Hamarkadetan mantendutako neutraltasuna alboratu dute bi herrialdeek.“Urrats historikoa da”,adierazi du Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak. Errusiako Gobernuak ohartarazi du neurri "militarrak" hartzera behartuta dagoela.
NATOk Bruselasen duen egoitzan entregatu diote eskaera NATOko idazkari nagusiari Finlandiako eta Suediako enbaxadore Klaus Korhonen-ek eta Axel Wernhoff-ek. “Aliatu guztiak bat datoz NATOren hedapenaren garrantziarekin. Ados gaude elkarrekin egon behar dugula eta aprobetxatu beharreko une historiko bat dela”, adierazi du ekitaldian Stoltenbergek, eta bi i herrialdeak zoriondu ditu hartutako erabakiagatik. Hainbat urrats formal aurreikusten ditu herrialde bat NATOn onartzeko prozedurak, baina Stoltenbergek adierazi du ahalik eta azkarren hartuko duela erabakia aliantza militarrak. Urrats formalez gain, partaide berriak onartzeko jadanik NATOko kide diren herrialde guztiek eman behar dute baiezkoa. Orain arte aurka azaldu den bakarra Turkia izan da. Turkiak bi herrialdeei leporatu die ekintzaile kurduei babesa ematea, eta hori egiteari uztea jarri du eskaera onartzeko baldintza gisa. Errusiako Gobernuak ohartarazi du urrats oso esanguratsu eta arriskutsua eman dutela Suediak eta Finlandiak, Errusiako segurtasunari eragiten diotenak, eta neurri “militarrak” hartzera behartuta dagoela.
Suedia eta Finlandiako legebiltzarretan gehiengo nabarmenak
Nazioartean neutraltasun jarrera hamarkadetan mantendu duten bi herrialdeen posizio aldaketa esanguratsua da gaur ofizialki gauzatu dena. Bi gobernuen Errusiak Ukraina inbaditzearekin lotu dute zuzenean erabakia.
Suedian, gobernuan dagoen SAP alderdi sozialdemokratak iragarri zuen erabakia lehenik. Ondoren, legebiltzarrak gehiengo handiz berresti zuen erabakia, Ezkerraren eta Alderdi Berdearen aurkako oposizioarekin. Lehen ministro Magdalena Andersson-ek azaldu du NATOn sartu ezean Suedia litzatekeela Baltikoko herrialdeen artan kanpo legokeen bakarra, eta egoera “ahulean” geratuko litzatekeela. Adierazi du NATOn sartuta ere Suediak ez duela nahi bere lurraldean base militarrik edo arma nuklearrik izatea.
Finlandiako legebiltzarrak ere gehiengo argiz eman dio baiezkoa NATOn sartzeko eskaerari, eta Ezkerra eta Alderdi Berdea alderdien aurkakotasun bakarrarekin.188 diputatuk eman zuten aldeko bozka, 8 aurkakoa eta lau abstenitu egin ziren.
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.
Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.
AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]
Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.
Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere... [+]
Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]
Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.
Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]
Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.
Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.
Moskuk erakutsi du bere disuasio ahalmena areagotu dezakeela arma nuklearrik erabili gabe eta modu horretan bere arerioen gorakadari erantzun diezaiokeela. Bide batez, errusiar erruletan jokatzen ari diren europar erakundeetan arrakalak zabaltzen ditu.