Donostiako bi etxebizitza turistikotan sartu dira Sortuko kideak, “etxebizitza larrialdia” salatzeko

  • Azora funts putrearena da bata, eta luxuzko etxebizitza turistikoa bestea; asteburuko erreserba amaitu eta bertan geratu dira, instituzioei eskatzeko etxebizitza eskubidea bermatzea. Exijitu diete, besteak beste, alokairuaren prezioa eta etxebizitza turistikoak mugatzeko, eta etxe hutsetan neurriak hartzeko.

Zubieta kaleko etxebizitza turistikotik salatu dute "etxebizitza larrialdia". Joxean Urkiola

2024ko otsailaren 05ean - 17:08
Azken eguneraketa: 2024-02-06 10:06

“Etxebizitza larrialdia” salatzeko, Sortuko zenbait kide Donostiako bi jabe handiren bi etxebizitzatan sartu dira, eta asteburuko erreserba amaituta, astelehena ere bertan igaro dute, instituzioak interpelatzeko asmoz. Sortuk erakunde publikoetako agintariei gogorarazi die legeak ahalbidetzen duela etxebizitza eskubidea bermatzeko neurriak hartzea eta espekulazioa gelditzea: “Ez da merkatuaren legea. EAJ eta PSEren kasinoko etxebizitza politikarena baizik”, leporatu die.

Eskubideekin ez da espekulatzen. Etxe eta bizitza duinak denontzat leloa zabaldu dute luxuzko etxebizitzen aurrean egindako elkarretaratzean, eta bost neurri zehatz exijitu dizkiete instituzioei: “Alokairuaren prezioak mugatu eta Donostia osoa gune tentsionatu izendatu; alokairuaren eskaintza publikoa biderkatu; etxebizitza hutsa mobilizatu; etxebizitza turistikoa kontrolatu; eta espekulazioa gelditu”. Astearterako mobilizaziora deitu du, 19:00etan, Katalunia plazan.

Sortuko kideek argitu dute ez direla epe luzean geratuko etxebizitza horietan, eta helburua ez dela han erresistitzea, baina ziurtatu dute arrazoi jakinengatik hautatu dituztela bi pisu horiek. Bata, Kontxa alboko Zubieta kaleko luxuzko etxebizitza turistikoa da, eta atari osoa dago bideratuta luxuzko alokairu turistikoetara, Beñat Lusarreta Sortuko kideak Naiz irratian baieztatu duenez. Bestea, Azora funts putrearen jabetzakoa da. Lusarretak ohartarazi du Azora ezaguna dela eraikin osoak erosteagatik, eta zuzenean edo prezioen igoeraren presioaren bidez bertako bizilagunak kanporatzen dituelako, gero negozioa egiteko etxebizitza horiekin. “Donostiarrok gure hiritik botatzen ari dira aberatsen opor-leku bilakatzeko”, salatu du ekintza honekin Sortuk.

Alokairu publikoa, salerosketaren ordez

Etxebizitzaren auziari irtenbidea emateko, Sortutik proposatu dute alokairua “alternatiba erreal” bilakatzeko aldaketak egitea, bai instituzioetatik alokairu publikoen bidez, bai kulturalki, “gaur egun salerosketa merkatua baitago nagusiki”. Bestalde, azpimarratu dute alokairuei muga jartzeko bidea udalerriak eremu tentsionatu gisa izendatzea dela. “Jasanezina da! Inork ez luke bere soldataren %30 baino gehiago gastatu behar etxebizitzan”, kritikatu dute Sortuko ekintzaileek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


Ez ezazula memoria gal, zure auzoa ere Gamonal

Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ander Zangitu. Eraikinez harago
“Joera bilakatu da, baina ez dago sukaldea eta egongela bateratzeko pisuzko arrazoirik”

Iaz egin nuen topo lehen aldiz Ander Zangiturekin, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean antolatzen duten Hitzaren Eskolan. Isiltasunaren inguruan aritu ginen, batez ere, hausnarrean. Harrezkeroztik tentu handiagoz erreparatu die haren formei bere ogibidearen mundutik, arkitekturatik... [+]


2025-01-09 | Julene Flamarique
Santander bankuak Iruñean familia bat etxetik bota nahi duela salatu dute

Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
Iruzurra salatu duen eta bi haur txiki dituen familia bat etxetik bota dute Bilbon

Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]


2024-12-05 | Leire Ibar
Etxebizitza sindikatuak
“Arazoa ez da etxebizitzaren prezioa igotzea, etxebizitzak prezio bat izatea baizik”

Abenduaren 14an etxebizitzaren negozioaren aurkako manifestazioa egingo dute Bilbon, etxebizitza sindikatu nagusiek deituta. “Doako eta kalitatezko etxebizitzaren alde eta politikarien eta instituzioen fartsaren aurka” mobilizatzera dei egin dute. Ane Salvador... [+]


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


Eguneraketa berriak daude