Altsasuko karrozeria enpresak hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu du eta aholkularitza baten txostenaren arabera, "pertsonala soberan dago". Uztailaren hasieran Volvorekin hitzartuta zuen kontratu bat bertan behera geratu zen eta enpresak finantziazio behar larriak ditu. Mikel Irujo Nafarroako Industria kontseilariak azalpenak eman ditu parlamentuan.
Sunsundegui enpresa ez dago bere onenean azken urteetan, baina orain oso agerian geratu da egoera larri hori eta Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko industria kontseilariak berak onartu du: "Sunsundegui oso egoera delikatuan dago", esan du Nafarroako Parlamentuan, UPN eta PPren galderei erantzunda.
Hori baieztatzeko KPMG aholkularitzaren txosten batean oinarritu da kontseilaria, Diario de Noticias-ek dioenez. Horren arabera, "enpresa errentagarriagoa egiteko plantilla murriztu behar da". Gaur egun 300 langile baino gehiago ari dira bertan eta Sakanako enpresa handienetako bat da.
Txostenak dio Sunsundeguik 48,8 milioi euroko zor finantzarioa duela eta enpresak duen zuloa "handia" dela; irailean bertan likideziarik gabe geratu daiteke.
Enpresak hartzekodunekin negoziazioak zabaldu ditu eta Irujoren esanetan funtsezkoa izango da irailaren 30erako finantza erakundeekin eta Volvorekin akordiora iristea zorra birfinantzatzeko.
Volvok zer dio?
Volvo da Sunsundeguiren bezero nagusia eta gama altuko autobusak eraikitzeko proiektu bat bertan behera utzi zuten pasa den uztail hasieran. Hori kolpe gogorra izan da Altsasuko enpresarentzat eta langileentzat. Hala ere, Irujoren esanetan Volvok "ez du kontraturik desegin, ez dago autobus gutxiago. Volvok egiten duena da kontratua aldatu, autobus modelo horiek uzteko".
Irujo: "Volvok ez du kontraturik desegin, ez dago autobus gutxiago. Volvok egiten duena da kontratua aldatu, autobus modelo horiek uzteko"
Hala, bere esanetan, Volvoren "negozio planak jarraitzen du" eta datu bat ere eman du: 2025 urterako duen karterarekin 80 milioi euro fakturatu ditzake: "Horrek, berez, enpresak gaur egun duen produkzio gaitasuna gainditzen du".
Konfiantza tartea
Sunsundeguiri buruzko albisteak etengabeak izan dira azken hilabeteetan. Besteak beste, Ignacio Murillo zuzendaria eta administrazio kontseilua egun batetik bestera aldatu zituzten, eta Sodenak –gaur egun enpresaren zati bat Nafarroako Gobernuaren sozietate horrek dauka– 6 milioi euroko partida bat bideratu zuen egoera finantzario hobetzeko, Nafarroako Parlamentuak onartuta. Administrazio kontseilu berriaren asmoa da produkzioa egunean autobus batetik bi autobusera pasatzea.
Volvok bere modelo berriak ez zituela Altsasun egingo iragartzean, CCOO sindikatuko langileen delegatuek eskatu zuten enpresari emandako diru publikoarekin zer gertatu den ikertzeko. Baina enpresa komitean gehiengoa duten UGT, LAB eta ELAk adierazi zuten zuzendaritza berriari konfiantza tarte bat eman behar zaiola.
Tarte hori, orain, KPMGren txostena eskuan eta hartzekodunekin akordiora iristeko epe-muga bertan dela, murriztuz doa pixkanaka.
Horrela adierazi du Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak.
Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]
Non daude talka handienak eta zenbateraino dago gertu akordioa, EAEko hezkuntza publikoko irakasleentzat? Greba ziklo luzeari amaiera emateko sukalde lanaren eta gakoen inguruan mintzatu gara, STEILASeko bozeramaile Haizea Arbiderekin. “Grebak bertan behera utziko... [+]
Astelehen arratsalde-gaueko negoziaketa bilera luzearen ostean aurreakordiorik lortu gabe, EAEko hezkuntza publikoko irakasleak grebara deituak izan dira berriz ere; urtea hasi denetik bosgarren greba eguna izan da asteartekoa. Lanuzteek %75eko jarraipena izan dutela adierazi... [+]
Hitlerren armadak milioika sobietarren heriotza ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasuna inbaditu zuenean. Gerra amaituta, Iosif Stalinen obsesioa zen Alemania eta Errusia artean babes herrialde-lerro bat osatzea; horra, besteak beste, Varsoviako Itunaren sorrera... [+]
Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Hitzarmena berritzea, baina, ez dute lortu, eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa astearte honetan izango da.
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Kamioiak ez sartu ez atera. Horrela eman dute goiza BSHko Eskirozko lantokian. Parez-pare langileak aurkitu dituzte protestan. Hilkutxa batekin, elkarretaratze formatuan lehenbizi eta Foruzaingoak esku hartu behar zuela jakin dutenean eserialdia egin dute erresistentzia pasiboa... [+]
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]
Tesla autoen salmentak, esaterako, %30 jaitsi dira urtea hasi denetik. Danimarkan beste hainbeste jaitsi da AEBetara oporretan joango direnen erreserba kopurua. Eta Suedian, inkesta baten arabera, hamarretik zortzi prest leudeke produktu estatubatuarrei boikota egiteko.
Buñueleko (Nafarroa) kasuan, 34 urteko gizona makina batean harrapatuta geratu da. Arratzun (Bizkaia), aldiz, garabiak goi-tentsioko linea bat ukitu ostean hil da 61 urteko gizona.