Prentsaurreko bat egin du ekainaren 1ean Stop Mines EH kolektiboak bere arrangurak plazaratzeko.
Hamaika herri hunkitzen dituen "Kanboko mehategiak" proiektua aintzina doa. Sudmine enpresak lurraren ikertzeko baimena lortuko luke, iraila edo urrian.
Xehetasunak Panpi Olaizolarekin Stop Mines EH kolektiboko kidea EHLGren izenean.
Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Ez da urre miatzerik eta hustiatzerik eginen Lapurdin. Sudmine sozietateak zuen proiektua, ez da eginen. Kanbo-Ezpeleta inguruan, hamaika herri hunkiak ziren.
Kanbon eta inguruko hainbat herrietan urre ustiaketa egiteko eskaria egin zuen Sudmine enpresak duela hiru urte, baina Frantziako Gobernuak ez dio horretarako baimenik eman.
Bizi!-ko 17 kidek ekintza egin dute garabiekin, Lapurdiko hamaika herri kaltetuko dituen urre miaketa proiektua salatzeko, Sudmine enpresaren presidentearen etxe aurrean egin dute protesta, Seichebrières herrian (Frantziako Estatua) Euskal Herritik 700 kilometrora.
Lapurdiko hamaika herri hartuko lituzkeen urre meatze bat egiteko xedea du Frantziako Sudmine konpainiak. Berantenik apirilean jakinen da Frantziako Ekonomia ministroak baimena onartuko dion. 2015eko agorrilean ukan zuten egitasmoaren berri herritar eta hautetsiek; orduz... [+]
Jarraipen batzorde bat sortu nahi du, Frantziako Gobernuaren baimenaren zain dagoen bitartean. Ekimena “maskarada” dela salatu dute aurkakoek.
Urrea, urrea ba omen da Itsasu Basaburun! Zer dio ments horrek pentsatuko duzue lerro hauk irakurtzen hastearekin. Alta, zorionez edo zoritxarrez, bada zinez urrea Basaburun. Argitxu Beyrie ginuen hizlaria Sanoki gelan duela zenbait aste. Gure herritar jakintsunak, arkeologia... [+]
Urre karrakatzaileak ba omen ditugu Ezpeleta eta Kanboko parte hortan. Gose hori ez da gaurkoa. Erromanoen garaian ba omen ziren jada urre meategiak bai Mundarraingo paretan, bai Itsasuko Mehatsetan, komuzki "camp de César" deitzen den tokian.