Durangoko Azokaren DA! Sormen Beka aurkeztu dute asteartean Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak. Beka horren helburuak dira euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztea euren lana ezagutzera eman dezaten. Daborduko proiektuak aurkez daitezke.
Arantza Atutxa Gerediaga Elkarteko kudeatzaileak eta Aitziber Irigoras Durangoko Udaleko alkateak adierazi dutenez, beka ematerakoan kontuan hartuko dira Durangoko Azokak bere baitan batzen dituen diziplinak (literatura, musika, arte eszenikoak edota ikus-entzunezkoak), baina deialdi bakoitzean diziplina bat lehenetsiko da eta horren gaineko proiektuak onartuko dira, diziplina arteko uztarketak barne; aurtengo bekak, edozein generoko literatura izango du oinarri.
Denera, 15.000 euroko laguntza jasoko du aukeratuko den proiektuak; banaka zein taldeka aurkez daitezke proposamenak. Parte-hartzaileak sortzaile berriak direla kontuan hartzeko gehienez jota aurretik hiru lan baino gutxiago izan beharko dituzte argitaratuta edo plazaratuta. Bestalde, ez dituzte kontuan hartuko adingabekoen proiektuak.
Irailaren 21eko 1:00etan itxiko dute proposamenak aurkezteko epea. Ordura arte, oinarriei jarraiki, gerediaga@durangokoazoka.eus posta elektronikora igorritako proiektuak baloratuko ditu epaimahaiak. Hautagai denetatik laupabost aukeratuko dituzte, proiektuaren defentsa egin dezaten. Ondoren, lan irabazlearen berri 53.Durangoko Azokan emango dute. Hautatuak urtebeteko epea izango du proiektua garatzeko. 54.Durangoko Azokan aurkeztuko da sorkuntza hori.
Albiste hau hiruka.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Mila lan egitetik bizi dira, sarri, marrazkilari eta ilustratzaileak. Ezaguna da sektorearen aspektu hori. Prekarietatea deitu ahal zaiona nagusiki; ikusezina izatea ere bai. Paula Estévez (Donostia, 1984), esaterako, ARGIAn ikusi izan dugu azken bost urteotan, sarri... [+]
Milaka eta milaka euskaltzale eta euskal kulturaren zale elkartu dira Durangon asteburu luzean, ondo asko egonkortua den urteroko hitzorduan. Sartzeko itxaronaldiak, ordubeterainokoak, euripean... Kultur-gosez egon da jendea. Eta asebeteko ziren, halaxe sumatu baita postuen... [+]
Salto batez jaiki da ohetik, pelikula txutxi-flower batean balego bezalaxe. Gelatik irten, sukaldera joan, amari muxu potolo bat eman eta dutxan sartu da, Deus ex machina kantua hartuta soinu-banda modura. Aurora borealak entzuten ditu letran, baina, egiazki, letraren fabulari... [+]
Oraindik ere ondo gogoan du amak nola esan zion atzo: “Iraitz, segiozu ohera, badela garaia. Eta utzi mugikorra, itsutu egingo zara-eta!”.
Nola ez, amak arrazoi. Gaurko betzuloek ez dute barkatzen. Ez du begirik bildu gauean. Ohean buelta eta buelta, maiz... [+]
Abenduaren 5ean ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunak izango dira azokan. Dinamiken bidez sortzaileak ezagutu eta eurekin harremanetan jartzeko moduko aukera ere izango da. Edukiera guztia bete da jada ikasle goizerako. ARGIAk eskaintza zabala... [+]
Egotea egitea da. Hala dio aurten Durangoko Azokak, eta egia da, azokaren beraren kasuan behintzat eta Euskal Herria aintzat hartuta. Dagoeneko 59. azoka da aurtengoa, eta urtero egote hutsak frogatzen du euskara, euskal kultura, euskal nazioa egiteko modua dela Durangoko... [+]
Jakoba Errekondo eta Garbiñe Larrea han izango dira, baita Haziak liburuko egileak ere. Superbotereak hezkuntza liburua, Abentura erraldoia komikia... eta, jakina, Inor ez da ilegala-ren postutxoa ere ipiniko du ARGIAk. Aurtengo beste nobedadea: denda fisikoa Andra Mari... [+]
Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]
Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako... [+]