Suitzarrek exekutiboen soldaten kontrolerako legea onartu dute. Erreferendumak %68ko babesa lortu du. Hemendik aurrera akziodunek beto eskubidea izango dute enpresen goi karguek jasotzen dituzten konpentsazio ordainketak galarazteko. Kudeatzaileek jasotzen duten diru guztia ere aitortu beharko dute enpresek.
Suitzan erreferendumari buruzko eztabaidak luzerako eman du. Izan ere, azken hilabetetan jendea legearen alde jartzea eragin du hainbat gertakarik. Esaterako, UBS banku suitzarra erortzear egon da exekutiboek jasotako hobariengatik, eta Novartis enpresako zuzendariak 78 miloi euroko ordainsaria jaso zuen elkartea uztean, konpetentziara ez joatearen truke.
Economiesuisse enpresarien lobbyak neurriaren kontra egin du hasieratik. Haien ustez, langabezia areagotu, lehiakortasuna suntsitu eta inbertitzaileak aldenduko ditu. Legearen aldekoek diotenez berriz, Suitzaren legedia negozioentzat nahikoa erakargarria da, eta ez da kalterik egongo.
Gai honetan Suitzak Herbehereen eta Danimarkaren antzeko legedia izango du.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]
Zazpigarren urtez segidan, Suitzako En Vert et Contre Tout elkarteak antolatu du Février sans Supermarché ekimena, helburutzat daukana herritarrak animatzea hilabetez beren erosketak ez egitera banaketa konpainia handien super edo hiperretan, baina hurbileko... [+]
Ostirala arte iraungo duen Munduko Foro Ekonomikoak, elite ekonomiko eta politikoko 2.500 agintari inguru bildu ditu Davoseko luxuzko eski estazioan. Horren aurrean, aktibista ekologisten ekintzak ikusten ari gara, baina baita munduko aberatsenen adierazpenak, agintariei... [+]
1960ko hamarkadan egin zen ezagun Jean-Luc Godard, zinemagintzaren kodeak hautsi eta berrasmatu zituen zuzendaria eta Nouvelle vague mugimenduko ordezkaria. Rollen (Suitza) eman du azken hatsa, 91 urte zituela.
Anna Gabriel CUPeko diputatua zen Kataluniako Legebiltzarrean, 2017ko urriaren 28an kargugabetua izan eta Suitzan erbesteratu zen arte. 2018ko uztailean bera atxilotzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, desobeditzea egotzita eta geroztik "errebeldia"... [+]
18/98 makrosumarioan atxilotu eta torturatu zutenetik 23 urtera, espetxeari ihes egin zionetik hamabostera, apirilaren 5ean bueltatu zen etxera Nekane Txapartegi asteasuarra. ARGIAren Lasarteko egoitzara bisitan, hitz egin digu erbesteaz, euskaraz, torturaz, feminismoaz,... [+]
Bizkarrezur-muina estimulatzen duen inplante bati esker, paralisi osoa zuten hiru pertsona lehenengo egunean bertan ibiltzen, bizikletan eta igerian jarri zituen teknika berriak.
Bikote horiek aukera izango dute seme-alabak adoptatzeko eta ugalketa lagundua erabiltzeko. Irailean erabaki zuten erreferendum bidez sexu berekoen ezkontzak legeztatzea.
Suitzan 30 klima ekintzaile atxilotu dituzte astelehenean, herrialdeko bankurik handienetako biren sarrerak blokeatzeagatik Zuricheko auzo finantzarioan. Klimaren alde mobilizazioak eta desobedientzia zibila praktikan jartzen duen Collectif Breakfree Suisse taldearen ekimena... [+]
Eritasun larri sendaezin batek gaztetatik jotako Alain Cocq famatua egin zen 2020an bi gose-greba egin zituelako, duintasunez hiltzeko eskubidea aldarrikatuz. Bizimodu oso nekeza eduki arren berehala hiltzeko arriskurik ez zuela-eta ukatua zioten eutanasiatua izatea eta, aldiz,... [+]
Karbono emisioak gutxitzeko legea onartu ala ez bozkatu dute igandean. %51,6k ezezkoa eman du.
Hiru hamarkada dira arkeologo suitzarrak Luzerna hiriaren jatorrian Brontze Aroko herrixka bat zegoela frogatu nahian ari direla.