Sosik ez gerrarako

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Erdi Arotik armagintzak garrantzi handia izan du Euskal Herrian. Antzinetik burdina ekoizteko teknika ezagutu izanak armen ekoizpen industrializatua egin ahal izatea bideratu zuen.

Dirutza sortu zuen burdinola sareak bestelako aldaketa sozial, ekologiko, juridiko eta kulturalak ere ekarri zituen, ordea. Armagintza ardatz zuen ekoizpenak baso komunal asko pribatizatu zituen. Lantegi horien buruak jauntxo bilakatu ziren eta aldaketa estrukturalak egin ziren jauntxo horien mesederako, neurri handi batean gaur arte iraun duen sistema bat egonkortzen.

Jauntxoen aurrean ere beste eragile sozial bat jaio zen: matxinoak, Euskal Herriko lehenengo langile-klasean koka daitekeen taldea. Leku guztietan bezala, herri xumeak hornitu du klase gorenen aberastasuna eta geurea ez da salbuespena izan. Hurrengo urteetan sarritan matxino horiek izan ziren herri xumearen interesen alde altxatu zirenak, aintzindari interesgarria.

Bestalde, monarkien babespean aberatsen gerrak elikatzeko produkzioak sortzen zuen aberastasuna poltsikoratzen zuten bitartean, herri xumea gerren ondorioak pairatzen hasi zen.

Jatorrizko euskal sistema juridikoak babes mekanismoak bazituen herritarrak gerretatik babesteko eta hor dugu , esaterako, “Zuhaitz Malatoa”ren tradizioa edota Estatu-Nazio eredua ezarri arte soldaduskatik aske geratzeko zegoen legealdia. Hortaz, herri xumearen eta jauntxoen arteko auzian baldintza ekonomikoez gain, gerrekiko jarreran isla bazuen.

Euskal erakunde publikoek ezin dute-eta, ez zuzenean, ezta zeharka ere, armagintza hornitu. Gerren aurkako jarrera aktiboa ezinbestekoa da

Beraz, “xede antibelizista” ere egon, badago geurean betidanik. Estatu frantsesean zein Estatu espainiarrean derrigorrezko soldaduska ezartzean, euskal gazteek desertzioaz erantzun zuten eta XX. mendearen bukaeran: intsumisioaz. Hego Euskal Herrian egin zen erreferendumean ere NATOri ezetz esan genion.

Ardurak

Hego Euskal Herriko lau Aldundiak zerga nagusien arduradunak dira. Bilakaera historikoak eta mendetako borrokak bermatu du zerga horien kontrola, baina trukean estatuari “kupoa” delakoa ordaindu behar zaio. Kupoaren gastuak zuzenean “defentsa”, Polizia eta mugen kontrolerako gastuetara bideratzen dira. Ildo horretan ezin ahaztu une honetan “Frontex” delako erakunde paramilitarraren jardun lotsagarria. Aldundien dirua, gure dirua, “defentsa” ulertzeko modu jakin bat ordaintzeko erabiltzen da.

Hala ere, gure zergen militarizazioa ez da kupora mugatzen, zergen politikaren bidez eta Eusko Jaurlaritzari ematen zaion diru kopuruaren bidez, Euskal Herriko armagintza sektoreak hainbat laguntza du. Laguntza zergetan, ikerketan, esleipenetan... gure erakundeak ez dira neutralak. “Gerra hemen hasten da” salatzen dugunean, batik bat horregatik salatzen dugu, gure erakunde publikoetatik armagintzari laguntzen zaiolako.

Bada garaia “zoru etiko” esaten den aldarrikapena gure erakundeetara ere eramateko. Euskal erakunde publikoek ezin dute-eta, ez zuzenean, ezta zeharka ere, armagintza hornitu. Gerren aurkako jarrera aktiboa ezinbestekoa da.

Aldundiak eskuratzen duen diruaren %82 inguru langileen errentatik eta eguneroko kontsumotik lortzen du, hau da, klase-langileak eta sektore herritarrek ordaintzen dute nagusiki. Lehen bezala, Erdi Aroko jauntxoekin gertatzen zen lez, orain ere ez ditugu beraien gerrak ordaindu nahi.

Sosik ez gerrarako!

Ana Gorostidi, Andoni Rodriguez eta Patxi Azparren, Gerrarik Ez Gipuzkoa Ekimeneko kideak

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Kontzientzia kritikoa existitzen al da egungo gizartean?

 Wikipedia.org-en arabera, Gish gallop (Gish-en lauhazka) edo falazien metrailadorea "eztabaida teknika bat da, aurkariari ahalik eta argudio gehienekin eraso egiten diona, argumentu horien zehaztasuna edo sendotasuna kontuan hartu gabe", eta albo-ondorio gisa... [+]


2024-10-31 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (I)

Terminoaren jatorria XIX. mendearen hasieran kokatzen da. Garai hartan, liberal ingelesen asmo inperialistek errusiarrekin talka egin zuten, Errusia Asian zabaltzen ari baitzen eta Ingalaterraren kolonizazio nahiak oztopatzen. Beren interesak babesteko, Ingalaterrak errusiarren... [+]


Hilberria
Juanje, gero arte bakarrik

Juanje Soria abokatua urriaren 26an hil da, Iruñean. Foro Sozial Iraunkorreko kide ohiek Soria oroitu dute gutun honetan.


Urriaren 29an epaitegira joan beharra izango duen kidearekin elkartasuna

Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]


Bakarrizketan

Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.

Antzokiko atarira... [+]


2024-10-28 | Iñaki Landazabal
Burujabetza eta alderdi politikoak

Bizi garen gizartea erabat oinarrituta dago menpekotasunean. Mendeetan zehar gure bizitza horren arabera eratu da, eta poliki-poliki erabakitzeko eskumena, askatasuna eta burujabe izatea murriztuz joan dira. Batzuetan bortizki kendu dizkigute; besteetan, ordea, geuk eman ditugu... [+]


2024-10-25 | Josu Jimenez Maia
Mediku mintzoa

Biziki ernegatzen nauen kontua da nola mintzo ohi zaion sendagile zenbait pazienteari. Minaz mintzo zaizkigu umeak bagina bezala. Dagoneko giltzurrun bi transplante egin dizkidatenez gero, badakit zertaz ari naizen: besteak beste, tutu bat zakilaren barnean jarri didate bietan... [+]


2024-10-25 | Filipe Lascaray
Jaunttoak, lurra eta herritarrak

Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik.  Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]


2024-10-24 | Joseba Alvarez
Betaurrekoak alda ditzagun

“Proposamen ausart, integral eta prestuen tenorea etorri zaigu (…) Euskal Herria munduko altxamenduen artean sar dadin berriro”, bota zuen Hartzea Lopez Arana adiskideak ARGIA aldizkarian 2018ko uztailean argitaratu zuen “Oldartze eraginkor baten... [+]


2024-10-24 | Rafa Arriola
Egun on, España…

Gero eta akats ortografiko gehiago atzematen dugu sare sozialetako idazkietan, eta ez soilik gazteek egindakoak, baita komunikabideetakoak ere. Batzuk hain bihurtu dira ohiko, non gure begiei apenas ez dieten minik ematen.

Horrela, gaztelaniaz hauek bezalakoak barra-barra... [+]


Sanduzelaikoa, biribilgune bat baino gehiago: eraldaketa erraldoia, erraldoiagoa den auzoarentzat
Plangintza integral bat

Gaur egungo hiriek eraldaketa prozesu sakonak behar dituzte arlo guztietan. Gizarte eta hiriek dituzten erronkak itzelak dira eta horiei heltzeko ezinbestekoa da diagnosi eta planifikazio ariketa integralak egitea eta, ondoren, erabaki partekatuak... [+]


2024-10-23 | Lur Atxesburu
Urtebete palestinarrei aietekeriak irakasten

Urriaren 21erako, mobilizazioak deitu zituen Gernika Palestina izena hartu duen sareak. Palestinak pairatzen duen genozidioa salatu, eta bakearen alde egiteko ekimena omen da, eta nekez jar gaitezke bi kausa horien kontra. Elkartasunak palestinarren alde lerratzera garamatza,... [+]


2024-10-23 | Josu Salegi
Errota altua eta mendia

Dozena bat bertsotan


Urriak 26: denok Gasteizera megaproiektuen kontra eta Lurraren alde

Euskal Herria Bizirik-ek, heldu den urriaren 26an, Gasteizen, Arabako herri plataformek eta nekazarien sindikatuek trantsizio energetikoaren aitzakian korporazio handiek inposatu nahi dituzten megaproiektuen aurka antolatutako manifestazioan parte hartzera animatu nahi du.


2024-10-22 | Rober Gutiérrez
Ongi etorri euskararen mundura

Ongi etorri euskararen mundura harrera jardunaldiak izan berri ditugu Gasteizen, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta. Euskararen biziberritze prozesuaren egungo erronka nagusietako bat da gurera datozen herritar berriak helburu hori erdiesteko aliatu... [+]


Eguneraketa berriak daude