Iragan urriaren 12an Iruñean Sortuk antolatutako ekitaldi batean Felipe VI.a Espainiako erregea eta Kristobal Kolonen estatua sinbolikoak eraitsi zituzten. Horren karietara, Espainiako Auzitegi Nazionalak hamabi gazte deitu ditu deklaratzera. Horiei babesa agertzeko manifestazioa egin zuten Iruñean iragan larunbat arratsaldean.
Gazteei babesa emateko eta Espainiako judikaturaren jarrera salatzeko manifestazioa izan zen Sortuk deitutakoa. 17:30ean abiatu zen Antoniuti parketik eta Sarasate pasealekuan amaitu zen. Ondo lerrokatutako hiru ilaratan egin zuten ibilbidea milaka manifestarik, bukaeran lau ilaratan pasealeku osoa hartuz.
Hamabi gazteei babesa emateko mobilizazioa zen, baina baita ere 78ko Espainiako erregimenaren salaketa egiteko, manifestazioaren ikonografiak argi adierazten zuen bezala. Espainiako monarkiari erreferentzia eginez, Eroriko da, zioen manifestazioa zabaltzen zuen pankartak. Oihu asko eskaini zitzaizkien borboiei, hauen ustezko lapurretei erreferentzia eginez eta Los borbones a los tiburones (borboiak marrazoetara) gaztelerazko leloa oihukatuz. Euskal Errepublika eta Independentzia, sozialismoa ere oihukatuenen artekoak izan ziren.
Amaierako hitzaldia Sarasate pasealekuan egin zen. Egoeren kontraesana areagotuz, eszenatokia Foruen monumentuaren azpian zegoen, hiru argazki erraldoiz atonduta: Franco, Felipe VI.a eta Juan Carlos borboikoa errege ohia. Ekitaldi amaierako hitzaldian Kizkitza Gil de San Vicente Sortuko zuzendaritzako kideak argi adierazi zuen hiru erretratuen artean zegoen lotura argia, 1936 eta gaur egungo egoera lotuz: Francok 36ko gerra irabazi zuen, gero 1975ean Juan Carlos borboikoa izendatu zuen errege eta honen semea da orain errege. Egoera hori gainditzeko eta euskal errepublika sortzeko mezuak ere ugariak izan ziren.
Gazteen deklaratzeari dagokionez, urtarrilaren 12an egin behar zen deklarazio telematikoa Iruñeko Justizia jauregitik, baina Filomena ekaitzaren ondorioz Madrilen sortu zen egoera dela eta atzeratu egin zen.
Urriaren 12an Iruñean Espainiako Erregearen aurka egindako parodiagatik deklaratzera deitu dituzten 12 gazteen aldeko manifestazio handía egin da Iruñean. Sarasaten bukatu da pic.twitter.com/2AjT5SAkbi
— Xabier Letona (@xletona) January 16, 2021
Ahotsa.info-ren ondorengo bideoan ere ikus daiteke mobilizazioaren laburpen bat:
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]
Azora funts putrearena da bata, eta luxuzko etxebizitza turistikoa bestea; asteburuko erreserba amaitu eta bertan geratu dira, instituzioei eskatzeko etxebizitza eskubidea bermatzea. Exijitu diete, besteak beste, alokairuaren prezioa eta etxebizitza turistikoak mugatzeko, eta... [+]
Ehunka kide bildu dira Sorturen VI. Nazio Konferentzian, larunbatean. Iragan ikasturtea "emankorra" izan dela azpimarratu dute, eta datozen urteetarako erronkak berretsi dituzte.
Ezker Abertzaleko militantzia batzeko asmoa dute, herrigintzaren inguruan gogoeta egin eta aurrez ezarritako sei eremu estrategikoen helburuak finkatzeko.
Militante batzuk zentral nuklearrera sartu dira, eta bi pankarta zintzilikatu dituzte: greenwashig-aren aurkakoa eta energiaren “trantsizio ekologiko justua”ren aldekoa. Sortuk neoliberalismoari egotzi dizkio egungo krisiak, eta premiazkotzat jo du “180 graduko... [+]
Azaldu du dei anonimoak egin dizkiotela Galder Barbadori buruz galdezka, eta bere espazio pribatuetan ibili direla, baita autoa margotu diotela ere. Argi du haien helburua dela “militante politiko oro urduri jartzea”.
Kongresu politikoa amaitu eta militantziak Sortuko idazkari nagusi postuan berretsi ostean bildu gara Arkaitz Rodriguezekin (Altza 1979). Botoen %71rekin onartu duten Herrigaia ponentzia politikoan jaso dituzten ideietatik abiatuta egoera politikoaz mintzatu gara berarekin.
Sortuk Bilbon tortura independentismoaren aurka erabilitako "praktika sistematikoa" izan dela salatzeko manifestazioaren amaieran Indautxuko Espainiako Poliziaren komisaldegiaren fatxadan Xabier Kalparsororen aurpegia proiektatuz amaitu dute. Torturapean eginiko... [+]
"Konponbiderako ireki den aukera-leihoa" itxi nahi dutela salatu du Sortuk. 2017tik argitaratzen zuen Sortuk Kalera Info aldizkaria, hiru hilean behin, euskal presoak informatzeko asmoz, besteak beste haien eskubideen aldeko mobilizazioei buruz.
‘Independentziarako Indarra’ lelopean, igandean amaitu du Sortuk hirugarren kongresua Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Arkaitz Rodriguez buru duen zuzendaritza berriak %89ko babesa jaso du eta Euskal Estatuaren aldeko apustua berritu dute. Kongresuan zehar Herrigaia... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak deituta, Mikel Albisuk deklaratu du astearte honetan. Preso ohiari babesa adierazteko elkarretaratzea egin du Sortuk. “Gaurko gertaera hau ez da kasu isolatu bat, honen atzean salbuespenezko legedian oinarritzen den Espainiako Audientzia... [+]