Sorturen 3. Konferentzia. Zaharrak berri

  • Konferentziaren azken interbentzio osoaren berri ez badugu ere, zenbait aipamen eta adierazpen irakurtzeko aukera izan dugu euren kideko den komunikabidean, horrenbestez, bere agerkari digitalean argitaratutakoa abiapuntutzat harturik, kontsiderazio batzuk egingo ditugu.


2019ko urriaren 03an - 08:08

Ohartu garenez, batzuetan, bozeramailetzak zein buruzagiek, hortaz alderdiak, gauza bat esan eta egun gutxira kontrakoa adierazten dute, hala nola, une batean eusko burgesiarekin itundutako estatutu berriaz ari dira, eta ondoren ez dute gogoko euren burua autonomistatzat jotzea. Agian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako estatutua Espainiaren gehigarri bat besterik ez delakoan gaudelako asko eta asko Euskal Herrian.

 Hori da Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren helburu estrategikoei uko egiteak eta sisteman txertatzeak dakartena eta, aldi berean, “ez da ezer gertatzen, betikoak baikara” aldarrikatu egiten dute. Azken batean, eskizofrenia hutsa edo gezurretan aritzen dira, euskal sozialdemokraziari (kapitalak egokitutako funtzioa ezkutatzeko, dela eskuinekoa, dela zentrokoa edo ezkerrekoa.

Modu horretara, 1978ko erregimenarekin hausteko nahia adierazten dute eta, aldi berean, harro daude GAL-PSOEri emandako botoaz, “euskal gizartearen” alde berriro bozkatuko dutela esanez (Iñarritu, sionismoaren defendatzaile). Modu berean, eta duela gutxi azpimarratzen genuen bezala, “euskal gizartea” testigu gisa jarri ohi dute etengabe, une oro egitea exijitzen dietena josi edo apurtzeko.

Egun batzuetan autodeterminazioaz ari dira, horren aldeko dinamika ia ahazturik badute ere, eta autodeterminazioa eskatzeko eskubidea galde egiten dute, funtsezko eskubide utziezina izanik, herri hizkeran bazterrak nahastea da hori.

Sortuk oraindik dio ezkerreko bozka independentista dela kalterik gehien egiten diena. Bada, guk behin eta berriz hauxe diogu: egoerak “okerrera” egiten baldin badu, lehenago gertatu bezala, EH Bilduren botoa GALen aldekoa izango da, eta hala jokatzeko prest omen dago berriro ere

Aldi berean, hiru erreietako prozesu independentista aipatzen dute (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa edo Euskadi, Nafarroa Garaia eta Iparralde). Hiru errei eta erritmo desberdinak, eta magia bidez euskal independentzia osatuko dute 2026. urterako, bai ikaragarria! Zerikusirik izango ote dute Ipar Amerikako inperialistekin (Estatu Batuak) dituzten harreman bikainek? Hau da, inperialista hiltzaile eta terrorista horiek, kontinente guztietako herrialdeak inbaditu eta suntsitzen dituzten modura, agian, antzinako Jugoslaviako Kosovon gertatu bezala, Euskadiko Estatua eraikitzea bururatzen zaie. Jakitun gara kasu eta kondizio berberak ez direla, baina lubakiaren beste aldean egonez gero, edozer gerta daiteke. 

Era berean, Fronte Independentistaz ari dira. Euskaldunon aldetik nor den nor ustezko Fronte horretan galdetzen dugu, kontuan edukita, orain arte, euskal indar instituzionalistek men egiten diotela gure okupatzaileen legeriari. Berriro diogu, euskal autonomista eta instituzionalizatuen artean ez dugu ikusten inongo eragile errealik halako frontea osatzeko.

 “78ko erregimenarekiko” haustura defendatzen dute. Zertaz ari garen jakite aldera, diktadura frankistatik diktadura burgesera igarotzeko erreformatzat jotzen dugu erregimen hori, monarkia parlamentaristarekin. Baina, jakina, euskal gizartearen ongizatearen alde eginez bozkatzen diote GALi, hau da, aukerarik txarrenetan onena.

Inork ez omen du herria geldiarazten (ez dio irabazten) … baina argi geratu da 35ak, 5ak eta 47ak geldiarazi egin zituztela. Egia esan, lagin-patroi eredugarria ez izateaz gain, ez dator bat goiko esaldiarekin, batez ere, Ezker Abertzalearen munduan, egituretatik askoz haratago zabaltzen dena, esandakoa beti bete egiten zela kontuan edukita eta ez alderantziz, espektro politikorik gehienean gertatzen zen eta gertatzen den bezala.

Halaber, bakea eta askatasuna lehenago edo geroago iritsiko dela Euskal Herrira diote. Horren harira guk diogu Independentzia eta Sozialismoa direla Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu historikoak eta Ezker Abertzale osoaren etengabeko aldarrikapenik preziatuenak. Orain, Sorturen interpretazioaren arabera, euskal gizarteak nahi ditu bakea eta askatasuna. haientzat frogatuta dagoenez, horiexek dira Euskal Herrian bizi den euskal herritar ororen desiorik handiena, oinarrizko behar guztiak beterik baitituzte: enplegu duina, etxebizitza bai ala bai guztientzat, finantzazio publikoaren bidezko goi mailako irakaskuntza, murrizketarik gabeko osasun sistema publikoa, jubilazioa… Beraz, bakea eta askatasuna? Zein herriz ari dira? Okerreko gidaliburua al darabilte?

Sortuk oraindik dio ezkerreko bozka independentista dela kalterik gehien egiten diena. Bada, guk behin eta berriz hauxe diogu: egoerak “okerrera” egiten baldin badu, lehenago gertatu bezala, EH Bilduren botoa GALen aldekoa izango da, eta hala jokatzeko prest omen dago berriro ere. Guk diogun bezala, euskal ildo politiko koherente eta iraultzaileak kalte egiten die estrategia espainolistei (salbuespenik gabe), izan ere, ez dago onartzerik etsaien aurrean harakiri egitea.

Berriro diogu, 2026. urterako  Euskal Herriaren independentzia nahi dute, baina amnistia aipatzean  izu aurpegia ipintzen dute. Den-dena eman beharko da euskal preso politikoak kalera atera eta deportatuak nahiz iheslariak itzul daitezen, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu osoak erabat baztertuta utzi egin zituenak

Sistema ekonomiko, kapitalista eta patriarkalean aldaketa erradikala egiteko helburu duen mugimendu edo bestelako egitura orok euskal langile mugimendu independente eta iraultzailea sortzeko nahia agertzen du beti. Halako mugimenduak alderdi, sindikatu eta bestelako botereetatik independente izan beharko du, bai eta, bere askatasun osoaren subjektu eragile ere. Kapitalari borroka fronteak dibertsifikatzea interesatzen zaio, nazio eta klase zapalkuntza ezkutatze aldera.

Berriro diogu, 2026. urterako  Euskal Herriaren independentzia nahi dute, baina amnistia aipatzean  izu aurpegia ipintzen dute. Den-dena eman beharko da euskal preso politikoak kalera atera eta deportatuak nahiz iheslariak itzul daitezen, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu osoak erabat baztertuta utzi egin zituenak. Baina badiogu ere egiazko amnistia ezinbestekoa dela gure azken helburuak lortzeko , bihar eta etzi, inolako zalantzarik gabe, euskal preso politiko berriak izango baitugu.

Ez ahaztu, azaroaren 10a hurbiltzen ari den heinean, itxurazko planteamendu sendoak gauzatu egingo direla. Baina hauteskundeen ajearen ostean, autonomia estatutu berriari ekingo diote berriro ere, aldi berean, hitz egingo dute patronalarekin krisialdi ekonomikoren berragertze bortitza dela kausa, praktikan  hainbeste pertsona ezkutatu nahian badabil ere, eta abar. 

Abstentzio aktibo eta iraultzailearen aldeko dinamika erraldoi baterako deia egiten dugu, bai eta, nazio askapenerako euskal mugimendu sozialista eta iraultzailea ahalik eta lasterren osatzen laguntzeko ere. 

(2019. 09.29)  Jon Iurrebaso Atutxa
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Idazkaritzak eta kontuhartzailetzak: joko arauak partidaren amaieran aldatzeaz

Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]


Torturaren biktimak existitzen dira. Eta egileak?

Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.

Nazioarteko... [+]


Eguneraketa berriak daude