Soumaïla Cissé oposizioko hautagaia bahitu dute Malin

  • Legebiltzarreko hauteskundeetarako kanpaina egiten ari zela bahitu dute Soumaïla Cissé hautagaia martxoaren 25ean. Igandean egitekoak dituzte bozketak. 2012az geroztik gerra giroan sarturik da Afrika mendebaldeko herri hau, jihadistak erasoak errepikatzen dabiltzalarik.


2020ko martxoaren 26an - 17:52
Soumaila Cissé, bahituriko politikaria
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Martxoaren 25az geroztik desagertuta dago Soumaïla Cissé oposizioko politikaria, Malin. Legebiltzarreko hauteskundeen kari Niafunke hirian kanpaina egiten ari zela bahitu dute ezezagun batzuek. Martxoaren 29an egin beharreko bozketen harira bahitu dute, URD Errepublika eta Demokraziarentzako Batasuneko kidea.

Bahiketa baieztatu dute hurbileko bi pertsonak, baita Maliko Gobernuak berak ere. Berriz ere atzemateko neurri guztiak martxan dituela baieztaturik du gobernuak.

Presidentetzarako behin baino gehiagotan hautagai izandakoa da Cissé eta aldi honetan legebiltzarrerako aulkia lortzeko asmoz dago aurkezturik. Ez da lehen bahiketa ordea. Jada, martxoaren 17an desagertu zen Mohameb Ag Ahmed RPM Malirentzako Batasuna alderdiko hautagaia eta biharamunean aske utzi zuten bahitzaileek.

Gerra, 2012az geroztik

Azken hamarkada honetan gerra giroa da nagusi Malin, 2012an MNLA talde independentista tuaregak eta Ansar Dine tuareg islamista taldeak abiaturiko matxinadaz geroztik. Urte bat lehenago gertatu Muammar Gaddafiren hilketa eta Libiako erregimenaren bukaeraren eraginez, Gaddafiren alde aritutako tuaregak Malira itzuli ziren, arma asko esku artean. Matxinadaren lehen lerroan egondakoak gehienak. MUJAO Afrika Mendebaldearen Batasunaren eta Jihadaren Mugimendua eta AQMI Magreb Islamiarreko Al-Qaeda talde islamiar muturrekoa ere lotu ziren matxinadari. Maliko armada zutela jo mugan, zaplasteko handia bildurik botere politikoaren kontra itzuli zen armada, estatu kolpea burutuz 2012ko martxoaren 22an. Botere politikora helduriko armadak ez zuen ordea lortu matxinatuen aurkako borroka eta Maliren Iparraldea independente izendatu zuen MNLAk urte horretako apirilaren 6an.

Laster talde ezberdin horien arteko desadostasunak emendatuz joan ziren eta boterearen kontra aritzeaz gain, bata bestearen kontra ere daude orduz geroztik borrokan. 2012az geroztik, nazioarteko hainbat estatuk daukate eskua sarturik Maliko gerran, besteak beste Frantziak –kolonialismoaz geroztik dauzkan interes ekonomiko eta militarrei segi–, Tchadek, baita NBEak, Afrikar Batasunaren Erakundeak eta Afrikar Mendebaldeko Estatuen indar armatuek ere. Egoera okertu egin da 2013ko urtarrilaz geroztik, gobernuaren aurkakoek erasoak iparraldetik hegoaldera hedaturik.

Hainbat saiakeren ondotik, 2015ean izenpetu zuten Algerreko akordioa, Maliko Gobernuaren eta CMA Azawadeko Mugimenduen Koordinazioaren artean –akordioan hutsuneak kausitzen zituen CMAk, besteak beste ez zegoelako ageri Maliko Iparraldearen autonomiaren ala federalismoaren bermerik, baina nazioartearen presio pean izenpetu behar izan zuen–. Hala eta guztiz ere, jihadistak erasoak errepikatzen dabiltza, bake prozesua zapuztuz. Bamakok ez du hauekin negoziatu nahi bermerik gabe. Nahiz eta hainbat talde su-etenean izan –osoki errespetatua ez dena–, ez da oraingoz negoziaketarik posible.

Milaka hildako eta errefuxiatu eragin ditu 2012az geroztik dagoen Maliko gerrak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2025-03-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bagram, guraria eta arrandia nahikoa ez direnean

Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]


Ukrainarentzako laguntza militarra geldiarazi du Trumpek, Zelenskik bakea “xede” duela erakutsi arte

Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.


Danimarkak ez dizkie gurasotasun froga psikologiko gehiago egingo groenlandiar jatorriko gurasoei

Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Kapitalismoaren aurkako artikuluak debekatu ditu Bezosek ‘The Washington Post’-en

Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du. 


PKKri borroka armatua amaitzeko eskatu dio Öçalan buruzagi kurduak

Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]


Lur arraroak nahi ditu orain Trumpek, baina ba al dago halakorik Ukrainan?

AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]


Israelek larunbatean aske utzi behar zituen 642 preso palestinarrak askatu ditu

Asteburua baino lehen lau gatiburen gorpuak itzuliko ditu Hamasek. Horrela, Gazarako su-etenaren lehen faserako adostutako preso truke guztiak gauzatuko dituzte Israelek eta talde palestinarrak.


2025-02-27 | Gedar
Presoak gerrara bidaltzen jarraitzen du Ukrainako Gobernuak

Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.


Arma nuklearren industria finantzatzen jarraitzen dute banku espainiarrek

Arma nuklearren produkzioarekin, mantentze lanekin eta modernizazioarekin loturak dituzten hainbat enpresa aztertu dituzte, eta horien artean agertzen dira BBVA, Santander bankua eta SEPI. 


Bioaniztasunarentzako finantzamenduak kudeatzeko egitura bat espero dute Hego hemisferioko estatuek

Iazko urriko bileran lortu ez zuten akordioa erdiestea espero dute COP16ko parte-hartzaileek, eta ostegun honetan dute gailurraren azken eguna. 2030. urtea bitartean, bioaniztasunaren alde 200.000 milioi dolar bideratzeko engaiamendua hartu zuten 2022ko COP15 gailurrean, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude