Bi zaindari zurik bezero beltz bat hil arte jipoitu izanak arrazakeriaren aurkako protestak eragin ditu Brasilen

  • Carrefour supermerkatu kateko bi agentek 40 urteko João Alberto Silveira Freitas hil dute kolpeka aparkalekuan. Porto Alegre hiriko erdi mailako auzo batean gertatu da hilketa azaroaren 19an, Rio Grande do Sul estatuko hiriburuan. Gertaera bideoan grabatuta geratu da, biral egin da justu esklabotzaren eta arrazakeriaren aurkako erresistentzia ospatzen duen Brasilgo Kontzientzia Beltzaren Egunaren bezperan, eta protesta handiak eragin ditu herrialdeko hiri askotan.


2020ko azaroaren 23an - 14:44
Joao Alberto Silveira Freitaren aurka bi agentek egindako erasoaren une bat. Hil arte kolpatu zuten Porte Alegre hiriko supermerkatu baten aparkalekuan.

Erasoa bideoan grabatuta geratu da: supermerkatu bateko aparkalekuan, lur azpian, buruan ukabilkadak jotzen dizkiote bi agentek lurrean dagoen biktimari. Torturaren aurretik modu pasiboan igarotzen diren pertsona batzuk ere ikusten dira bideoan, baita behin konorterik gabe dagoen Silveira Freitasi erreanimazioa nola egiten dioten ere.

Supermerkatuko langile batekin izandako eztabaida jotzen da hilketaren jatorrian, IPS berri agentzian irakur daitekeenez. Carrefour enpresak "ekintza kriminala" deitoratu du, eta zerbitzua ematen zion segurtasun enpresarekin zuen kontratua hautsi eta merkataritza unitateko zuzendaria kaleratuko duela adierazi du.

Brasilgo presidenteorde Hamilton Mourãoren hitzetan, "tamalgarria" da gertatu dena, baina bere hitzetan "Brasilen ez dago arrazakeriarik". Herritarrak askok AEBetako George Floyden kasuarekin lotu dute gertatutakoa berehala. Berria egunkarian igandean argitaratutako erreportajean Arantxa Elizegik ere bide horretatik jarri zion izenburua erreportajeari paperean: Brasilgo George Floyd.

Presidenteordea honela deskribatu du nazioarteko IPSk: "Mourão antiheroi tragiko moduko bat bezala da, indigena gisa aitortzen baitu bere burua, aita Amazoniako lurraldean jaioa izaki. Armadako jeneral izan zen, aitaren karrera jarraituz eta hori Brasilen arrazakeriarik ez dagoela baieztatzeko argudio gisa erabiltzen du. Baina bere begirada arrazista agerian geratu zen 2018ko abuztuan egin zuen hitzaldi batean, azpigarapen brasildarra bere osaera etnikoari egotzi baitzion, Indigenaren alferkeria eta gisako estereotipoak hauspotuz".

Brasilen AEBetan baino sei aldiz herritar beltz gehiago hiltzen ditu poliziak urtean. 212 milioi biztanle dituen Brasilen, herritarren %56a afrikarren-ondorengoa da, eta %1 baino gutxiago herritar indigenak. Hala ere, botere guneak gutxiengo zuriaren eskuetan pilatzen dira.

Freitas biktimaren aitak baieztatu duenez, "arrazakeria" izan zen, eta erasoaren indarkeriak egiaztatu egiten du hori. Ez zen inongo lapurreta-salaketarik izan, bere semea langilea zela eta ateak soldatzeko enpresa batean lan egiten zuela adierazi du.

Hilketa hori Brasilgo arrazakeria agerian uzten duten kasu ugarietako bat baino ez da IPSren arabera. 2019ko otsailean, 19 urteko herritar beltz bat hil zuen Rio de Janeiroko Extra supermerkatu sareko segurtasun agente batek itota.

Protesta gogorrak supermerkatuetan

Tragedia hori azaroaren 20aren bezperan gertatu zen, Kontzientzia Beltzaren Eguna. Zumbi dos Palmares heroi beltz hil zen eguna. XVII. mendean ihes egindako esklaboak babesten ziren Brasilgo quilombo handiena antolatu izana aitortzen diote pertsona honi.

Horregatik, Freitasen hilketak karga sinboliko handia irabazi du. Hilketa gertatu zen Carrefour-en istiluak izan dira egunotan eta beste hainbat supermerkatutan ere suak piztu dituzte manifestariek. Manifestazio baketsuak ere izan dira hiri askotan, azpiko bideoan ikus daitekeenez.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brasil
Abortua homizidio bilakatu nahi duen lege proiektuaren aurka kalera atera dira Brasilen

Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]


Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Amazoniako indigenen lurrak deforestatzaileen esku utzi ditzakeen legea onartu du Brasilgo Kongresuak

Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]


Henry Forden utopia, besteen distopia

Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.


Europan debekaturiko pestizidak erabiltzen dituzte Brasilen Coca-Cola eta Nestlé multinazionalek

Reporter Brasil eta Lighthouse Reports eragileek egindako ikerketak eman du eskandaluaren berri. Pestizida horien eraginez hainbat eritasun, intoxikazio eta min pairatzen dituzte Sao Pauloko herritarrek.


Urre meatzari ilegalak kanporatzen ari da Brasil, Amazoniako Yanomamien lurraldetik

Brasilen, legez kanpoko ia meatzaritza operazio guztiak gerarazi ditu Lula da Silvaren gobernuak, Amazonian bizi den jatorrizko Yanomami herriaren lurretatik, eta egunotan enpresa gehiago kanporatzea espero da, Democracy Now gunean jaso dutenez.


2023-01-27 | A Planeta
Meatzaritzaren aurka, Yanomami indigenen bizitzaren alde

Hemen erreproduzitzen dugu Brasilgo MABek (Urtegiek Kaltetuakoen Mugimendua) Yanomami herriaren egoera dramatikoaren inguruan egindako salaketa, besteak beste, bere lurraldean legez kanpoko meatzaritzak eragindakoa: 2016tik 2020ra %3.350ko hazkundea. Beste erantzule nagusia... [+]


Facebookek heriotza mehatxuak eta biolentziarako deia egiten duten iragarkiak onartu ditu Brasilen

Eskuin kolpistak gobernuaren eraikin nagusiak eraso zituenean, biolentzia sustatzen zuten edukiak blokeatzen ari zela esan zuen Facebookek. Hala ere, giza eskubideen aldeko Global Witness erakundeak egindako probetan “Heriotza Lularen boto-emaileen umeei” edo... [+]


2023-01-09 | Leire Artola Arin
Bolsonaro zaleen kanpamentuak desegiten ari da Brasilgo armada, Gorenaren aginduz

Kolpea sustatu duten eskuin muturreko jarraitzaileak atxilotzen ari da Polizia, eta Auzitegi Gorenak exijitu die Bolsonaro zaleen kanpamentuak desegiteko 24 orduan. Gutxienez 1.200 lagun atxilotu dituzte. Bolsonaroren jarraitzaileak armadaren kuartel aurrean daude kanpatuta... [+]


2023-01-09 | Leire Artola Arin
Latinoamerikako eta nazioarteko ordezkarien babesa jaso du Lulak

Nazioarteko agintari gehienek gaitzespen mezuak zabaldu dituzte sare sozialetan, eta babesa adierazi diote Lula da Silva presidenteari. Jair Bolsonaro defendatu duten eskuineko kargudun batzuek ere salatu dute kolpea.


Eguneraketa berriak daude