemosko diputatu den Diego Cañameroren ordezkoak. Euskal Herriko eta Kataluniako prozesu... [+]


SATeko kide Diego Cañamero atxilotu dute

Andrés Bódalo SATeko kidearen askatasuna eskatzeko martxa hastear zela eraman dute atxilo.


2014-04-28 | ARGIA
SAT sindikatu andaluziarrak “puntu eta bereiz” egiteko premia nabarmendu du Donostian

Martxoaren 22ko Madrilgo Duintasunaren Martxak egitearen ideia Andaluziako Langileen Sindikatuarena (SAT) izan zen. Sindikatuko gazte plataformako bi kidek, Curro Morenok eta Javier García Fernándezek, hitzaldia eman dute Donostian, Andaluziako gazteen eta... [+]


2014-03-04 | ARGIA
Diego Cañamero: “Nazionalista izateak eskubide sozialak defendatzea ere esan nahi du”

Andaluziako SAT sindikatuko Diego Cañameroren hitzetan, autodeterminazio eta subiranotasun eskubideek eta eskubide sozialek elkar hartuta joan behar dute. Bartzelonan egin ditu adierazpenok, gizarte eragileek deitutako Duintasunaren aldeko Martxak hizpide.


2013-09-02 | Lander Arretxea
Estatu mailako mobilizazioa antolatuko du Andaluziako SATek, Gobernuaren dimisioa eskatzeko

Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) Rajoyren Gobernuaren dimisioa eskatzeko estatu mailako ekimena antolatuko du. “Estatuko txoko guztietatik” abiatutako oinezkoen martxak Madrilen batzea nahi dute; hainbat sindikatu, mugimendu eta eragile ezkertiarrekin... [+]


2013-04-30 | Lide Hernando
Sanchez Gordillok iragarri du Andaluzian lur gehiago okupatuko dituztela

Juan Manuel Sánchez Gordillo IUko parlamentari eta Marinaledako (Espainiar estatua) alkateak ez du deklaratu Andaluziako Justizia Auzitegi Gorena ikertzen ari den kausan. 2012ko udaran 18 egunez Las Turquillas finka militarra okupatu izana leporatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude