Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen dutenentzako "albiste positibo bakar bat ere ez" dela egon ere salatu du.
"Egungo egoerak pauso berriak ematera behartzen gaitu, eta azkar aritu behar dugu", horrela abiatu zuen hitzartzea Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak aurreko astean, Forum Europa jardunaldietan egin zuen agerraldian. Babes ofizialeko etxebizitzak murrizteko erabakia etxeak azkarrago eraikitzeko eta alokairuaren merkatua "orekatzeko" hartu zutela argudiatu zuen.
Kaleratzeak Stop plataformak salatu du ohar batean neurria "albiste aparta" dela "EAJren etxebizitza politiken onuradunentzat: eraikuntza alorreko enpresak, bankuak eta erosteko dauden babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileak". Kalerateak Stopen arabera, iazko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak proposatu zituen neurrien %80 eta %90 artean eraman ditu aurrera Etxebizitza Sailak, baina oraindik ez da "albiste positiborik" egon alokairu soziala eskatzen dutenentzako: "Nahi dutena legez kanpo lortzen ez badute, legeak aldatzen lortzen dute".
“EAJko klase ertainari opari fiskalak egiteko dirua badago, baina alokairu libre eta sozialeko etxebizitzak eraikitzeko gazteak gain-zorpetu ez daitezen, ez", salatu du plataformak. Plataforma herritarrak ere "ez du ulertzen" PSE-EEk neurri hori babestea, Espainiako Estatuan Etxebizitza Legeko artikulu batek "alokairu sozialerako gutxienez %50eko erreserba ezartzen duenean".
EH Bilduren ustez, etxebizitza parke publikoa handitzea oztopatuko du neurriak
EH Bilduko legebiltzarkide Xabi Luke Astigarrak gaitzetsi egin du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak hartutako neurria, Berriak jaso duenez, etxebizitza parke publikoa handitu ahal izatea "are gehiago zailduko" duela argudiatuz: "Etxebizitzaren arloan esku hartzeari uko egiten dio Jaurlaritzak, eta, horrela, interes pribatuek nahi bezala jarduteari bide ematea".
Kaleratzeak Stop plataformak hiri antolamendurako plan orokorraren (HAPO) berrikuspenaren kontra jotzea erabaki du. Zehazki, ostatu erabilerei buruzko aldaketari alegazioak aurkeztuko dizkiote. “Gure ustez, Donostia osoa tentsio handiko eremua da egun alokairuaren prezio... [+]
Plataformak kritikatu du Donostiako alkateak Etxebizitza Legea jarri izana alokairuen arazoaren aitzakiatzat.
Kutxabank-Zima Financek Altzako bi bizilagunen abal-emaileen lokalaren eta etxebizitzaren enkantea eskatu du. Banketxeak familia euskaldun askoren hipoteka-mailegu berankorrak saldu eta "erabateko babesgabetasun" egoeran utzi dituela salatu du Kaleratzeak Stop... [+]
“Zorra kitatzearen truke etxea eman nion bankuari 2017an eta eskatu nien bakarra izan zen alokairua ordainduz bertan bizitzen jarraitu ahal izatea”, kontatu zigun Ángel Miguel Medranok. Alokairu sozialean duen errenta 315 eurotik 600era igotzea ere eskaini du,... [+]
Adin txikiko bi semerekin bizi den emakumeari argia eta gasa mozteko agindua eman du BBVAren higiezinen agentziak, eta etxetik joan daitezen telefonoz presionatu dituztela ere salatu du Stop Kaleratzeak plataformak. Alokairua ez ordaintzeagatik familia kaleratzeko eskaera egina... [+]
Stop Kaleratzeak plataformak agerraldia egin du Eusko Jaurlaritzan, Kutxabankek gauzatutako hipoteka-maileguen salmenta salatzeko, eta horrek eragindako egoeraren aurrean Jaurlaritzari zenbait eskakizun helarazteko; besteak beste, salmentaren eraginez gauza daitezkeen... [+]
80 urteko Maria Angeles usurbildarraren semeak mailegua eskatu zion Reno Asument SL madrildarrari, abal gisa jada ordainduta zegoen amaren etxea erabiliz. Abusuzko klausula bat baliatuz, hiru kuota ez ordaintzearekin batera Renok auzitegietara jo zuen etxea enkantean jartzeko... [+]
Kutxabankek 2.500 zor "toxiko" saldu dizkio Irlandako Zima Finances funts putreari, eta salerosketak EAEko hainbat familia kaltetu ditu; putre-funtsak demandak aurkez ditzake, eta etxegabetze prozesuak abiatu. Stop Kaleratzeak plataformak zazpi kasu identifikatu ditu... [+]
Asteazken goizerako zeukan etxe kaleratze agindua Donostiako Ategorrieta kaleko 43. zenbakian bizi den bikote batek. Etxebizitza Azora funts putrearen jabetzakoa izatera pasa ostean alokairua igo zieten, eta ezin izan diote igoerari aurre egin. Goizeko 09:30etik herritarrak etxe... [+]
Etxegabetzeen aurkako mobilizazioei esker, etxegabetze bat gelditzea lortu dute. Hala adierazi du ostiralean Rosa Garciak aktibistak. Halere, oraindik lan asko geratzen dela ohartarazi du. Azken orduetan jakinarazi diete Donostiako Ategorrieta hiribideko 43. zenbakian bizi den... [+]
Bost urteko kontratu luzaezinak agortu zaizkie Hernani eta Intxaurrondoko sei familiari, eta alternatibarik eskaini gabe kaleratu nahi dituztela salatu du Gipuzkoako Stop Etxe Kaleratzeak plataformak. Etxebide edo Bizigune bidez alokairu soziala izateko aukera eskaini artean,... [+]
70 urteko alargun donostiarrak 689 euroko pentsioa du eta alokairuko bost kuota zor dituelako etxetik kaleratzeko demanda jarria dio Coral Homes funts putreak. Salaketak eta gizarte mobilizazioak fruituak eman dituela azaldu dute aktibistek: “Funts putreak email bidez... [+]
Irailaren 21ean 11:00etan Caixabanken aurrean bilduko dira etxegabetzea salatzeko eta ekintza saihesteko pausoak eman daitezen presionatzeko. Kaleratzeak Stop, Alokairu Benta Berri eta Inquilinos Azora plataformak dira antolatzaileak. 70 urteko alargunak alokairuko bost kuota... [+]
Urtarrilaren 24an beren bizilekutik alde egin behar zutela jakinarazi zion bikotekideari Sabadell bankuarentzat lan egiten duen Solvia higiezinen-agentziak. Etxearen jabetza, baina, Cerberus funts putrearen Promontoria Coliseum filialaren jabetzakoa izatera pasa da, Sabadellek... [+]
“Zorra kitatzearen truke etxea eman nion bankuari 2017an eta eskatu nien bakarra izan zen alokairua ordainduz bertan bizitzen jarraitu ahal izatea. Berrogei urte baino gehiago daramatzat etxe honetan. Baietz esan zidaten, nahiz eta alokairu kontratuan jarri hiru urterako... [+]