Hamarnaka mila pertsonak ihes egin behar izan dute Khan Younis eta Gaza hirietatik azken egunetan, nora joan izan gabe. Israelgo armadaren eta Netanyahuren arteko talkak azaleratuz doaz, eta Hezbollahren aurkako gerra geroz eta gertuago dago. Su-eten proposamena mahai gainean da, baina ez da aukera handirik ikusten gatazka modu iraunkorrean gelditzeko.
Jada suntsituta dauden hiriak bonbardatzen jarraitzen du Israelgo armadak, baina bere helburu estrategikoetan ez du aurrerapauso nabarmenik egin azken hilabeteetan, Gazan bizirauteko aukerak suntsitzeaz harago. Armadaren eta Netanyahuren arteko desadostasunak azaleratu dira azken asteetan, armadaren nekeaz ohartarazi dute agintariek eta ezarritako helburuak betetzea ezinezkoa dela ere salatu du agintari ugarik. Kanpoko zein barne mailako presioak jasaten ari da lehen ministroa, Netanyahuren noraeza salatu dute hainbat eragilek, baita goi mailako agintari sionistek ere. Bitartean, Libanoko Hezbollahrekin tentsioak goraka jarraitzen du, eraso geroz eta bortitzagoekin, eta eskualde mailako gerra pizteko arriskua areagotzen ari da, hainbat iturriren esanetan.
Hamarnaka mila palestinarrek ihes egin behar izan dute berriro Gazako zenbat hiritatik. Hegoaldeko Khan Younis hirian bonbardaketa gogorrak egin ditu armada sionistak, ehunka pertsona hil dituzte, eta ia 100.000 lekualdatzera behartu. Israelek berak “babesleku humanitario” izendatutako NBEren eskola bat suntsitu berri dute sionistek Khan Younisen, eta bertan babes hartutako dozenaka palestinar hil. Gaza erdialdeko Gaza hirian ere bonbardaketa gogorrak egin eta lurreko inbasioa sakondu dute, han ere hainbat pertsona hilez. Gazako biztanleriaren %90a lekualdatzera behartu du Israelen genozidioak, baina ez daukate nora joan. NBEk askotan ohartarazi dute “ez dagoela leku segururik Gazan”.
Amaiera urrun
38.000 hildakoen langa pasa berri, amaierarik ez da gertu ikusten. Ostegun honetan esan du Israelgo Gobernuak aztertuko dituela azken su-eten proposamenari Hamasek egindako aldaketak, baina adostasunerako aukera gutxi ikusten da, Netanyahu hainbatetan agertu baita su-eten iraunkor baten aurka eta Hamas guztiz suntsitzeko asmoa berresten. Hamasek, bere aldetik, ez du onartuko erasoaldien amaiera ekarriko ez duen akordiorik.
Armada eta lehen ministroaren arteko aldea handituz joan da azken asteetan. Israelgo armadaren bozeramaileak esana du “Hamas suntsitu eta desagerraraztea ezinezkoa” dela, eta Netanyahuri leporatu izan dio ilusio faltsuak sortzen aritzea. Hamas eta palestinar erresistentziaren bestelako indarrak berriz hasi dira borrokan hainbat hiritan, armada sionistak esan ondoren zonalde horiek “garbituta” zeudela. Horrek ere erakusten du armadak erresistentzia suntsitzeko duen ezintasuna, eta genozidioa are gehiago luzatzeko aukera zabaltzen du.
Palestinarren gehiengoak, bi herenek, urriaren 7ko ekintzak babesten jarraitzen du, Palestinako Ikerketa Erakundeak egindako inkesta baten arabera. Gaza eta Zisjordaniako palestinarren artean egindako galdeketek erakusten dute %80ak uste duela erresistentzia palestinarraren ekintzak mundu mailako arreta erakarri duela Palestinara.
Ultraeskuindar ultraortodoxoak Netanyahuren gobernuan pisu nabarmena izaten ari dira. Itamar Ben Gvir eta Bezalel Smotrich dira haien aurpegi ezagunenak. Bi ministro horiek palestinar guztien heriotza edo kanporatzea eskatzen ari dira. Aurrerapausoak egin dituzte, Netanyahuren babesarekin, azken 30 urteetako lapurreta handiena onartu berri baitute Zisjordaniako lurretan.
Armadaren nekea eta gerra Libanon
Israelgo armadak, genozidioaren bederatzigarren hilabetea betetzear, neke zantzuak erakutsi ditu. Erreserbistak deitzen ari dira etengabe, eta askok uko egin diote itzultzeari eta batzuek adierazpen publikoak egin dituzte. Gazara itzuli ordez bere buruaz beste egin duten soldadu sionisten kopurua ere nabarmen igotzen ari da, Israelgo iturrien arabera. Egoera horren aurrean hainbat neurri hartu ditu gobernuak. Israelgo Auzitegi Gorenaren aginduz, orain arte salbuetsita zeuden judu ultraortodoxoek armadara batu beharko dute. Istilu ugari sortu ditu erabakiak. Bestalde, Israelgo Defentsa ministroak 10.000 soldadu gehiago errekrutatzeko eskatu du, Hezbollahrekin gerra posible bat gerturatzen doan bitartean.
Israelek eta Hezbollahk hamaika eraso egin dizkiote elkarri azken hilabeteetan. Palestinarrekin elkartasunez, Libanotik presio egiteko erabakia hartu zuen milizia txiitak, eta tentsioak gora egin du azken hilabeteetan. Agintari militar ugarik aitortu dute ez dutela gaitasunik beste gerra fronte bat zabaltzeko, Gaza bonbardatzen eta Zisjordania ere gogor jotzen ari diren honetan. Hala ere, Hezbollahk gerrarako prestutasuna adierazi du hainbatetan, eta Israel “harritzerainoko” gaitasun militarra erakutsi du.
Azken egunetan ehunka suziri jaurti dituzte Libanotik Israel iparraldera, erantzun gisa aurretik sionistek hil zuten Hezbollahko komandante rren harira. Israeldarrek ere hainbat eraso egin dituzte Libano hegoaldean, eta eskualde mailako gerra baten arriskua areagotuz doa egunez egun. Hainbat iturrik, haien artean AEBetako Gobernuak, kezka adierazi dute ea Israelgo Burdinezko Domoa, sionisten defentsa sistema, kapaza izango ote den Hezbollahren erasoak jasateko. Hezbollahk droneen bidez Israelgo hirietan grabatutako irudiak erakutsi ditu, sionisten defentsak gainditzeko gai dela frogatuta.
Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.
Gutxienez 201 dira 2023ko urriaz geroztik Israelek Gazan hildako kazetariak. Abenduaren 26 honetan hildako azken bostak Al-Quds telebista katean zebiltzan lanean.
Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.
Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Israelgo Atzerri Ministerioak igandean iragarri du Dublinen daukaten enbaxada itxiko dutela, Irlandak iragarri eta gero bat egingo duela Hegoafrikak Israelen aurka jarritako salaketarekin.
Palestinarekin Elkartasunak "sionistekin harreman oro etetera" deitu du. Kanpaina bat jarri dute abian Euskal Herriak Israelgo estatu terroristaren bizirautea bermatzen duten harreman militar, diplomatiko eta kulturalak seinalatu eta hauen etetea exijitzeko. Pasa den... [+]
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]
Save the Children erakundearen esanetan, Gaza iparraldeko 130.000 haur artatu gabe daude 50 egunez, gutxienez.
Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]
Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.
Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]
Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]
Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".