Alor ezberdinetako ehundik gora pertsonek beren babesa eman diote Gure Esku Dagok ekainaren 21erako antolatutako ekitaldiari. Euskal Herriko politika, kultura, hezkuntza, kirol edota legegintza arloko herritar ezagunak izan dira oraingoan atxikimendua eman dutenak.
Donostiako Eureka! zientzia museoan egin dute agerraldia igandean “Gaur hautetsontzia, bihar erabakia” lemadun kamiseta soinean eta ekainaren 21eko ekitaldietarako sarrerak eskuetan dituztela.
Politikagintzako ordezkarien artean, Karlos Garaikoetxea EAko eta Xabier Arzallus EAJko buruzagi historikoak, Tasio Erkizia ezker abertzaleko kidea edota Aralarreko Patxi Zabaleta izan dira, besteak beste. Juan Jose Ibarretxe lehendakari oihak ere bere atxikimendua adierazi dio dinamikari, Donostiako agerraldian parte hartu ez badu ere.
LAB, ELA, STEE-Eilas, CCOO eta EHNE sindikatuetako ordezkariek ere bat egin dute atxikimenduarekin. Baita Euskal Herriko hainbat abokatu eta kazetari ezagunek ere: hala nola, Jone Goirizelaia eta Iñigo Iruin abokatuak, Garbiñe Biurrun (agerraldian ezin izan du egon) epailea eta Argiako Xabier Letona eta Berriako Martxelo Otamendi kazetariak.
EHUko irakasle, musikari, aktore eta idazle ugarik ere bat egin dute Gure Esku Dagoren ekimenarekin.
Euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez irakurritako oharrean adierazi dute iritsi dela herritarrek parte-hartzeko garaia, eta igandeko ekimenetara gerturatzeko deia zabaldu diote euskal jendarte osoari: “Herri bat gara, herritarron garaia da, eta erabakitzeko eskubidea daukagu”.
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]
Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]
Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.
Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.
Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]
Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.
Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]
Legealdiz legealdi, estatus politikoaren inguruko eztabaida edo bidea jorratzeko urratsak atzeratzen ari direla azpimarratu du Josu Etxaburu eledunak Eusko Legebiltzarreko batzorde batean: "Konpromisoak eskatzen ditugu hitzetatik harago ekintzak nagusitu daitezen eta herri... [+]
Pirinioetako Bidea ekimena antolatu du Gure Esku-k uztailaren 2rako, Kataluniako eragile sozial soberanista nagusiekin. Asmoa da Atlantikoa eta Mediterraneoa lotzen dituzten gailurrak argiztatuz, nazioarteko komunitateari mezua bidaltzea: irtenbide politiko bat behar dute Euskal... [+]
Asteazkenez bildu ziren Gure Eskuren bozeramaile Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariarekin. Gure Eskuk Legebiltzarrari dei egin dio erabakitzeko eskubidea arautzeko bidean hainbat konpromiso har ditzan. Uztailaren 2an, Kataluniako... [+]