Suediako eredua: arduragabekeria ala biziak salbatzeko ahalegina?

  • Europa ia osoa konfinatuta dago. Pandemiaren epizentroetako bat da oraindik kontinente zaharra, eta gobernuek biztanleria etxeetan mantentzea erabaki dute hildakoen kurbak zerurik jo ez dezan. Ez da hori izan, ordea, Suediako kasua: gobernuak ez du konfinamendurik dekretatu, eta jendea kalean dabil lehen bezala. Gobernuaren erabakiak eztabaida piztu du neurria egokia edo axolagabekeria den.

Suediako Gobernua konfinamendurik ezarri ez duen Europako gobernu bakarra da. Argazkia: CNN en Español.

2020ko apirilaren 22an - 13:01
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kontinenteko lehenak eta onenak izan ohi dira Europako iparraldeko herrialdeak, hegoaldekoentzako eredu. Koronabirusaren pandemiarekin ere, kontinenteko kasu gutxien zenbatu dituzten herrialdeak han daude, gobernuek hartutako neurriak edo ausak lagunduta. Hala ere, badirudi iparraldeko herrialdeen artean ere badagoela “hegoaldeko” konplexurik duenik, edo behintzat beraiekin maiz lotzen den seriotasun, zorroztasun eta formaltasunetatik irten nahi duenik.

15.000 kutsatu eta 1.400 hildakotik gora daude herrialdean; Finlandian baino bederatzi aldiz gehiago

Suediak, adibidez, ez du konfinamendurik dekretatu. Eskolak eta tabernak zabalik daude, eta jendea kalera atera daiteke isunik jaso gabe. Estrategia hori Anders Tegnell estatuko epidemiologoak diseinatu du. Herrialdeko ezaugarriak kontuan hartutako erabakia dela adierazi du. Biztanleriaren %50 baino gehiago bakarrik bizi da Suedian; Europan telelan gehien egiten duen herrialdea da; eta etxe gehienetan Internetera sarbide azkarra dute.

Erresuma Batuaren ereduari jarraiki                    

Pandemiaren hasieran Erresuma Batuak zein Suediak jarrera bera erakutsi zuten; jendea immunizatzea zuten helburu, arrisku taldeetako jendea soilik isolatuz. Erresuma Batuak, kasuen gorakada ikusita, konfinamendua dekretatu zuen martxoaren 24an. Suediak, ordea, bere horretan jarraitu zuen.

Kasuek hedapena nolabait kontrolatzekotan, martxoaren 29an 50 pertsonatik gorako jende pilaketak debekatu zituen, eta isunak ezarri zituen. Horrez gain, apirilaren 1etik aurrera zahar etxeetako bisitak debekatu zituen.

Herrialde eskandinaviarren artean gaixoena

Gobernuaren estrategiaren emaitzak: 15.000ra heldu da kutsatuen kopurua eta 1.400dik gora dira hildakoak. 100.000 biztanletik 15 hildako ditu herrialdeak, hau da; heriotza-tasa %5,1ekoa da. Eskandinaviar herrialdeekin alderatuz, datuak oso altuak dira: Danimarkan 6 hildako daude 100.000 biztanleko, 3,4 Norvegian eta 1,78 Finlandian.

Asko dira Gobernuaren estrategia kritikatu dutenak, ekonomiaren biziraupena helburu herritarren osasunarekin ahaztu dela adieraziz. Herrialdeko 22 ikerlarik komunikatu bat kaleratu dute publikoki gobernuaren jarrera kritikatuz. Egoerari buelta emateko neurri “azkar eta zorrotzak” ezarri behar dituela adierazi dute komunikatuan.

Estatu mailan soilik ez, nazioartean ere erantzun kritiko ugari jaso du neurriak, estatu eskandinaviarraren jarrera ulertu ezinik, eta bere hurbileko bizilagunen eredua jarraitzeko eskatuz.

Kalte txikienaren bila

Krisi ekonomikoek ere bizitzak galarazten dituztela argudiatu dute Suedian hartutako neurrien aldeko batzuek

Neurria onuragarria izango dela dioenik ere bada, ordea. Tegnellek kutsatu berrien kurba “meseta” batera heldu dela adierazi du, eta hemendik aurrera datuek behera egingo dutela. Hori horrela bada, Suediako eredua Europako atzeraldi ekonomiko txikienaren adibide izango dela adierazi du James Pomery HSBC Global Researcheko ekonomialariak.

“Herrialdea ez ixteko hartutako erabakia ausartegia izan badaiteke ere, kutsatu berrien kurba leuntzen bada, ekonomiak errekuperaziorako aukera gehiago izango lituzke”, gehitu du. Hori horrela, Suediako Gobernua, pandemiak krisia sortuko duela jakitun, kalterik txikiena lortu nahian ibili dela ondorioztatu dute estrategia horren aldekoek. Asko baitira, Euskal Herrian bertan ere, bizitzak zaintzeko eskatu dutenak: “Krisi ekonomikoek ere heriotzak eragiten dituzte”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude