Sudanen gutxienez 97 pertsona hil eta ehunka zauritu dituzte asteburuan

  • Armadaren eta Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarraren arteko gatazkak eztanda egin du asteburuan, batik bat Khartum hiriburuan. Herrialdeko agintaritza osatzeko trantsizio epean daude bi aldeak, baina botere gatazkak borroka odoltsua eragin du.


2023ko apirilaren 17an - 12:31
Khartum hiriburuan eztanda egin du militarren eta paramilitarren arteko indarkeriak.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Larunbatean lehertu zen Sudango armadaren eta Laguntza Azkarrerako Indarrak (RSF) talde paramilitarraren arteko borroka. Ordutik, gutxienez 97 hildako eta 942 zauritu eragin dituzte erasoek, herrialdeko Medikuen Sindikatuaren arabera. Gainera, zaurituak artatzeko beharrezko baliabideen eskasia dute ospitale batzuek, OME Osasunaren Mundu Erakundeak ohartarazi duenez, The Guardianen esanetan.

Khartum hiriburua izan da borrokaren erdigunea, baina herrialde osora zabaldu da. 2019an Omar Al-Baxir diktadorea boteretik kendu zuten militarrek, 30 urtez presidente izan eta gero. Orduan abiatu zuten trantsizio epea armadak eta paramilitarrek, “zibilek gidatutako gobernu demokratikoa” eratzeko, baina ez dute lortu akordio batera iristea, eta bien arteko desadostasunek indarkeria eztanda eragin dute. Elkarri leporatzen dizkiote hildakoak eta erasoak.

Armada Abdel Fattah Al-Burhan jeneralaren aldekoa da. Hain zuzen, horixe da Trantsiziorako Kontseilu Subiranoko de facto presidentea. RSF talde paramilitarra, ordea, Al-Baxir presidente ohiak eratu zuen, eta egun Mohamed Hamdan Dagalo Hemedti jenerala da burua, hain justu Kontseilu Subiranoko presidentearen ondokoa. Bi taldeen botere lehia dago borrokaren oinarrian.

Demokraziarako trantsizioa egin ezinik

Sudan 2019tik dago demokraziarako trantsizioan. Trantsiziorako Kontseilu Subiranoaren helburua da zibilek gidatutako gobernu demokratikoa eratzea, baina bidean gatazka ugari izan dituzte. 2021eko urrian estatu kolpea jo zuten militarrek, lider zibilek eta militarrek elkarbanatzen duten trantsizio gobernuan desadostasunak zirela eta. Azaroan akordioa sinatu eta boterera itzuli zen Abdalla Hamdok estatuburua, baina krisi ekonomiko-politikoa handitu zen, orain arte irauten duena.

Asteburuko borroka piztu du trantsizioaren beste auzi batek: zein leku eman RSF talde paramilitarrari Sudango armadan. Krisiak okerrera egitea eragin du, eta herrialdean indarkeria gehiago zabaltzeko arriskua dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sudan
Nazioarteak ez ditu entzuten Sudango bonben leherketak eta herritarren bakerako deiak

2019ko iraultza popularrari esker lortu zuten 30 urtez presidente izandako Omar al-Baxir boteretik haizatzea. Armadaren laguntzaz bota zuten presidente ohia, baina trantsizio demokratikoaren alde segitu zuten borrokan, herritarrek soilik osaturiko gobernu baten sorrera helburu... [+]


Urrun dago… Sudan

Sudango gerrak milaka errefuxiatu eragin ditu; horien bila ez da inor joango, Europak ez du artatzeko dispositibo berezirik abiatuko, ezta korridore segururik zabalduko ere. Gerra Afrikan gertatzen ari da, eta NBEren arabera sortu dituen 800.000 errefuxiatuak inguruko herrietan... [+]


2021-11-23 | Leire Artola Arin
Sudango lehen ministroa kargura itzuli da, militarrekin ituna sinatuta

Akordioa gaitzetsi dute Abdalla Hamdok estatuburuaren koalizio kideek, eta herritarrek ere protestan jarraitzen dute. Orokorrean nazioarteak txalotu egin du militarren eta zibilen arteko “krisi politikoa konpontzeko” adostasuna.


2021-10-26 | Leire Artola Arin
Sudanen estatu kolpea jo eta trantsizio gobernua desegin dute militarrek

Armadak atxilotu egin ditu Abdalla Hamdok estatuburua eta beste hainbat ministro. Demokraziarako trantsizioan, lider zibilak eta militarrak boterea partekatzen aritu dira, baina euren arteko tentsioa lehertu egin da orain. Larrialdi egoera honetan, Trantsizio gobernuak adierazi... [+]


84 pertsona hil dira Sudanen ekainetik izan diren euriteetan

Ekainetik urrira arte, euriteen sasoia izaten da herrialdean. Aurten, 84 hildako eta 67 zauritu eragin dituzte uriolek, eta 102.000 pertsona gehiagori eragin diote; tartean, Hego Sudaneko errefuxiatuei. Hainbat GKEk biztanleak arrisku guneetatik ebakuatzeko deia egin dute.


2020-05-05 | ARGIA
Nesken mutilazio genitala debekatu du Sudanek

Sudango Gobernuak debekatu egin du nesken mutilazio genitala eta urrats historikotzat jo dute emakumeen eskubideen defentsan. Dena den, kezka dago legea ez dela nahikoa izango sozialki oso errotuta dagoen ohitura hau ezabatzeko.


Ehun hildakotik gora izan dira Sudanen, demokrazia eskatzeko manifestazioetan

Sudango Medikuen Batzorde Nagusiak salatu du 101 pertsona hil eta 326 zauritu dituztela, demokrazia eskatzeko manifestazioetan. Asteazkenean Nilo ibaitik 40 gorpu erreskatatu zituztela gehitu dute.


Eguneraketa berriak daude