Euskadiko Podemosen koordinatzaile nagusi Pilar Garrido, Sumarren Gipuzkoako zerrendaburua izan zena Espainiako hauteskundeetan, koaliziotik kanpo aurkeztearen alde mintzatu da Eusko Legebiltzarreko datozen bozketei begira. “Euskadiko jendea mobilizatzeko balio du Sumarrek”, esan zuen lehen; orain, Yolanda Díazen fenomenoa Euskadin ez dagoela “artikulatuta” dio.
2019ko azaroaren 10ean egin ziren Espainiako hauteskundeetan, Podemosek diputatu bat eskuratu zuen Gipuzkoan. Lau urte geroago, Yolanda Díazek sorturiko Sumar koalizioan aurkeztuko zirela baieztatu zuen Podemosek, eta Euskadiko Podemosen koordinatzaile nagusi Pilar Garrido aurkeztu zen Gipuzkoa ordezkatzeko. "Sumar etorkizuna da", esan zuen kanpainako ekitaldi betean Garridok, eta nabarmendu "jende gehiago" ari zela mobilizatzen bategiteari esker. EiTB Focus inkestak ez zien Sumarrekoei ordezkaririk aurreikusten Gipuzkoan, eta boto-emaileek horixe bera baieztatu zuten uztaileko hauteskundeetan. Diputatu bakarra lortu zuten, Bizkaian.
Euskadiko Podemosek, orain, bere zerrenda –Equo eta Aliantza Berdea-rekin batera– aurkeztuko duela hitzeman du Gasteizko Legebiltzarreko hauteskundeei begira, eta badu zerrendaburua: Miren Gorrotxategi. Jakinarazpena egin den ekitaldian Pilar Garridok hartu du hitza, eta esan du "akatsa" izan zela Sumar koalizioaren konfigurazioa, eta bere ustez Podemosek "indar eta estruktura gehiago" du Euskadin. Aldiz, Yolanda Díazen fenomenoa "ez dago artikulatuta Euskadin". Sumar koalizioari "era ofizialean" eman diote asmoen berri.
El Diario hedabideak jakinarazi duenez, Garridok ulertzera eman du Podemosek ez duela onartuko zerrenda Sumarren arabera aldatzerik. Izan ere, Espainiako Diputatuen Kongresuan ez dago Euskadiko Podemosen ordezkaririk. Diputatu bakarra eskuratu zuen Sumarrek EAEn, Bizkaian, eta Lander Martínez zen zerrendaburua, Garridoren aurretik Euskadiko Podemosen koordinatzaile nagusia izandakoa, gaur egun Sumarren figura klabea dena.
“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]
Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiek udalerriz udalerri izandako babesa irudikatzen du mapa honek. Zirkuluen azalerak proportzionalak dira hautatutako alderdiak udalerri bakoitzean ateratako boto kopuruarekiko.
[[hauteskundeak alderdiak zabala 2024... [+]