Sortuk “koherentzia” eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta nazioen erabakitzeko eskubidea aitortzeko

  • Ehunka kide bildu dira Sorturen VI. Nazio Konferentzian, larunbatean. Iragan ikasturtea "emankorra" izan dela azpimarratu dute, eta datozen urteetarako erronkak berretsi dituzte.

Datozen urteetarako Plan Politikoa berretsi dute Sortuko ehunka kidek. (Argazkia: Sortu)

2023ko irailaren 25ean - 08:53
Azken eguneraketa: 12:09

Sortuk VI. Nazio Konferentzia egin du larunbatean, Arrasaten. Ehunka kide bildu dira, eta pasa den ikasturteko balantzea egiteaz gain, datozen urteetarako Plan Politikoa berretsi dute.

Iragan ikasturtea "emankorra" izan dela azpimarratu du Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak. Ikasturteko lorpenen artean, urrunketa eta sakabanaketa politikarekin amaitu izana azpimarratu du. Horrez gain, Espainiako bloke erreakzionarioa gelditu izana nabarmendu du, nahiz eta aitortu duen horrekin ez dela nahikoa eta "ezkerreko politikak" egin behar direla. Azkenik, Hego eta Ipar Euskal Herriko hauteskundeetan izandako emaitzekin ere pozik agertu da idazkaria: "Herri honetako indar nagusi bilakatzeko aukera esku-eskura dugu".

Hala, datozen urteetarako lau erronka nagusi finkatu ditu alderdiak. Hasteko, gaur egungo eredu sozio-ekonomikoa, kapitalismo patriarkala, "errotik aldatu" behar dela aldarrikatu du, bizitza eta haren zaintza erdigunean jartzeko. Burujabetza ere izan du hizpide, eta egungo Espainiako Gobernu "aurrerakoiari" zuzendu zaio Rodriguez. Eskatu dio "koherentea" izateko, eta "Espainiako Estatuaren baitan eta menpe" dauden herrien erabakitzeko eskubidea aitortzeko.

Hirugarrenik, EH Bildu eta EH Bai indartu behar direla azpimarratu du. Azkenik, koalizio horiek bezainbeste bestelako indar sozialak ere sendotzea jarri du helburu: langile mugimendua, mugimendu feminista, gazte mugimendua, mugimendu ekologista, euskalgintza, hezkuntza mugimendua edota pentsiodunen borroka.

Sozialista erradikalak, eta harro

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak kurtso hasieran "sozialista erradikal" gisa definitu zuen EH Bildu. Rodriguezek, lehendakariaren hitzei erantzunez, adierazi du sozialismoa baldin bada "menderakuntza eta zapalkuntza guztiak gainditzea", eta erradikala izatea "arazoen errora joatea", baietz, badirela "sozialista erradikalak" eta "harro" daudela.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sortu
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei “ongi etorri” ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


2024-02-05 | Leire Artola Arin
Donostiako bi etxebizitza turistikotan sartu dira Sortuko kideak, “etxebizitza larrialdia” salatzeko

Azora funts putrearena da bata, eta luxuzko etxebizitza turistikoa bestea; asteburuko erreserba amaitu eta bertan geratu dira, instituzioei eskatzeko etxebizitza eskubidea bermatzea. Exijitu diete, besteak beste, alokairuaren prezioa eta etxebizitza turistikoak mugatzeko, eta... [+]


Herrigintzaz gogoetatuko du Sortuk larunbatean Plaza Hutsa egitasmoaren barruan

Ezker Abertzaleko militantzia batzeko asmoa dute, herrigintzaren inguruan gogoeta egin eta aurrez ezarritako sei eremu estrategikoen helburuak finkatzeko.


2022-10-24 | ARGIA
Lemoizko zentralean sartu eta “trantsizio ekologiko justua” aldarrikatu du Sortuk

Militante batzuk zentral nuklearrera sartu dira, eta bi pankarta zintzilikatu dituzte: greenwashig-aren aurkakoa eta energiaren “trantsizio ekologiko justua”ren aldekoa. Sortuk neoliberalismoari egotzi dizkio egungo krisiak, eta premiazkotzat jo du “180 graduko... [+]


2022-06-06 | Leire Artola Arin
Sarai Goitia militanteak epaitegian salaketa jarri du poliziaren jazarpenagatik

Azaldu du dei anonimoak egin dizkiotela Galder Barbadori buruz galdezka, eta bere espazio pribatuetan ibili direla, baita autoa margotu diotela ere. Argi du haien helburua dela “militante politiko oro urduri jartzea”.


2022-03-22 | ARGIA
Sortu: “Frantziako estatuaren espetxe politikak hil du Colonna”

Sortuk Yvan Colonna preso politiko korsikarraren heriotza salatu du eta doluminak helarazi dizkio Korsikako nazio askapen mugimenduari. Alderdi independentistaren hitzetan, "heriotza hau ekidin zitekeen" eta Frantziako Estatua egin du hilketaren erantzule:... [+]


Arkaitz Rodriguez
“Bakeak etsai boteretsuak ditu oraindik”

Kongresu politikoa amaitu eta militantziak Sortuko idazkari nagusi postuan berretsi ostean bildu gara Arkaitz Rodriguezekin (Altza 1979). Botoen %71rekin onartu duten Herrigaia ponentzia politikoan jaso dituzten ideietatik abiatuta egoera politikoaz mintzatu gara berarekin.


Indautxuko komisaldegian “sistematikoki torturatu” dutela salatu du Sortuk, bertan hildako Kalparsoro oroituz

Sortuk Bilbon tortura independentismoaren aurka erabilitako "praktika sistematikoa" izan dela salatzeko manifestazioaren amaieran Indautxuko Espainiako Poliziaren komisaldegiaren fatxadan Xabier Kalparsororen aurpegia proiektatuz amaitu dute. Torturapean eginiko... [+]


2022-01-27 | ARGIA
‘Kalera Info’ eta ‘kalerakalera.eus’ ixteko erabakia berretsi du Espainiako Auzitegi Nazionalak

"Konponbiderako ireki den aukera-leihoa" itxi nahi dutela salatu du Sortuk. 2017tik argitaratzen zuen Sortuk Kalera Info aldizkaria, hiru hilean behin, euskal presoak informatzeko asmoz, besteak beste haien eskubideen aldeko mobilizazioei buruz.


Sortuk zuzendaritza berria aukeratu du %89ko babesarekin eta hirugarren kongresua amaitu

‘Independentziarako Indarra’ lelopean, igandean amaitu du Sortuk hirugarren kongresua Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Arkaitz Rodriguez buru duen zuzendaritza berriak %89ko babesa jaso du eta Euskal Estatuaren aldeko apustua berritu dute. Kongresuan zehar Herrigaia... [+]


2021-12-21 | ARGIA
“Kartzelak bete nahi dituzte, Euskal Herria iraganera kateatuta mantentzeko”

Espainiako Auzitegi Nazionalak deituta, Mikel Albisuk deklaratu du astearte honetan. Preso ohiari babesa adierazteko elkarretaratzea egin du Sortuk. “Gaurko gertaera hau ez da kasu isolatu bat, honen atzean salbuespenezko legedian oinarritzen den Espainiako Audientzia... [+]


2021-11-22 | ARGIA
‘Herrigaia’ ponentziak jaso du babes gehien Sorturen Kongresu prozesuan

Txosten ofiziala babestu dute botoa eman dutenen %71k, eta Lurrari Lotuz osoko zuzenketa %22ak. Parte hartzea %52koa izan da.


Eguneraketa berriak daude