13.000 lagun inguru bizi diren Lesbos uharteko Moriako errefuxiatu-gunea ia erabat suntsituta geratu da sute handi baten ondorioz, eta milaka pertsona ebakuatu behar izan dituzte. Kanpin-dendak eta edukiontziak kiskalita geratu dira, migratzaileen artean liskarrak izan ostean.
Oraingoz ez dute biktimarik izan den jakinarazi, baina suhiltzaileek oraindik ezin izan dute sartu karpak eta etxebizitza gisa erabiltzen ziren edukiontzietan. Yiannis Mastroyiannis Moriako alkateak Sky telebista kateari egindako adierazpenetan azaldu duenez, sua kontrolpean dago eta suteagatik euren bizilekutik ihesi joan direnak Moria inguruan daude.
Manos Logothetis errefuxiatu-guneetarako Gobernuaren arduradunak azaldu duenez, eremua erabat hustu dute, eta orain bertan bizi zirenei ostatu ematea da erronka. Tokiko hedabideen arabera, gertuko hondartza batera eramateko aukera aztertzen ari dira, irtenbide bat aurkitu arte.
Europako Batzordeak diruz lagunduko du sutearen ostean errefuxiatuen gunean jarraitzen duten 400 adingabeak Greziako alde kontinentalera eramatea eta bertan ostatu hartzea, Ylva Johansson Europako Barne komisarioak iragarri duenez. "Lehentasuna Moriako segurtasuna eta aterpea da", adierazi du komisarioak Twitter bidez.
Koronabirusaren testean positibo eman zuten 35 lagunek isolamendu-zentro batera eramateari uko egin ostean piztu da sua, Moriako alkatearen arabera. EFE agentziak jaso duen bertsio horren arabera, momentu horretatik aurrera errefuxiatuen arteko liskarrak hasi ziren, eta haietako batzuk suteak eragin dituzte, bai esparru itxian, baita milaka migratzaile bizi diren eremua inguratzen duen olibadian ere. Haizeteen eraginez, sugarrak azkar zabaldu eta ia dena suntsitu dute, batez ere edukiontziak eta karpak.
Milaka lagun kanpamendutik ihesi
Esparrutik ihes egin duten milaka pertsona 8 kilometrora dagoen Mitilene hiribururantz abiatzen hasi ondoren, poliziak hiriko sarrera blokeatu du, "osasun larrialdi bat saihesteko", errefuxiatu-esparrua berrogeialdian baitzegoen COVID-19aren agerraldiaren ondorioz.
Haizeteek piztutako baso-suteak uharteko beste bi guneetara ere iritsi dira. Gutxienez hamar kamioi zeramatzaten 25 suhiltzaile aritu dira lanean sugarrak itzaltzeko, bai instalazioaren barruan, bai kanpoan, suhiltzaileek azaldu dutenez.
Moriako instalazioak lau aldiz baino gehiago gainditzen zuen aitortutako gaitasuna, eta laguntza taldeek kritikatu egin dute bizi baldintza txarrengatik.
COVID-19arengatik isolatutako esparrua
Morian lehen COVID-19 kasua agertu eta astebetera piztu da sutea, eta osasun agintariek paziente horrekin kontaktua izan zuten 2.000 pertsonen artean 35ek positibo eman dutela baieztatu zenetik egun bakarrera. Guztien artean, bakarrak zituen sintomak.
Lesbos Turkiako kostaldearen aurrean dago, eta Europarako errefuxiatu eta migratzaileen mugimendu masibo baten lehen lerroan zegoen 2015-2016an, baina COVID-19 pandemiaren ondorioz, martxoaren 1etik uhartera iristen diren migratzaile guztiak berrogeialdian jarri dituzte kanpalekuetatik urrun.
Moriako kanpalekuan, laguntza taldeek ohartarazi dute oinarrizko urruntze eta higiene neurriak ezartzea ezinezkoa dela, bizi baldintzak negargarriak direla eta.
Zero pazientea 40 urteko somaliarra da, errefuxiatu estatusa lortu zuen eta abuztuan Atenasera joan zen lan bila. Zorterik izan ez zuenez, Moriara itzultzea erabaki zuen, errefuxiatu-esparrua inguratzen duen olibadiko karpa batean bizitzera.
Erakunde humanitario askok hilabeteak daramatzate ohartarazten Moria lehertzear dagoen bolborategia dela osasun baldintza txarrengatik, eta aspalditik eskatzen dute gutxienez biztanleria ahul guztia handik ebakuatzeko. Pandemia piztu zenetik, Gobernuak mila pertsona baino gehiago eraman ditu herrialde barrura.
Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]
"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]
Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]
Igandean egin du erreskatea Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]
Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.
Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]
Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]
Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.
Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]