Suizidioaren inguruko mitoak, gazteen jokabide autolesiboak, arrisku faktoreak, alarma-seinaleak, esku hartzeko estrategiak… landu dituzte hezkuntza ikuskariek Nafarroan, suizidioaren prebentzioan trebatzeko.
Bai detekzio eta prebentzioan, bai laguntzan eta zaintzan prestatzeko informazioa eta baliabideak eskuratu dituzte Hitz egin dezagun suizidioaz jardunaldietan parte hartu duten ikuskariek. Nafarroako Hezkuntza Departamentuak antolatuta, Besarkada elkarteak gidatu du formakuntza.
“Ez zara bakarra”
“Norbait galtzen duzunean, esperientzia hori jasan duen bakarra zarela pentsatzera iristen zara, baina ez da hala. Hainbeste dira dituzun galderak, eta min handiena ematen duena zera da, erruduntasun sentimendua: eta goiz horretan lanera joan ez banintz, eta ez banu…, eta ez banitu…?”. Besarkada elkarteak jasotzen dituen testigantzetako baten zatia da hori. Bere buruaz beste egin duen jendearen ingurukoei laguntza emateko sortu zen elkartea.
Elkarteko kide Elena Aisarekin batera, Paloma Tocón ikuskatzailearen eta Mikel Ripodas Iparralde DBH ikastetxeko zuzendariaren lekukotzak ere entzun zituzten ikuskariek, jardunaldietan.
Pautak
Suizidioa bigarren heriotza kausa da 10 eta 24 urteko adin tartean. Munduan 40 segunduro pertsona batek bere buruaz beste egiten du, eta suizidio bakoitzeko beste 20 saiakera daude, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera.
Gai honetan ere, prebentzio planen garrantzia gero eta ageriagoa da. Suizidioaz ari garelarik, “pautak ematea, txarto nagoenean zer egin, nora jo...” funtsezkotzat jotzen du Leire Pinedo psikologoak, “indarkeria matxista jorratzean baliabideen berri ematen den gisan”.
Iragan astean kontatu genizuen etorkizuneko hilerriaz gogoeta prozesua egin dutela Antzuolan, eta protagonista nagusietakoak umeak izan direla, Herri Eskolan heriotzaren bueltan 1980ko hamarkadaz geroztik egiten ari diren lanketaren ildotik. Hain justu, “hainbat urtetan... [+]
Galdera potolo horren bueltako gogoeta parte-hartzailea egin dute Antzuolan (Gipuzkoa), eta oraintsu aurkeztu dituzte saio irekietan parte hartu duten herritarren ekarpenak. Helburuak izan dira, batetik, heriotzaren inguruko beldurrak eta ezezagutza gainditu eta gaiaz ahalik eta... [+]
204 lagunek beren buruaz beste egin zuten iaz Hego Euskal Herrian, datu ofizialen arabera. Suizidatzeko arriskua izan dezakeen jendearen jarraipenean jartzen dute indarra administrazioen protokoloek. Suizidioaz egoki informatzearen garrantzia ere azpimarratu dute, Suizidioa... [+]
Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]
Paris, 1845. Frédéric Bastiat (1801-1850) ekonomialari eta politikari lapurtarrak Pétition des fabricants de chandelles (Kandelagileen eskaera) satira idatzi zuen. Protekzionismoaren aurkari sutsua, kandelagileek "bere argia salneurri baxuegitan... [+]
Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.
(Azken aldi luzean ezin naiz gauez atera, eta arratsaldez ere larri, eta asteburuetan ere ez, eta (jarri zaizue jada ihes egiteko gogoa), marianitoak eta bazkari azkar samarrak izaten dira nire enkontruneak. Konpainiak ondoegi aukeratu behar ditut. Ezin ditut poteoak... [+]
Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]
Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.
Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait ikertzaileek harrera-egoitzetako nerabeen jokabide suizidak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute gazteen laurdena bere buruaz beste egiten saiatu dela. Salatu dute langile gehienek ezagutza “baxua” dutela.
Duela hilabete batzuk, ahizpak bost hilabeteko haurdunaldia eten behar izan zuen umekiak buruan zekarren deformazio baten ondorioz. Malko artean hartu zuen erabakia, eta berria eman eta bost egunera umea (Xoán) erditzen zegoen Gurutzetako ospitalean (garapen-maila... [+]