Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez, euskarara itzulita: Agintarien zereginetan bide elektronikoak erabiltzeko lege federala. Besteak beste dio legeak administrazioaren enkarguz jardunbide publikorako egindako softwarea irekia izan behar dela. Aditu batzuek honela laburtu dute: "Diru publikoa, kode publikoa".
Administrazioak berak garatzen duen softwarea, edo enkarguz beste batek egiten diona, bi kategoriak aipatzen dira legean. Salbuespena da beste hirugarren ekoizle batzuen kodea sartzen denean, edo "segurtasuna".
Legearen 9. artikuluko puntu hauek nabarmendu daitezke bereziki:
- Lege honen mendeko agintari federalek beren eginkizunak betetzeko garatzen dituzten edo dizkieten softwareen iturburu-kodea argitaratuko dute, betiere hirugarrenen eskubideek edo segurtasun-arloko arrazoi garrantzitsuek aukera hori baztertzen edo mugatzen ez badute.
- Pertsona orori baimena ematen diote software horiek erabiltzeko, garatzeko eta partekatzeko, lizentziarik ordaindu beharrik gabe.
- Posible eta zentzuzkoa denean, nazioartean onartutako lizentzia-testuak erabiliko dira.
- Lege honen mende dauden agintari federalek prestazio osagarriak eman ahal izango dituzte, bereziki integraziorako, mantentze-lanetarako, informazioaren edo laguntzaren segurtasuna bermatzeko, baldin eta prestazio horiek agintarien zereginak betetzeko badira eta arrazoizko kostuarekin eman badaitezke.
- Prestazio osagarri horiengatik, kostuak estaltzen dituen ordainsaria jasoko dute. Eskumena duen sailak salbuespenak baimendu ahal izango ditu prestazio jakin batzuetarako, betiere horiek sektore pribatuari eragiten ez badiote.
Adi azken bi puntuei: softwarea irekian argitaratzen da, baina zerbitzuak ere saldu/kobratu ditzake administrazioak berak, sistema horien ezarpenean. Software librearekin lan egiten duten enpresek zerbitzuak salduz negozioa egin dezaketen bezala, ikuspegi bera eraman dute Suitzan administraziora.
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Mastodon.eusen euskara da hizkuntza nagusia, baina Fedibertsoa ehunka hizkuntza hitz egiten dituen komunitate global eta bizia da. Horregatik, itzulpenak egiteko Libretranslate tresna librea erabiltzen hasi dira. Horri esker, nazioarteko eragile eta norbanakoek argitaratukoak... [+]
EH Bildu talde parlamentarioak legez besteko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, EAEko ikastetxeetako ordenagailuetan software libreko sistema eragileen (GNU/Linux) ezarpena ere bermatzea eskatuz. Aurrera atera den EAJ-ren eta PSE-EE-ren osoko zuzenketan ez da jasotzen... [+]
Gero eta ohikoagoa da Mastodon edo Pixelfed bezalako sare sozial libre eta federatuetan kontuak izatea. Horretarako, euskaldun gehienek mastodon.jalgi.eus, mastodon.eus edo pixelfed.eus instantziak erabiltzen dituzte. Baionako Etxepare Lizeoak pauso bat harago eman du, ikasle... [+]
X bezalako espazioetan, gaur-gaurkoz, eztabaida publikoa eta borroka kulturala ematea, ezinezkoa dela onartu beharko dugu noiz edo noiz. Zentzu horretan, akats bat da ezkerreko aldaketa bat gidatu nahi duten proiektu politikoek X bezalako plataformak uztea, soilik modu erabat... [+]
Gazteen artean teknologia libreen ezagutza zabaltzeko “Digitalizazio arduratsua” proiektua prestatzen ari dira Baionako Etxepare Lizeoa eta Iametza. Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Ideiak2024” aurrekontu parte-hartzaileetara aurkeztu dute egitasmoa. Gaur da
Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.
Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]
Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]
Martxoaren 15ean RSSak (Really Simple Syndication) 25 urte bete ditu. Gehienek ez dakite zer den eta beste batzuk hiltzat jotzen dute, baina teknologia burujabetza ikuspuntutik oso interesgarria izaten jarraitzen du eta bizi-bizirik dago. Bitartekaririk gabe gure intereseko... [+]
Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.
Software librea erabiltzen duten Lezo BHI, Irungo Hirubide BHI eta Donostiako Antigua-Luberri BHI ikastetxeek beren esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek eskatuta. Institutuetako ordezkarien aurkezpenen bideoak [+]
Eztabaida eragin zuen 2023ko urriaren 21ko EAEko irakasleen oposizioetara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere eman zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hemendik aurrera... [+]