Spam edo desio ez ditugun mezuak


2002ko azaroaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:11
Jon Torner jontorner@argia.eus Gure helbide elektronikoan jaso ohi ditugun mezuen artean baliteke enbarazu egiten diguten batzuk topatzea. Igorlea ez dugu ezagutzen, eta batzuetan berak ala dioen arren, guk ez diogu sekula informaziorik eskatu. Normalean publizitate mezuak izaten dira, eta guk horiek jasotzea nahi ez badugu ere, iritsi egingo zaizkigu. Desio ez dugun postari spam deitzen zaio, eta egun erabiltzaile gehienen gutunontzietara heltzen da. Gaurkoan hari aurre nola egin dakiokeen azaldu nahi genizuen, baina gaia sakonago jorratu dugu azkenean, spam terminoaren jatorritik bertatik hasita aurkitu baititugu aipatzea merezi duten datu eta bitxikeriak. "Spiced Ham" (espeziadun urdaiazpikoa) Spam ingelesezko hitza da, eta "Spiced Ham" (Espeziadun Urdaiazpikoa) delako kontserbari egiten dio erreferentzia. Latatan saltzen den jaki hau 1937. urtean atera zuen merkatura AEBko Hormel etxeak, eta hozkailuan sartu beharrik ez zegoenez, leku guztietara iritsi zen. Amerikako Estatu Batuetako ejertzitoko kideek adibidez kokoteraino bukatu zuten "Spiced Ham" delakoa jateaz Bigarren Mundu Gerra pil-pilean zegoenean. Hala, urdaiazpikoak izan zuen zabalkundea eta bere kalitate eskasa medio, gaur egun eskatu gabe jasotzen ditugun mezu elektroniko horiek izendatzeko erabiltzen da spam terminoa. Dena den, eta bere jatorria aipatu jakian badago ere, egun hitz hori hain ezagun egin duena Monty Python-en film bat izan da. Ingeles hauek honetan guztian zer zerikusi duten? Bada, euren esketx bateko protagonista nagusia spam delakoa da. Bikingoz lepo dagoen ostatu batean bikote bat sartu eta zerbitzariari zer jan dezaketen galdetzen diote. Honek hainbat plater zerrendatzen dizkie, eta guztiek spam delakoa dute. Emazteari ez zaio spam-a gustatzen, baina zerbitzariak ez dio osagai hori ez duen platerik aterako. Eszena horretan oinarriturik dago, hain zuzen ere, gustuko ez izan eta eskatu ez arren jasotzen ditugun mezuak izendatzeko erabiltzen den spam terminoa. Erabiltzailea amorrarazten dute Egunero jaso ohi ditugun mezuen artean "ezustean" heltzen diren horiek ikusteak internauta ugari amorrarazten ditu, daukagun konexio, zerbitzari eta ordenagailuaren arabera mezu horiek jasotzeak denbora asko irauten baitu, eta zertarako eta sarri irakurri ere ez egiteko. Gainera, horrek kostu bat dakar berarekin, mezu horiek jaso bitartean konektaturik egoten garen denborari dagokiona, alegia. Hots, zure helbide propioa izatea dohainekoa izan arren, ondoren publizitate mezuak jasotzeagatik ordaindu egin beharko duzu. Eta honetan datza gure etxeko postontzira heltzen diren publizitate paper horiekiko edo "Junk Mail" delakoarekiko desberdintasun handiena, horiek jasotzeagatik hartzaileak ez baitu ez dirurik ez denborarik alferrik xahutzen. LSSI legearekin bueltaka Espainiar Estatuan Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzu Legeak (LSSIk) arautzen du posta elektroniko bidezko publizitatea. Besteak beste, zera dio urrian indarrean jarri zen lege honek: "Publizitatea hala aurkeztu behar da, eta iragarkia bidali duenak bere burua identifikatu behar du (...) Publizitatea posta elektroniko bidez bidaltzen denean, hartzaileari horretarako baimena eskatu behar zaio (...) Hala nahi izanez gero, erabiltzaileak aurrez baiezkoa eman arren mezu horiek gehiago ez jasotzea eska dezake. Zerbitzuak eskaintzen dituenak baja ahalbidetzeko prozedura erraz eta dohainekoak jarri behar ditu erabiltzailearen eskura". Hilabete igarota, hala ere, oraindik gure postontzian desio ez ditugun mezuak jasotzen jarraitzen dugu. Eta badirudi aurrerantzean ere hala izango dela, LSSI legea Europako Batasuneko 2002/58 arteztarauarekin ez datorrelako bat, eta litekeena delako publizitatea jasotzeari dagokion puntua aldatu behar izatea. Spam-ari nola aurre egin? Gure posta elektronikoan jasotzen ditugun publizitate mezuekin zer egin dezakegun jakiteko hainbat web gune kontsultatu ditugu. Askok gomendio bera luzatu digute: mezuak jaso bezain laster borratzea, horien aurka borrokatzeak denbora lapurtuko baitigu. Gainera, sarri emaitza ez da desio duguna izango, mezu horien igorleak burugogorrak izateaz gain jarrera nahiko "harroxkoa" hartzen baitute norbait euren parean jartzen saiatzen denean. Dena den, mota honetako mezu gehiegi jasoz gero, anti-spam programak erabiltzea komenigarria da. Beste aholku bat: mezuoi ez zaie erantzun behar, sarri igorlearen helbidea faltsua delako eta mezua bueltan itzuliko zaigulako, eta hala ez balitz, publizitate enpresak (spammerak) gure helbide elektronikoa zuzena dela jakin dezakeelako. Hainbat lotura interesgarri - Spam-a borrokatu. Gune benetan aberatsa, ingelesez. - Spam-aren hiltzailea. Bere izenak dena dio. Ingelesez - Spamcop.net. Ingelesezko hirugarren gune bat. - Spammer-en amarruak. Spammer mota desberdinak azaltzeaz gain, spamaren inguruko informazio interesgarri gehiago biltzen du gaztelaniazko gune honek. - "Zabor-posta". Gaztelaniazko beste gune bat. - Spam-ari aurre egin. Gune frantziar aberatsa. - Le SPAM ou UCE. Spamari buruzko azalpenak frantsesez.

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


Eguneraketa berriak daude